lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fY6b

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

15/07/2021 :: Nacionales E.Herria

Araba Bizirik! manifestua

x AHT-rik EZ - Arabako mendiak aske - Elikadura iraunkorraren aldeko mugimendua - Proiektu honi ez!
Durante los últimos años Álava ha estado sufriendo diversos ataques en forma de macroproyectos industriales

[Euskara]

Araba Bizirik manifestua!
Azken urteotan, Arabak hainbat eraso jaso ditu, industria makroproiektu anitz medio, hala nola:

• Zentral eolikoak lurraldeko kordal menditsuetan, non ekosistemarik aberats eta bioaniztunenak mantentzen diren, eta horien zatiketak eta industrializazioak animalia eta landare espezieen nahiz azalera naturalaren galera ekarriko lukeen. Ekosistema
horien balio handia hainbat egitasmok babesten dute (korridore ekologikoa, nekrofagak kudeatzeko plana, Bonelli arranoa bersartzea); Foru Aldundiak berak jada baztertua du azpiegitura gris horiek eremu horietan instalatzea (Mugarri Plana).

• Eremu oso handiak erabiliko dituzten megaparke fotovoltaikoak, balio agrologiko handia duten lurretan proiektatuak eta arriskuan jartzen dituenak bertako nekazaritza eta abeltzaintza jardueren jarraipena.

• Nekazaritza ekoizpena industrializatzea eta areagotzea, elikaduraren inguruko hezkuntzan, tokiko produktuen kontsumoan eta ekoizpen ez-intentsiboko produktuen kontsumoan egindako ahalegin guztiak urratuz, hala nola nazioarteko gomendioak eta Eusko Jaurlaritzak sinatutako irizpenak, elikadura sistema jasangarriei buruzkoak. 

• Egungo trenbidearen paralelo doan trenbide plataforma berri bat eraikitzea, abiadura handiko trenak soilik erabiltzeko, eta eragin natural, sozial eta ekonomiko neurrigabea duena.Trantsizio energetikoa, energia berriztagarrien sustapena eta tren garraio azpiegituren hobekuntza aitzaki hartzen duten proiektu horiek, arriskuan jartzen dituzte:

• Lurraldearen egituraketa eta landa eremuetako bizimodua.
• Egoera onean geratzen diren EAEko azken natura eremuen kontserbazioa, beraien biodibertsitateak eta ondare naturalak eta kulturalak berreskuraezinak diren kalteak jasango baitituzte.
• Arabako herri eta kontzejuen lurralde-subiranotasuna eta egungo lurralde eredua.
• Mendien jabetza publikoa.
• Maila txikiko nekazaritza eta abeltzaintza eredu jasangarria, landa ingurunea bizirik mantentzen duena.

Erakunde publikoek eta enpresek proiektu horien eta beraien ustezko balio sozialaren defentsa publikoan emandako argudioak, bide engainagarria baino ez dira diru publiko kopuru handiak eta NextGeneration EU programaren barruan dauden Europako laguntzak
eskuratu ahal izateko. Funts horien bidez, multinazional handiek, gure erakunde publikoen laguntzarekin, ahalik eta etekin ekonomiko handiena lortu nahi dute ahalik eta denbora laburrenean.

Horregatik guztiagatik, honako hau eskatzen dugu:
• Abian dauden proiektuak berehala geldiaraztea eta biodibertsitatearen benetako babesean eta errespetuan oinarritutako Lurralde Plan Sektorialak garatzea, lurralde honetako pertsonak eskatzen ari garen bezala. Lurraldea antolatzeko planik ez dagoenez, gaur egun nazioz gaindiko enpresek, lurraldearen bizitzarekin zerikusirik ez dutenek, edozein kokaleku aukera dezakete.

• Energia ekoizteko zentralak mendi eremutan eta nekazaritza lurretan eraikitzeko debekua lehenbailehen ezartzea, lurraldearen antolamendurako jarraibideek (LAJ) argi adierazten duten bezala. 

• Ekoizpen zabaldua oinarri duen energia eredu bat, deskarbonizazioa eta energia berriztagarrien garapena sustatzen duena, soziala, eta biodibertsitatea benetan errespetatzen duena.

• Landa eremuetako bizimodua, herriak eta kontzejuak defendatzea; beraien subiranotasuna, biziraupena, eta ingurune naturalarekiko duten sinbiosia, artatzen gaituen lurraldearen zaintza ziurtatzen dugularik.

• AHTaren proiektuak geldiaraztea eta tren sozialaren aldeko apustua egitea; egungo trenbideak modernizatzea eta egokitzea, mota guztietako trenek erabil ahal izan ditzaten, maiztasunak handituz.

• Landa lurrak multinazionalen interesen aurrean benetan babestea, eta zentral fotovoltaikoak nekazal baliorik gabeko lurretan ezartzea, eta ingurumenari kalterik eragin gabe.

• Landa ingurunea eta natura ingurunea babestea, herrietan eta hirietan bizi diren pertsona guztien ondare denez; babesleku bat, guztiok errespetuz goza dezagun eta ez multinazionalen onurarako baliabide bat.

Proiektu hauek Araban gordetzen dugun altxor itzelaren erahiltzea suposatuko lukete. Horregatik, beharrezkoa da gure natura guneak eta landa eremuko bizimodua zaintzea, gure kultur nortasunaren ondare ukiezin eta bizitzaren sostengu baitira. Ondare hori defendatzeko betebeharra dugu, gure gizarte osasunerako ezinbestekoa dena, eta funtsezko ondasun komuna etorkizuneko belaunaldientzat.

Horregatik guztiagatik, urriaren 23an Gasteizen egingo den manifestaziora bertaratzeko deia luzatzen dugu. Hiriak beharrezkoak ditu landa ingurunea eta ingurune naturala, eta horiek arriskuan daude orain. Indarrak batu ditzagun bere defentsan.

Araba bizirik!
Lurra defendatuko dugu!

AHT-rik EZ
ARABAKO MENDIAK ASKE
ELIKADURA IRAUNKORRAREN ALDEKO
MUGIMENDUA
PROIEKTU HONI EZ! (Arratzua-Ubarrundia)

[Castellano]

Manifiesto “Araba Bizirik!”
Durante los últimos años Álava ha estado sufriendo diversos ataques en forma de macroproyectos industriales como:

• Centrales eólicas en los cordales montañosos del territorio, donde se mantienen los ecosistemas más ricos y biodiversos, y cuya fragmentación e industrialización supondría tanto la pérdida de especies animales y vegetales como de superficie natural. Estos ecosistemas están ya protegidos por diferentes figuras medioambientales que subrayan su alto valor (corredor ecológico, plan de gestión de necrófagas, reintroducción del águila de Bonelli), y son zonas ya excluidas por la propia Diputación Foral para la instalación de estas infraestructuras grises (Plan Mugarri). 

• Megaparques fotovoltaicos proyectados en terrenos de alto valor agrológico, ocupando grandes extensiones que comprometen la continuidad de la actividad agropecuaria en las zonas donde se pretenden instalar. 

• La industrialización e intensificación de la producción agrícola, contraviniendo todos los esfuerzos realizados en la educación alimentaria, el consumo de productos locales y de producción no intensiva. Así como las recomendaciones internacionales e incluso
dictámenes firmados por el Gobierno Vasco sobre sistemas alimentarios sostenibles. 

• La construcción de una nueva plataforma ferroviaria paralela a la actual para uso exclusivo del tren de alta velocidad con un impacto natural, social y económico desproporcionado.

Estos proyectos, cobijados bajo el paraguas de la transición energética, el impulso a las energías renovables y la mejora de las infraestructuras de transporte ferroviario, están poniendo en peligro:

• La vertebración del territorio y el modo de vida rural. 

• Las últimas zonas naturales en buen estado de conservación que quedan en la CAPV, su biodiversidad y su patrimonio natural y cultural, que quedarían en un estado irrecuperable.

• La soberanía territorial de los pueblos y concejos de Álava y el modelo territorial actual.

• La propiedad pública de los montes.

• El modelo agrícola y ganadero a pequeña escala, más sostenible y que mantiene el medio rural vivo. 

Los argumentos esgrimidos por instituciones y empresas en la defensa pública de estos proyectos y el supuesto valor social de los mismos son solo el medio engañoso que les permitirá acceder a grandes cantidades de dinero público y a las ayudas europeas enmarcadas dentro del programa NextGeneration EU, su verdadero objetivo. Mediante estos fondos las grandes multinacionales, apoyadas por nuestras instituciones, tratan de obtener el máximo beneficio económico en el menor tiempo posible.

Por todo lo expuesto anteriormente, demandamos:
• La paralización inmediata de los proyectos en curso y el desarrollo de Planes Territoriales Sectoriales basados en la protección y el respeto real a la biodiversidad tal y como las personas de este territorio estamos demandando. La falta de un plan de ordenación del territorio permite actualmente que cualquier ubicación pueda ser escogida por empresas transnacionales, ajenas a la vida del territorio.
• La urgente declaración de nuestros montes y tierras de cultivo agrario como áreas de exclusión para centrales de producción de energía, como bien lo indican las directrices de ordenación del territorio (DOT).
• Un modelo energético de generación distribuida, que potencie la descarbonización y el desarrollo de las energías renovables, social y realmente respetuoso con la biodiversidad.
• La defensa del mundo rural, los pueblos y los concejos; su soberanía, la supervivencia de su modo de vida y su simbiosis con el medio natural, asegurando así la continuidad de la custodia del territorio que nos acoge.
• La paralización de los proyectos del TAV y la apuesta por el tren social mediante la modernización y adecuación de las vías actuales para que puedan ser usadas por todo tipo de trenes, aumentando las frecuencias.
• Una protección real de las tierras cultivables frente a los intereses de las multinacionales y que la implantación de las plantas fotovoltaicas se realice en terrenos sin valor agrológico ni impacto medioambiental.
• La protección del medio rural y del entorno natural como patrimonio de todas las personas que habitan en los pueblos y en las ciudades; un refugio para el disfrute respetuoso de todas las personas y no un recurso para las multinacionales.

Estos proyectos supondrían el sacrificio del gran tesoro que conservamos en Álava. Por ello es necesario salvaguardar y preservar nuestros espacios naturales y el modo de vida rural, sustento de la vida y patrimonio intangible de nuestra identidad cultural.

Tenemos la obligación de defender este legado, que es indispensable para nuestra salud social y un bien común esencial para las generaciones presentes y futuras. Por todo ello hacemos un llamamiento a acudir a la manifestación convocada el día 23 de
octubre en Vitoria-Gasteiz. La ciudad necesita del medio rural y natural, y estos ahora están en peligro. Aunemos fuerzas
en su defensa.

Araba bizirik!
Lurra defendatuko dugu!

AHT-rik EZ
ARABAKO MENDIAK ASKE
MOVIMIENTO POR LA ALIMENTACIÓN
SOSTENIBLE
PROIEKTU HONI EZ! (Arratzua-Ubarrundia)

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fY6b

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal