lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 26/12/2023

Atxiloketa, tortura eta espetxea

ZUZIA-Jarki antolakunde iraultzailearen aldizkaria
Disidentzia politikoa eta indarrean dagoen sistemarekin bat egiten ez dutenak zigortzera bideratutako tresna da kartzela, hauek fisikoki nahiz psikologikoki suntsitzea duena xede

Etsaiak inolako gupidarik gabe jazartzen ditu militante politikoak, sufrimenduaren eta suntsiketaren bidez inolako babesik gabe utziz. Hala, Euskal Herrian asko izan dira etsaiaren jazarpenaren aurpegi ezberdinak jasan behar izan dituzten militante iraultzaileak, etsaiak eskura dituen errepresio forma ezberdinak erabiltzen baititu, mugimendu iraultzaile eta borroka oro gelditzeko asmoz. E Izaera polizial zein militarreko instituzioek zuzeneko kontrola burutzen dute era sistematiko eta zehatzean. Gauzak horrela, atxiloketa, pertsonaren babesgabetasuna, zaurgarritasuna eta nahasmena sortzea helburu duen ekintza da, nagusitasunean eta neurririk ez duen indarraren erabileran oinarritzen dena. Horrez gain, militante politikoak espetxeratzeko edota torturatzeko ere baliatzen dira atxiloketak. Baita gizartearen imajinario kolektiboan ezegonkortasuna, beldurra eta mehatxua sortzeko ere. Azkenean, jazarpen polizialaren bidez sorturiko figura honen bitartez, etsaiak, estatuak eta honen instituzioek dituzten nagusitasuna, gaitasuna zein boterea erakusten eta berresten ditu, menpekotasun egoera eta beldurra sustatuz.

Atxiloketekin batera etsaiak jazarpen polizialaren baitan baliatzen duen tresna da tortura. Hasiera batean tortura erabilera publikoko elementu bezala hartzen zen. Izan ere, Antzinaroan konfesioa zen froga elementu nagusia eta hau lortzeko tortura baliatzen zuten. Tortura instrumentu gisa Antzinako Grezian agertu zen, konfesioak erruduntzat froga gisa lortzeko tresna gisa, tortura arautzeko legeak jarri zirelarik martxan. Gerora, Erromatar Inperioan erromatar zuzenbidearen baitan jaso zen. Erdi Aroan, inkisizioaren papera medio, konfesioa froga nagusi bilakatu zen eta XIII. eta XVIII. mendeen artean tortura prozedura penalaren parte izan zen. Dena den, aipatu beharra dago torturak garai horretan ez zeukala zigortzeko helbururik, frogatzekoa baizik. XVIII. mendearen amaieran Frantziar Iraultzan gizonaren eta hiritarren eskubideen adierazpenekin tortura arbuiatua izan zen, honen erabilera legez kanpokoa bilakatuz, estatuen mekanismoaren baitan mantendu zen arren. Hala ere, legez kanpo kokatzea ez zetorren gizatasunetik, zigor forma berrien eta kriminologia frogak eskuratzerako orduan garatutako teknika berrien eskutik baizik. Era horretan, XIX. mendetik aurrera tortura disidentzia politikoaren aurkako tresna gisa bilakatu zen, egun ezagutzen dugun torturaren kontzeptua eraikiz.

Gaur egun, arma politiko bezala erabiltzen du tortura estatuak, pertsonak kontrolatzeko eta disidentzia politikoa suntsitzeko baliabide gisa. Era horretan, tortura, funtzionario publiko batek edo funtzio publikoetan ari den norbaitek pertsona bati eragindako izaera fisiko edota psikologikoko sufrimendu latzetan oinarritzen da. Torturaren helburu nagusiak ondorengoak dira: erruduntasuna frogatzeko informazioa lortzea, egindakoagatik edo ustez egindakoagatik zigortzea, makurraraztea eta beldurtzea honek gizartean sortzen duen izuarekin eta, azkenik, pertsonaren nortasuna suntsitzea, batez ere, ondorio psikologikoak eraginez.

Halaber, torturak agerian uzten ditu indarrean dirauten menderakuntza nazional eta soziala. Denbora aurrera joan ahala gizartean iritzi, legedi eta itun nazionalak sortu badira ere, tortura bera baztertzea lortu beharrean, honen arrastoa begi bistan uztea ekidin da, horretarako forma ezberdinak garatuz. Gauzak horrela, estatu batek ez du sekula onartuko tortura modu sistematikoan erabili duenik. Are gehiago, beraien onurarako baliatzen dituzte instituzio publikoek adierazitako isiltasuna edo zuzenean ekintza hauek ezkutatzeko jarrera.

Tortura metodoei dagokienez, bi mota bereiz daitezke. Batetik, metodo fisikoak, hau da, oinaze fisikoa, neke fisiko handia eta heriotzaren berehalakotasuna bezalako sentsazioak sorrarazten dituzten teknika fisikoak.

Esaterako, gorputzeko atalak instrumentu ezberdinekin kolpatzea, gorputzaren atal sentiberetan deskarga elektrikoak aplikatzea, itotze tekniken bitartez denbora zehatz batean oxigenoa kentzea konortea galtzeraino (poltsa eta bainuontziaren metodoak), bortxaketa eta neke fisikoa eragitea, besteak beste, ohikoak ez diren jarreren bidez.

Metodo psikologikoak, aldiz, eraso fisikorik gabe pertsonaren egoera psikologikoari eragiten dioten teknikak dira. Aipatu beharra dago, metodo fisikoak baino eraginkorragoak direla. Zaila izan ohi da, azkenean, sendotasun psikologikoa entrenatzea eta, gainera, teknika hauek ez dute azaleko marka antzemangarririk uzten. Are gehiago, metodo honen bidez, pertsona muturreraino eraman eta haustea lortzen dute. Izan ere, erruduntasun sentimendua sortzen da pertsonarengan, ezin baitu ulertu nola aitortu duen tortura fisikorik pairatu gabe.

Teknika psikologiko ezberdinak baliatzen dituzte: ikusmena eragoztea, jatea edo lo egitea bezalako oinarrizko beharrizanak mugatzea, biktima gehiago torturatzeko, hiltzeko edo ingurukoen aurkako mehatxuak, umiliazioak eta irainak, denboraren kontrola ukatzea, polizia onaren eta gaiztoaren paperak, behin kalean egonda torturatzaileetako bat hurbildu eta bizitakoa gogoraraztea, galdeketa luze eta etengabeak, tortura metodoen artean aukeratzea, tortura sexualak, erruduntasun sentimendua eragitea “familia hautsi duzu” gisakoekin, tortura eta exekuzio simulazioak, beste torturatu baten oihuak entzutea, tenperatura aldaketa nabarmenak, drogen erabilera, soinu bidezko erasoak belarrira etengabe oihu eginez edota ziegan uneoro argia piztuta egotea.

Burgesiak bere interesetara egokituriko kode legalaren arabera, gobernuaren aurka egitea delitutzat jotzen da, horren aurrean zigorra baliatzen delarik disuasio elementu gisa. Gauzak horrela, zigor hori aplikatzeaz arduratzen den instituzioa dugu espetxea.

Hau sortu zen unetik, Antzinarotik, zigorraren lotutako instituzioa izan da. Nolanahi ere, historian zehar bere bilakaera izan du, unean uneko 12 gizartearen eta zigorraren kontzeptuaren arabera. Erdi Aroan, espetxearen bidez zigortuak ihes egitea ekiditen zen, honen inguruko erabakia eta zigorra zehaztu bitartean. XVI. mendetik aurrera, ordea, zigor fisikoak gero eta babes eta zilegitasun txikiagoa zuen. Hori dela eta, hurrengo mendean askatasunaren ukapenean oinarrituriko zigorrak ezartzen hasi ziren, izaera humanitarioko neurri bezala aurkeztuz. Ildo horretatik, egungo kartzelaren kontzeptua kapitalismoaren sorrerarekin batera sortu zen, langile klasea zuzentzeko neurri bezala, hau mehatxatuz eta torturatuz. Egoera horretan, zuzenbide penala langile klasea eta, batik bat, jabetzaren aurkako delituak zigortzean oinarritzen zen.

Egun, disidentzia politikoa eta indarrean dagoen sistemarekin bat egiten ez dutenak zigortzera bideratutako tresna da kartzela, hauek fisikoki nahiz psikologikoki suntsitzea duena xede. Azken finean, zigorra helburutzat duen instituzio totala da, honen baitan pertsona talde batek denbora tarte garrantzitsuan gizartearekiko isolamendua, giltza[1]peratzea eta egunerokotasuna partekatzen baitu. Era horretan, hiru printzipio nagusitzen dira kartzelaren baitan: diziplina, obedientzia eta tentsioa.

Askatasuna ukatuta, preso dauden borrokalariak neutralizatu, atxiki eta ikusizezin bilakatzea da kartzelaren helburua. Estatuak arriskutsutzat jotzen dituen elementuak zokoratzeko eremua da, kanpoko munduarekiko harremana apurtuta, hauen isolamendua eta izaera arrotza sustatzen delarik bertan. Halaber, etsaiak preso politikoaren gaineko kontrol osoa du espetxean. Era horretan, espetxea estatu modernoen kontrol sozialerako mekanismoaren baitan kokatu behar da, izaera estrategikoa baitu burgesiarentzat, orden soziala mantentzea eta biolentziaren monopolioa betikotzea ahalbidetzen dion heinean.

Bestalde, kartzelaren helburu nagusiak presoa kontrolatzea eta suntzitzea direnez, zuzeneko zein zeharkako biolentzia ere baliatzen dira honekiko elkartasun oro mozteko xedez. Horren eraginez, presoak ondorio fisiko zein psikologikoak pairatzen ditu, adibidez: zentzumenen asaldura, norberaren irudiaren inguruko asaldura, muskuluak zurruntzea, arazo odontologikoak, gaitz depresiboak eta antsietatea.

Hori gutxi balitz, zuzeneko biolentziaz ere pairatzen dute presoek. Horretarako, funtzionarioak barne arautegia, diziplina eta burokrazia baliatzen dituzte edo, bestela, zuzenean presoaren aurka jotzen dute inpunitate eta pribatutasun osoarekin. Horren erakusgarri dira presoari xantaia eta presioa egiteko erabilitako isolamenduak eta parteak; sumisio egoera sustatzeko zigorrak, jipoiak eta drogen sustapena; edota, katxeoak edo mugikortasuna mugatzea.

Horrez gain, ezinbestean aipatu behar da tortura zuria ere, zeharkako biolentziaren baitan kokatzen dena. Tortura zuria presoaren erabateko isolamenduan eta zentzumenen zein estimuluen ukapenean datza. Presoa bere izaeraren inguruko kontzientziaren jabe ez izatea eta inguruarekiko harremana moztea da honen xedea, presoa suntsituz eta honi gizatasuna kenduz. Honen adierazle dira espetxearen arkitektura eta forma, edota “Ficha Interno de Especial Seguimiento – FIES” bezalako figura, presoaren mugimendu zein komunikazio oro grabatzea ahalbidetzen duena. Gainera, estatuak presoen arteko zatiketa sustatzeko asmoz, etengabeko desinformazioa eta intoxikazioa bultzatzen ditu, hauen moralari eraso eginez, konfunditu eta damutzeko.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal