lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fN2r

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

28/03/2019 :: Nacionales E.Herria

Bilbao 2020 eurocopa honi ez | Presentación de la dinámica

x Bilbao 2020, eurocopa honi EZ
Frente a esta situación por muchas razones nos vemos en la necesitad de decir que no queremos esta Eurocopa, ni en Bilbao ni en ninguna otra ciudad de Euskal Herria.


2020ko ekaina eta uztaila artean , UEFAk Eurokopako 16. edizioa ospatuko du. Espainiako futbol federazioak bere proposamena egin ondoren, Bilboko San Mames futbol zelaian taldeen faseko 3 partida eta final zortzirenetako partida bat jokatuko direla erabaki dute.

Egoera honen aurrean eta hamaika arrazoiengatik zera adierazi nahi dugu: Eurokopa hau ez dugula nahi, ez Bilbon ez Euskal Herriko beste edozein hiritan.

Euskal selekzioari ofizialtasuna ukatzen zaion bitartean, gure zapaltzaile zuzenak diren Espainiako eta Frantziako Estatu burgesen selekzioek Bilbon jokatzeko aukera izango dute, euskal burgesiaren babesarekin nahi ez dugun txapelketa inposatuz. G7arekin edo Espainiako Itzuliarekin egin duten bezala, espainia eta frantziako estatuek aukera guztiak baliatuko dituzte Euskal langileriaren proiektu nazionala berriz ukatzeko. Izan ere, espainiako estatuak Euskal Selekzioari ateak ixten dizkion bitartean, Bilbo espainiako hiria bailitzan saltzen du nazioartean, EAJk ordezkatzen duen burgesia autonomistaren konplizitatearekin.

Gainera, ulergaitza egiten zaigu nazio zapalduak onartuak ez diren bitartean, Turkia eta Israel bezalako estatu genozidek parte hartzeko aukera izatea.

Bidenabar, egunerokoan euskaldunon hizkuntza eskubideak gutxietsiak zaizkigu eta euskaraz bizitzeko hautua egin dugunok mila oztopo gainditu behar ditugu.

UEFA 2020 burgesia vasco-espanolak gure hirira ekarriko duen hurrengo makro-ebentua izango da. Oraingoan, futbola izango da negozio egiteko aitzaikia – sorreraz eta jatorriz langile klasearen ondare izan dena-. Baina ezin dugu analisia futbolera mugatu. Izan ere, guzti hori estrategia konplexuago baten baitan kokatzen da. Burgesiak haien klase interesen neurrira eraikitako erakusleiho-hiri bihurtu nahi baitu.

Salduko diguten diskurtso faltsuaren aurrean, Eurokopa honek ez du inolako aberastasunik ekarriko euskal langileriarentzat. Haien argi distiratsu, irribarre hipokrita eta lelo hutsen atzean langile klasearen esplotazioa, gure bizitzen prekarizazioa eta espazio publikoaren merkantilizazioa eta pribatizazioa baino ez da egongo. Baina ez dira pasako; kapitalaren metropoliari, bizitza eredu burgesari, makro-ebentuei eta gure bizitzen merkantilizazioari, duintasunez erantzungo diegu, gure kaleak eta bizitzak berreskuratuz, haien aberastasunak gure miseria dakarrelako.

Betiko legez eta baita Eurokopan ere, kapitalismoak sistema heteropatriarkal eta binarioa emakumearen irudia darabil gizonezkoen kontsumorako, iragarki matxisten bidez kasu. Aurretik aipatutako menperatzearen baitan, emakume prekarizatuenak izango dira bertan gehien sufrituko dutenak (garbitzaileak, ostalariak, putak,…). Makroekitaldi hauek dira hain zuzen ere emakume langileen prekarizazioa areagotzeko eta burutzen duten lana gutxiesteko modua kirolean eta bereziki futbolean. Horrenbestez, Eurokopak ustiatuko dituen espazioen okupazioak, maskulinizazioa eta lan prekarietatea sustatuko ditu, horrekin batera indarkeria eta eraso matxistak areagotzeko arriskua nabarmenduko delarik. Emakume langileen aurkako eraso eta bortizkeriari bide eginez.

Eurokopa honen bidez ere, kapitalak eragindako emakumeenganako zapalkuntza erantsiaren aurka agertzen gara guztiz. Izan ere, nabarmen agerian uzten ditu zapalkuntza hauek.

Guzti hau gutxi izango balitz, inposizio honen aurka sortuko diren mugimenduak errepresiboki kolpatzeko tresna guztiez baliatuko dira Euskal Herria beste behin estatu polizial bat bilakatuz. Gure kaleak zipaioz, gurdia zibilez, zein bestelako indar polizialez beteko dira. Hauen eginkizuna boteredunen interesak eta Euskal Herrira etorriko diren faxistak babestea izango delarik.

Honegatik eta beste arrazoi askorengatik batu gara gaur hemen Eurocopa honi ez esateko eta dei egiten diogu Euskal Herri langileari kapital basatiaren eraso eta nazio zapalkuntza berri honi aurre egitera hurrengo deialdietan!!

 __________________

Entre junio y julio de 2020, la UEFA va a celebrar la 16 edición de la Eurocopa. A raíz de la propuesta de la federación de fútbol española, han decidido que se celebren 3 partidos de la fase de grupos y un partido de los octavos de final en San Mamés.

Frente a esta situación por muchas razones nos vemos en la necesitad de decir que no queremos esta Eurocopa, ni en Bilbao ni en ninguna otra ciudad de Euskal Herria.

Mientras que se le niega la oficialidad a la selección vasca, las selecciones burguesas de nuestros estados opresores España y Francia estarán jugando en Bilbao en esta competición apoyada por la burguesía vasca. Tal y como lo hacen con el G7 o la Vuelta a España, los estados francés y español aprovecharan cada ocasión para negar el proyecto nacional del pueblo trabajador vasco. Ciertamente, mientras que el estado español le cierra las puertas a la selección vasca, vende Bilbao como ciudad española con el beneplácito de la burguesía autonomista que representa el PNV.

Además se nos hace incomprensible que mientras las naciones oprimidas no somos admitidas, estados genocidas como Turquía e Israel sí lo sean.

Lo mismo ocurre con nuestra lengua que es ninguneada y las personas que tomamos la determinación de vivir en euskera sufrimos miles de trabas.

La UEFA 2020 será el siguiente macro-evento que la burguesía vasco-española va a traer a nuestra ciudad. Esta vez será el fútbol (la que en su inicio fue patrimonio de la clase trabajadora) la excusa para hacer negocio. Pero no podemos limitar el análisis al fútbol ya que todo esto se encuentra dentro de una estrategia más compleja. La burguesía quiere crear una ciudad escaparate que se adapte a sus intereses de clase.

Con el falso discurso que nos quieren vender, esta Eurocopa no va a traer ninguna riqueza al trabajador/a vasco/a. Detrás de sus luces brillantes, sonrisas falsas y eslóganes vacíos se encuentra la explotación de clase, precarización de nuestras vidas y la privatización y mercantilización de los espacios públicos. No pasarán; vamos a responder dignamente a la metrópoli del capital, al modo de vida burgués, a la mercantilización de nuestras vidas y los macro-eventos recuperando nuestras calles y nuestras vidas porque su riqueza nos trae miseria.

Como siempre, también en la Eurocopa el sistema capitalista es heteropatriarcal y binario y utiliza la imagen de la mujer para el consumo masculino, por ejemplo con publicidad machista. Dentro de este sistema las mujeres precarizadas (limpiadoras, hosteleras, prostitutas…) serán las que más lo sufran. Estos macro-eventos son los que precarizan el trabajo de las mujeres trabajadoras e infravaloran el trabajo que realizan en el deporte y especialmente en el fútbol. Por ello, los espacios ocupados por la Eurocopa fomentarán la masculinización y la precariedad laboral. Con ello, prevemos la posibilidad de aumento de agresiones machistas, con agresiones y violencia contra las mujeres trabajadoras.

Con esta Eurocopa, nos mostramos totalmente en contra de la opresión añadida que el capital hace contra las mujeres que quedan en evidencia. Si todo esto fuera poco, se hará uso de todos los recursos represivos para golpear a los movimientos creados en contra de esta imposición, conviertiendo otra vez Euskal Herria en un estado policial. Nuestras calles se llenaran de cipayos, guardias civiles y demás fuerzas policiales. Su cometido va a ser defender los intereses de los poderosos y a los fascistas.

Por eso y otras razones nos reunimos hoy aquí para decir no a esta Eurocopa y hacer un llamamiento al pueblo trabajador vasco a unirse en contra de esta nueva agresión del salvaje capital y de opresión nacional.

 _____________

Durant les mois de juin et juillet 2020, va se tenir la 16ème édition du championnat d’europe organisé par l’UEFA. Suite à la candidature de la fédération espagnole de football, 3 matchs de phase de groupe ainsi qu’un match de huitième de finale vont se jouer au stade San Mames de Bilbo (Pays Basque).

Face à cette situation et muni de dizaines de raisons nous voulons déclarer que : Nous ne voulons pas de ce championnat d’europe, ni à Bilbo, ni en Euskal Herri, ni ailleurs.

Pendant que la sélection basque se voit l’officialisation refusée, les sélections des états oppresseurs espagnol et français auront la possibilité de jouer à Bilbo, et ce avec le soutien de la bourgeoisie basque tout en nous imposant une compétition que nous refusons. Tout comme ils l’ont fait avec le G7 et le tour de France, les Etats français et espagnol profitent de toutes les occasions pour refuser à nouveau le projet de nation du peuple travailleur basque. En effet, l’état espagnol présente Bilbo comme ville espagnole

l’international avec la complicité de la bourgeoisie autonomiste représentée par le PNB, tout en fermant les portes à la sélection basque.

De plus, il nous est incompréhensible que les états turque et israélien, responsables de génocides, aient la possibilité d’y participer alors que les états oppressés sont refusés.

Par la même occasion, les droits linguistiques nous sont méprisés au quotidien et nous, qui avons décidé de vivre en langue basque, devons traverser un parcours semé d’embûches.

L’UEFA 2020 va être le prochain macro-évènement qui va envahir notre ville de la main de la bourgeoisie basco-espagnole. Cette fois-ci, le football sera le prétexte pour s’enrichir – qui à l’origine est l’héritage de la classe ouvrière-. Mais nous ne pouvons pas limiter l’analyse au football. En effet, tout ceci entre dans une stratégie plus complexe. La bourgeoisie veut construire un ville-vitrine à la hauteur de ses intérêts.

Face aux faux discours qu’ils vont nous vendre, ce championnat ne va apporter aucune richesse au peuple travailleur basque. Sous Sous leurs lumières, sourires hypocrites, et slogans vides se cachent l’exploitation de la classe ouvrière, la précarisation de nos vies et la mercantilisation et privatisation de l’espace public. Mais on ne va pas se laisser faire ; nous allons répondre avec dignité à la métropole du capital, au modèle de vie bourgeois, aux macro-évènements et à la mercantilisation de nos vies en récupérant nos rues et nos vies car leur richesse est notre misère.

Comme à l’habitude le championnat d’europe n’étant pas exception, le capitalisme système hétéropatriarcal et binaire utilise l’image de la femme pour la consommation des hommes à travers les publicités machistes. Au sein de l’oppression évoquée précédemment, les femmes les plus précarisées seront celles qui vont souffrir le plus (hôtelières, femmes de ménage, putes,…). Ce sont précisément ces macro-évènements sportifs qui précarisent encore plus et qui méprisent le travail réalisé par les femmes ouvrières. Par conséquent, l’occupation de l’espace exploité par le championnat d’europe va promouvoir la masculinisation et la précarité, ce qui entraine une augmentation du risque d’agressions machistes. Laissant place à la violence contre les femmes ouvrières.
A travers ce championnat aussi, nous nous positionnons totalement contre l’oppression ajoutée exercée par le capital sur les femmes. En effet, il fait apparaitre clairement ces oppressions.

Si cela ne suffisait pas, ils vont user de toutes leurs forces répressives pour faire face aux mouvements qui se sont constitués contre ce macro-évènement, tout en imposant une fois de plus un état policier à notre pays. Nos rues vont être envahies de guardia civiles, police traitre «basque», et autres forces policières, leur tâche étant de protéger les détenteurs du pouvoir et les fascistes venus en Euskal Herri.

Pour cela et pout tout plein d’autres raisons nous nous sommes réunis ici pour dire non à ce championnat d’europe et nous faisons appel au peuple travailleur basque à faire face à ce nouveau déni national et cette attaque du capital sauvage.

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fN2r

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal