lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 09/02/2025

Decathlonek uko egin dio saltokietako seinaletikan euskarazko informazioa tzertatzeari

La Haine - Euskal Herria
Enpresak argudiatu izan du Espainiako araudian ez dela ezartzen hizkuntzaren gaineko irizpiderik eta EAEko araubidearen arabera enpresa pribatuak ez daudela behartuta euskara txertatzera.

Hainbat bezeroek salatu dutenez, Decathlonek uko egin dio saltokietako seinaletikan, errotulazioan eta bestelako informazio euskarrietan euskara txertatzeari. Hauek azaldu dutenez, kexa horien berri eman diote enpresari, baina muzin egin die horiek konpontzeko eman zaizkion irizpideei, behin baino gehiagotan. Izan ere, enpresak bezeroen hizkuntza eskubideak kontuan hartzen dituela aipatzen duen arren, herritarrek egindako erreklamazioen aurrean bere zerbitzu juridikoek zein arduradunek erantzun dute Espainiar Estatuko kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideen dekretuan ez dela hizkuntzarekiko aipamenik egiten, eta Euskal Autonomia Erkidegoko araudiaren arabera enpresa pribatuak ez daudela behartuak errotulazio edo seinalitikan euskara txertatzera.

Azken urteetan, Hizkuntza Eskubideen Behatokiak hainbatetan ohartarazi dio Decathloni bere establezimenduetan hizkuntza berdintasuna bermatzeko. Hala ere, enpresak uko egiten dio bere hizkuntza politika aldatzeari, eta legez ez dagoela euskararen presentzia bermatzera behartua esaten jarraitzen du. Ondorioz, Behatokiak salaketa bat aurkeztu du Kontsumobiden. Izan ere, EAEko araudian ondorengoa zehazten da: Euskal Autonomia Erkidegoko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren 4/2023 Legeak 79. artikuluan ezartzen du kontsumitzaileek eskubidea dutela ondasunei eta zerbitzuei buruzko informazioa euskaraz jasotzeko, eta 80.2 artikuluan seinaleztapenak, oharrak eta informazio publikoa euskaraz eta gaztelaniaz egon behar dutela.

Herritarrei ere mintzatu zaie Behatokia, eta, eremu sozioekonomikoan oraindik ere gabezia handiak daudenez euskararen presentziari dagokionez, esan die hizkuntza eskubideak aldarrikatzeko arlo horretan. Bestalde, gogora ekarri nahi izan du gai horren oinarrian dagoen egiturazko hutsune bat ere: euskararen erabileraren gaineko irizpideak soil-soilik Araba, Bizkai eta Gipuzkoan ezarrita daude, eta gainerako herrialdeetan horiek gaineko aipamenik ere ez da.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal