lahaine.org
Nacionales E.Herria, Anticarcelaria, Euskal Herria :: 31/08/2020

Elkartasun suziriak entzun dira Euskal Presoak dauzkaten 52 kartzeletan

Presoak aske
Gure herrikideei elkartasuna eta maitasuna eraman nahi izan dizkiegu, Euskal Herrian eta aske nahi ditugulako”.

Larunbatean, abuztuaren 29an, gaueko hamaiketan eta era sinkronizatuan, suziriak jaurti dituzte euskal presoak dauden kartzela guzti-guztien atarian. Orotara, frantziar eta espainiar Estatuetako 52 kartzelatan daude sakabanatuta euskal presoak eta guztiei elkartasuna helarazteko 58.694 km egin behar izan dituzte ekintzaileek, senide eta lagunek asteburuero egin beharreko berberak.
Salbuespen politikek eta sakabanaketak presoen eskubideak urratzen dituztela salatu nahi izan dute ekimen honen bidez. Gainera, COVID19-aren aitzakiapean hartutako neurriek presoen bizi-baldintzak are gehiago gogortu dituztela gogorarazi dute.
Ekintzaileetariko baten hitzetan: “Euskal preso politikoekiko elkartasunak ez du inoiz etenik izan eta ez du izango. Gure herrikideei elkartasuna eta maitasuna eraman nahi izan dizkiegu, Euskal Herrian eta aske nahi ditugulako”.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal