Astinduk hitzaldiak antolatu ditu hainbat campusetan

ASTINDU dinamikak hitzaldi ziklo bat antolatu du Euskal Herriko hainbat campusetan, “Ikasi, borroka eta bizi euskararekin” lelopean abiatutako dinamikari jarraipena emateko. Hitzaldi hauetan euskara Euskal Herri Langileriaren askapenerako tresna garrantzitsuena bezala aztertuko dute, euskararen egungo egoera, historikoki jasandako zapalkuntza eta diglosia.
Leioako(Bizkaia) campuseko GKZ-ko 7.gelan izango da hitzaldia bihar, 11:30etan. Etzi, Eibarko (Gipuzkoa) eta Gasteizko (Araba) campusetan izango dira euskara hizpide duten hitzaldiak. Eibarren kasuan, 12:30etan izango da, San Andrés aretoan. Gasteizen 13:00etan izango da hitzaldia, Letretako 0.06 gelan. Donostian (Gipuzkoa), Ibaetako campuseko HEFA II-ko 0.2 gelan emango dute kanpainaren azken hitzaldia irailaren 17an, goizeko 13:15etan.







