lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/gB1o

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

19/06/2022 :: Nacionales E.Herria

El KM 0 empieza en mi tejado.

x Araba Bizirik
Las Instituciones muestran un repentino interés por la transición energética, como si las consecuencias del cambio climático se hubieran dado a conocer recientemente.

[Euskara]

0 KMa NIRE TEILATUAN HASTEN DA.


Erakundeek bat-bateko interesa dute trantsizio energetikoarekiko, klima aldaketaren ondorioak duela gutxi ezagutarazi izan balira bezala.

Duela zenbait hamarkadatik hona, kaudimen handia duten hainbat erakunde zientifikok, behin eta berriz egin dituzte deiak gure hazkunde eredua berrikus dezagun, gure planetak ahalbidetzen dituen mugetara egokitu dadin. Urte guzti hauetan, orain neurriak hartzera premiatzen gaituzten erakundeek, hazkunde ekonomikoko politikak bideratu dituzte, arazoa areagotu baino egin ez dutenak.

Hala ere, egungo testuinguru geopolitikoak negozio-aukera berriak ematen ditu Next Generation Europako berreskuratze funtsek (800.000 milioi eurokoak) sustatuta. Enpresa pribatuen inbertsioak sustatzen dituzten funts publikoak, gure erakundeen konplizitatearekin. Beraz, eredu berari eusten diote, baina kasu honetan merkatu esparru berri batean, mesede eginez berriro ere duela zazpi urte “Eguzkiari Zerga” deitzen zitzaiona onartzera behartu zutenei.

Aste honetan, Gasteizen antolatutako Trantsizio Energetikoari buruzko Foroan, enpresa horiek beraiek izan dira Km 0 energia sortzearen alde azaldu direnak eta, ildo horretan, beren megaproiektuen onurak azaldu dituztenak. Instituzioek, zentzuzko edonor harritzeko moduan, gogotsu bere baiezkoa ematen zieten, gure lurraldean aurkeztutako zentral eoliko eta fotovoltaikoek hurbiltasun irizpide horri benetan erantzungo baliote bezala.

Are harrigarriagoa da guzti hau, bertaratutakoen artean hiriko alkatea zegoenez, bere garaian hiriko teilatuen ahalmen fotovoltaikoari buruzko azterlana eskatu zuena. Azterlan horretan ondorioztatzen zen Gasteizko hiriko teilatuek %27ko potentzial soberakina dutela. Hau da, inbertsioak Gasteizen potentzial hori ustiatzera bideratuko balira, energia kontsumoa etxe guztietan ekonomikoagoa izateaz gain, funts horien banaketa demokratikoagoa izango litzateke, bai kontsumitzaileen artean, bai instalatzaileen artean ere. Hala ere, badirudi hori ez zela izan “Green Capital”aren alkatearen (Urtaran jaunaren), interesekoa, ezta gainerako erakundeena ere.

Deigarria da, halaber, irizpide zientifikorik ez inondik inora kontuan hartu izatea trantsizio energetikoari buruz eztabaidatu nahi zuen Foro batean. Mendiak eta laborantza-lurrak irensten dituen sukar berriztagarri horri gutxieneko eztabaida edo kritika egitea ahalbidetzen duen ahots teknikorik ez. Ez Kontzejuen partaidetzarik, ez eta eztabaida aberastu zezakeen inongo kolektiboren parte hartzerik ere; azken finean, BPGaren hazkundearen diskurtsoarekiko disidentzia posiblerik ez.

Lehentasuna, berriro ere, nagusi den hazkunde ereduari eta eliteen interes ekonomikoei ematen zaie, maila globalean aurrekaririk gabeko gizarte, ingurumen eta energia krisira eraman gaituzten arren.

Helburua “etorkizuna” izango duen etorkizun baterantz iragatea ahalbidetuko duten alternatibak bilatzea bada, ezin dugu funts pribatuen esku utzi, ezta errentagarritasun ekonomikoari begira soilik erabakiak hartzen dituzten enpresen edo logika horren gatibu diren politikarien esku ere.

[Castellano]

EL KM 0 EMPIEZA EN MI TEJADO.

Las Instituciones muestran un repentino interés por la transición energética, como si las consecuencias del cambio climático se hubieran dado a conocer recientemente.

Desde hace varias décadas organismos científicos, más que solventes, llevan haciendo reiterados llamamientos para revisar nuestro modelo de crecimiento y adecuarlo a los límites que permite nuestro planeta. Durante estos años las mismas Instituciones, que ahora nos urgen a tomar medidas, se han prestado a políticas de crecimiento económico, que no han hecho sino agudizar el problema.

Sin embargo, el actual contexto geopolítico permite encontrar nuevas oportunidades de negocio incentivadas por los llamados fondos europeos de recuperación Next Generation, de 800.000 millones de euros. Fondos públicos que estimulan las inversiones de empresas privadas con la complicidad de nuestras Instituciones. Así pues, mantenemos el mismo modelo, pero en este caso en un nuevo nicho de mercado que beneficia a aquellos que hace siete años forzaron la aprobación de lo que se dio en llamar “el impuesto al sol”.

Esta semana en un Foro sobre transición energética organizado en Gasteiz, eran estas mismas empresas las que abogaban por la generación de energía Km 0 y exponían en este sentido los beneficios de sus megaproyectos. Las Instituciones, para perplejidad de cualquiera con sentido común, asentían entusiasmadas, como si realmente las centrales eólicas y fotovoltaicas presentadas para nuestro territorio respondieran a este criterio de proximidad.

Sorprende aún más, cuando entre los asistentes se encontraba el Alcalde de la ciudad que solicitó un estudio sobre el potencial fotovoltaico de sus cubiertas. En él se concluía que las cubiertas urbanas de Gasteiz tienen un potencial excedente del 27%. Es decir, si realmente las inversiones se derivaran a explotar este potencial en Gasteiz, no sólo el consumo energético resultaría más económico en todas las casas, sino que permitiría un reparto de estos fondos más democrático, tanto entre consumidores como entre instaladores. Sin embargo, esto no pareció del interés ni del señor Urtaran, alcalde de la Green Capital, ni del resto de Instituciones

Llama también la atención que, en un Foro donde se pretende debatir sobre la transición energética, los criterios científicos brillen por su ausencia. Ninguna voz técnica que permita un mínimo debate o crítica a esta fiebre “renovable” que devora montes y tierras de cultivo. Ninguna participación de Concejos, ni de ningún colectivo que pueda participar y enriquecer el debate, en fin, ninguna posible disidencia al discurso del crecimiento en términos del PIB.

Vuelve a primar el modelo de crecimiento imperante y los intereses económicos de unas élites, que nos han llevado, a nivel global, a una crisis social, medioambiental y energética sin precedentes.

Si realmente el objetivo es buscar alternativas que permitan transicionar hacia un futuro con “futuro”, no lo podemos dejar en manos de fondos privados ni de empresas que basculan sus decisiones exclusivamente en términos de rentabilidad económica, ni en manos de políticos cautivos de esta misma lógica.

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/gB1o

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal