Emakume bat hiltzen saiatu da haren bikotekidea, Donostian

Joan den ostiralean, maiatzak 1, Donostian (Gipuzkoa) emakume bat hiltzen saiatu zen haren bikotekidea, hogeita sei urteko gizonezko bat. Goizaldeko 03:00ak igarota jaso zuten abisua larrialdi-zerbitzuek. Herritar batek eman zien erasoaren berri eta esan Donostiako etxe batean gizon bat emakume bati eraso egiten ari zitzaiola. Ertzaintzak bikotekidea itotzeko ahaleginak egiten aurkitu zuen erasotzailea, beraz, erasoa geldiarazi eta gizona atxilotu zuten. Emakumeak 24 urte ditu, eta Ertzaintzak konortea galduta aurkitu zuen etxe hartara iritsi zenean. Konorteratu ondoren, osasun zentro batera eraman zuten. Behin-behineko espetxealdia ezarri diote bikotekidea hiltzen saiatzeagatik atxilotu zuten gizonari.







