lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fH8F

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

01/08/2017 :: Nacionales E.Herria

[Eusk/Cast] Ante la muerte del preso político Kepa del Hoyo

x Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.
Según Instituciones Penitenciarias,Kepa ha muerto por razones naturales,queremos confirmar que lo natural es que a quien le imponen una condena de por vida muera en la cárcel

[Euskara] 

Kepa del Hoyo preso politikoaren heriotzaren aurrean


Kepa del Hoyo Galdakaoko preso politikoaren heriotzaren aurrean, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak honakoa adierazi nahi du:


Gure mugimenduak doluminak helarazi nahi dizkio Kepa del Hoyoren familiari eta lagunei eta besarkada bero bat bizitzen ari diren une mingarri hauetan.


Kepak 46 urte zituen eta ia 20 urte zeramatzan kartzelan, bizitza erdia alegia. “Espetxe Erakundeak” delakoa dioenaren arabera, Kepa arrazoi naturalengatik hil da kartzelan. Amnistiaren Aldeko Mugimendutik, ordea, baieztatu nahi dugu bizi osorako zigorra ezartzen diotenari kartzelan hiltzea izaten dela naturalena. Horixe da Espainiako eta Frantziako Estatuek preso politikoekin egiten dutena, zigor amaigabeak ezarri eta hormigoizko hilkutxa handietan lurperatuta mantendu.
Keparekin 28 dira 1981etatik hona kartzelak hildako euskal militanteak, batzuk kartzelan bertan eta beste batzuk kartzelatik askatu berri etxean hil zitezen. Zentzu honetan, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak argi eta garbi adierazi nahi du heriotza hauek guztiak espetxe politikaren erailketak direla, espainiar eta frantziar Estatuen erailketak. Era berean, esan behar dugu ez dugula uste Kepa sakabanaketak, era horretan sinplifikatua, hil duenik, kartzela sistemak baizik, Badajozen Zaballan bezain hiltzailea delarik.


Salatu beharra dago kartzeletako osasun asistentziaren prekarietatea preso politikoen kasuan are handiagoa dela oraindik. Ustezko segurtasunaren aitzakiapean zenbatezinak dira beharrezkoa duten arreta medikua jasotzeko eta ospitaleko kontsulta pasatzeko jartzen dizkieten trabak. Zer esanik ez preso gaixo larriekin erakusten ari diren krudelkeria, hauei hiltzea ala damutzearen artean aukeratzeko egoeran jartzen dituztenean. Adibide honen azken kasua orain dela astebete salatu zuen Aitzol Gogorzak, kartzelari batek berarentzako aterabide moduan Langraitz Bidea hartzea proposatu zionean (http://amnistiaaskatasuna.blogspot.com.es/2017/07/aitzol-gogortzaren-erantzuna-espetxeko.html) .


Gaurkoa bezalako egun triste batean, amnistiaren aldeko borrokara deitu behar dugu beste behin ere. Amnistia da errepresaliatu politiko guztien egoerari aterabide egokia eman diezaiokeen eta kartzelak berriro ez betetzeko bermea eman dezakeen alternatiba bakarra. Dena eman dutenei, gure herriari eta etorkizuneko belaunaldiei zor diegu askatasuna eskuratzea. Hori dela eta, borrokarako deia egin nahi dugu. Agur eta ohore Kepa, herriak ez du barkatuko!


Kartzelan hildako euskal preso politikoen zerrenda
Juan Jose Crespo Galende (1981-06-19)

Jose Ramon Goikoetxea Bilbao (1985-0626)

Joseba Asensio Artaraz (1986-06-08)

Mikel Lopetegi Larrarte (1988-03-02)

Juan Carlos Alberdi Martiarena (1988-06-15)

Migel Zalakain Odriozola (1990-11-30)

Jean Groix (1991-01-27)

Pello Mariñelarena Imaz (1993-05-15)

Jose Maria Aranzamendi Arbulu (1997-02-07)

Juan Carlos Hernando Gonzalez (1997-07-20)

Oihane Errazkin Galdos (2004-07-07)

Jose Angel Altzuguren “Kotto” (2005-10-31)

Igor Angulo Iturrate (2006-02-27)

Roberto Sainz “Baru” (2006-03-03)

Xabier Lopez Peña (2013-03-30)

Arkaitz Bellon Blanco (2014-02-05)

Kepa del Hoyo (2017-07-31)


Kartzelatik kanpo hiltzeko askatutako presoak politikoak


Juan Jose Etxabe (1996-07-11)

Josu Retolaza Loidi (1987-05-19)

Jabi Gorostiza Lejarriaga (1995-06-17)

Jean Lois Maitia (1997-08-25)

Santiago Diez Uriarte (1997-10-27)

Esteban Esteban Nieto (1999-09-26)

Ramon Gil Ostoaga (2002-10-23)

Kepa Miner Aldabalde (2004-04-26)

Mikel Ibañez Oteiza (2011-04-07)

Angel Figueroa Fernandez (2008-11-11)

Iosu Uribetxeberria Bolinaga (2015-01-16)
Euskal Herria, 2017ko uztailaren 31.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.


________________


KEPA DEL HOYO: bihar kontzentrazioa Donostiako Bulean 19:30etan


Gaur, uztailak 31,Espainiako espetxe politikak Kepa del Hoyo euskal gudaria,erail du! Azken urteotan kartzelarien erasoak eta mehatxuak salatu zituen eta azken unera arte estutu egin dute. Hil arte hain zuzen. Kepa bere herriaren alde egiteagatik hil dute eta horregatik denon ardura da herri gisa erantzuna ematea. BIHAR, ABUZTUAK 1, arratsaldeko 7:30etan, Donostiako Bulebarrean kontzentra. BIZIRIK NAHI DITUGU!!! ESPETXE POLITIKA HILTZAILEA !!!!

Donostiako Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

________________

[Castellano]

Ante la muerte del preso político Kepa del Hoyo


Ante la muerte del preso político de Galdakao Kepa del Hoyo, el Movimiento Pro Amnistía y Contra la Represión quiere expresar lo siguiente:


Nuestro movimiento quiere hacer llegar sus condolencias y un caluroso abrazo a la familia y amigos de Kepa del Hoyo en este doloroso momento que están viviendo.


Kepa tenía 46 años y llevaba casi 20 en la cárcel, es decir, media vida. Según Instituciones Penitenciarias, Kepa ha muerto en la cárcel por razones naturales. Desde el Movimiento Pro Amnistía, sin embargo, queremos confirmar que lo natural es que a quien le imponen una condena de por vida muera en la cárcel. Eso es lo que hacen los Estados español y francés con los presos políticos, imponerles condenas interminables y mantenerlos en grandes ataúdes de hormigón.


Con Kepa son 28 los militantes vascos asesinados por la cárcel desde 1981, algunos en la propia cárcel y otros recién liberados de la cárcel para que murieran en casa. En este sentido, el Movimiento Pro Amnistía y Contra la Represión quiere expresar con claridad que todas estas muertes son asesinatos de la política penitenciaria, son asesinatos de los Estados español y francés. Igualmente, debemos decir que no creemos que la dispersión, simplificada de ese modo, sea la causante de la muerte de Kepa, sino el sistema carcelario, siendo éste igual de asesino en Badajoz que en Zaballa.


Debemos denunciar que la precariedad de la asistencia sanitaria es aún mayor en el caso de los presos políticos. Bajo la excusa de la supuesta seguridad son incontables las trabas que se les ponen para recibir la asistencia médica que requieren y para pasar la consulta del hospital. Ni que decir de la crueldad que están mostrando con los presos gravemente enfermos, poniéndoles en la tesitura de elegir entre arrepentimiento o muerte. El último ejemplo es la denuncia del caso denunciado por Aitzol Gogorza, cuando un carcelero le propuso como salida para él que tomara la Vía Nanclares (http://amnistiaaskatasuna.blogspot.com.es/2017/07/respuesta-de-aitzol-gogortza-al.html).


En un día triste como el de hoy, debemos llamar una vez más a la lucha por la amnistía. La amnistía es le única alternativa que puede dar una solución satisfactoria a la situación de todos y todas las represaliadas políticas y la única que puede garantizar que las cárceles no se vuelvan a llenar. Les debemos la el logro de la libertad a quienes lo han dado todo, a nuestro pueblo y a las generaciones del futuro. Por ello, queremos hacer un llamamiento a la lucha. Agur eta ohore Kepa, herriak ez du barkatuko!


Lista de presos y presas políticas muertas en prisión
Juan Jose Crespo Galende (1981-06-19)

Jose Ramon Goikoetxea Bilbao (1985-0626)

Joseba Asensio Artaraz (1986-06-08)

Mikel Lopetegi Larrarte (1988-03-02)

Juan Carlos Alberdi Martiarena (1988-06-15)

Migel Zalakain Odriozola (1990-11-30)

Jean Groix (1991-01-27)

Pello Mariñelarena Imaz (1993-05-15)

Jose Maria Aranzamendi Arbulu (1997-02-07)

Juan Carlos Hernando Gonzalez (1997-07-20)

Oihane Errazkin Galdos (2004-07-07)

Jose Angel Altzuguren “Kotto” (2005-10-31)

Igor Angulo Iturrate (2006-02-27)

Roberto Sainz “Baru” (2006-03-03)

Xabier Lopez Peña (2013-03-30)

Arkaitz Bellon Blanco (2014-02-05)

Kepa del Hoyo (2017-07-31)


Presos políticos liberados para morir fuera de la cárcel


Juan Jose Etxabe (1996-07-11)

Josu Retolaza Loidi (1987-05-19)

Jabi Gorostiza Lejarriaga (1995-06-17)

Jean Lois Maitia (1997-08-25)

Santiago Diez Uriarte (1997-10-27)

Esteban Esteban Nieto (1999-09-26)

Ramon Gil Ostoaga (2002-10-23)

Kepa Miner Aldabalde (2004-04-26)

Mikel Ibañez Oteiza (2011-04-07)

Angel Figueroa Fernandez (2008-11-11)

Iosu Uribetxeberria Bolinaga (2015-01-16)


Euskal Herria, 31 de julio de 2017.

Movimiento Pro Amnistía y Contra la Represión.


compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fH8F

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal