lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 30/03/2026

Langile bat hil da Durruman lan-istripu batean

La Haine - Euskal Herria
Joan den astean, lau behargin hil ziren egun gutxian, eta aurten, gutxienez 16 langilek galdu dute bizia Euskal Herrian.

55 urteko langile bat hil zen ostiral iluntzean Arabako Durruma herrian, etxalde batean izandako lan istripuan. Ezbeharra 18:30 inguruan gertatu zen, eta bertatik jasotako abisuaren ondoren baieztatu zuten langilea zendu zela. Osalan Durrumako istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da, gertatutako ezbeharraren arrazoiak argitzeko.

Joan den astea beltza izan zen lan istripuei dagokienez. Izan ere, lau behargin hil ziren egun gutxian. Ostitalean hildakoaz gain, 52 urteko langile bat hil zen ostegunean, Balterran(Nafarroa), traktore paladun batek jota. Astearte iluntzean, langile bat hil zen Olatek enpresan, Legutioko Goiain industrialdean (Araba). Zerrautsa deskargatzen ari zela, materiala gainera erori zitzaion, eta hil egin zen. Asteartean ere beste garraiolari bat hil zen, Gasteizko erietxe batean. Hilaren 19an bihotzekoak jo zuen, bere kamioiaren kabinan zegoela. 58 urte zituen, eta Barco Motor enpresakoa zen.

Aurten, gutxienez 16 langilek galdu dute bizia Euskal Herrian.

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal