lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 12/08/2026

Espainiar Poliziak beste sei lagun atxilotu ditu Gasteizen

La Haine - Euskal Herria
“Mehatxu eta gorroto delituak” egitea leporatzen diete, ekainaren 13an Euskal Selekzioaren aldeko kontzentrazio batean espainiar probokatzaile bati aurre egiteagatik.

Espainiako Poliziak sei lagun atxilotu ditu Gasteizen, ekainaren 13an Euskal Selekzioaren ofizialtasunaren alde egindako kontzentrazio batean izandako gertakarien harira. ASKE antolakundeak jakinarazi duenez, guztiei “mehatxu eta gorroto delituak” egitea leporatzen diete.

Antolakunde antirrepresiboak azaldu duenez, ekainaren 13ko kontzentrazioa "baketsua" izaten ari zen, gizonezko bat bertatik jarrera probokatzailearekin igaro eta "agur faxistak" egin zituenean. Ofizialtasunaren aldeko ekimenean zegoen jendeak ongi etorria ez zela jakinarazi nahi izan zion, eta, momentu horretan, gizonezkoak korrika alde egin eta Olagibel kaleko Espainiako Polizia Nazionalaren komisaldegian gotortu zen. Bertan jarri bide zuen salaketa, mobilizatukoek “eraso” egin ziotela argudiatuta.
"Gertakari hauek argi erakusten dute, beste behin ere, Espainiako Estatuaren asimilazio prozesuak aurrera jarraitzen duela eta prozesu horren aurka altxatzen direnak zigortuak izaten direla, euskal herritarrak kikildu eta isilarazteko asmoz", salatu dute ASKE antolakundeko kideek. Elkartasunerako deia ere egin dute, eta auzia lehenbailehen bertan behera uzteko exijitu, atxiloturikoen aurkako karguak egiazkoak ez direla iritzita.

Uda honetan jokatu den Munduko Futbol Txapelketak Euskal Herriko hainbat puntutan tentsio momentuak ekarri ditu, baita errepresioa ere. Uztailaren 19an jokatu zen espainiar selekzioa eta Argentinaren arteko partidan espainiar probokatzaileei aurre egiteagatik hainbat pertrona atxilotu zituzten Gasteizen, Donostian eta Berrizen. Dena den, errepresioa ez zen hor amaitu, eta uztailaren 27an, hiru gazte gehiago atxilotu zituen Bizkaian Espainiako Poliziak.

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal