lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fS7M

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

11/06/2020 :: Nacionales E.Herria, Anti Patriarcado

[Eusk/Cast] Anuncian recortes del presupuesto público: ¿A quiénes va a afectar?

x Donostiako Asanblada Feminista
Si nos preguntaran les diríamos que esta pandemia la estamos superando sobre todo gracias al trabajo invisible de muchas mujeres que lo han estado dando todo

[Euskara]

Aurrekontu publikoaren murrizketak iragarri dituzte: nori eragingo dio?

Azken egunotan, udal eta foru-erakunde ezberdinak adierazpenak egiten hasi dira, esanez murrizketak egin beharko dituztela aurrekontuetan, estutu beharko dugula, berriro ere. Donostiako Udaleko gobernua ere modu berean mintzatu da.

Badakigu osasun- eta zaintza-krisi honek krisi ekonomikoa dakarrela berekin, geure azalean bizitzen ari garelako eta argi daukagulako. Hala ere, berregituraketa ekonomikoa administrazio publikoek hartzen dituzten erabakiek eta aldaketak kudeatzeko moduek zehaztuko dute.

Zertan moztuko dute? Politika publiko guztietan modu berean murriztuko da? Zeintzuk dira murrizketa horiek ezartzeko irizpideak? Zeintzuk dira lehentasunak eta nola ezartzen dituzte? Nori egiten diete kontsulta?

Gobernuaren adierazpenen opakutasuna gorabehera, badakigu, krisi-garaian irabaziak handitzen dituzten enpresa handiei zergak igo beharrean, murrizketak egingo dituztela gizarte-politiketan, murrizketak berdintasun-politiketan, murrizketak kultur politiketan eta aniztasun-politiketan, azken batean, murrizketak pertsonei zuzendutako politiketan.

Herritarrei, auzoetako elkartasun-sareei, kaltetuenekin harremanetan dauden erakundeei, emakumeen erakundeei eta erakunde feministei galdetu beharko liekete zertan murriztu dezakegun eta non ikusten ditugun gure lehentasunak.

Eta horretan inplikatuta gaudenez, asko dugu esateko, eta entzun gaitzatela!

Galdetuko baligute esango genieke pandemia hau gainditzen ari garela, batez ere, dena ematen ari diren emakume askoren lan ikusezinari esker: osasunaren eremu feminizatuetan eta adinekoen egoitzetan lan egiten dutenak, etxeko langileak eta mendekoak zaintzen dituztenak, supermerkatu eta dendetako langileak, garbitzaileak... Eta lan ikusezinari ez ezik, etxeko zainketen doako lanari, gaixoei, adinekoei, umeei, elikadura-lanari eta familia osoak mantentzeari esker ere bai.

Esango genieke ezin dela murriztu gizarte-politiketan eta pertsonei zuzendutako politiketan; izan ere, hala eginez gero, krisiaren eraginak lehendik dauden desberdintasunak larriagotzen lagunduko dutelako. Gizarte- politiketan murrizketak egiteak askoren bizitza okertzea ekarriko du. Eta, batez ere, laguntza gehien behar duten emakumeetan.

Esango genieke aurrekontu sozialak handitu behar direla eta ez dela jarraitu behar orain arteko politikekin. Pertsonen bizi-kalitatean lehenesten ez duten inbertsioak eta proiektu xahutzaileak murriztu, atzeratu edo ezabatu behar direla.

Aurreko politikekin jarraituz gero, ezer ez aldatzea ekarriko du. Kapital handien onurarako pertsonentzat baino gehiago diseinatutako herriak, auzoak eta hiriak izaten jarraituko dugu. Hiri ez jasangarriak eta ez bizigarriak izaten jarraituko dugu, gero eta lotuagoak egongo gara funts putreen eskuetan dauden etxebizitzetara, hotel- eta turismo-enpresa handietara, merkataritza-gune handietara, elikadura-enpresa handietara, adinekoen egoitzetako negozio enpresa handietara.

Hori dela eta, esango genieke humanoagoak diren politika publikoak egiteko unea dela, herritarren ongizatera, babesik gabeko saltokietara, krisiari aurre egiteko baliabide gutxien duten jendearengana zuzendutako politikak nahi ditugu. Beren politika neoliberal eta patriarkalekin jarraitzen badute, emakumeak izango gara kaltetuenak, batez ere pentsio suminduak dituzten edo gaizki zainduta dauden erresidentzietako adineko emakumeak, beren egoera erregularizatu gabeko emakume migratzaileak, indarkeria matxista jasaten duten emakumeak, langabezian dauden emakumeak, etxerik gabeko emakumeak, emakume presoak, pobrezia-egoeran dauden emakumeak.

Esango genieke pandemia honekin ikasi dugula komunitateak, elkartasunak eta elkarrekiko babesak bizirauteko aukera ematen digutela, eta hemendik aurrera printzipio horiek mantentzea eta bultzatzea beharrezkoa dela.

Esango genieke administrazio publikoek eredutzat har dezatela nola antolatu garen herritarrak bizitzari eusteko, kontuan har gaitzatela gastu publikoaren lehentasunak bideratzeko.

Kapital handiei eta haien interesei begiratzeari eta mesede egiteari uzteko esango genieke, eta pertsonei mesede egiteko, batez ere gizarte-ongizateari eusteko zama dugun emakumeei, bizitzea merezi duen bizitza bat izan dezagun.

Donostian, 2020ko Maiatza Beraien atxikimendua ematen dute:
ASADE
Elkarrekin Donostia
Plazandreok Asoc. De Mujeres Separadas de Gipuzkoa

______________________________

[Castellano]

Anuncian recortes del presupuesto público: ¿a quiénes va a afectar?

Estos últimos días los ayuntamientos e instancias forales empiezan a hacer declaraciones, diciendo que van a tener que hacer recortes en los presupuestos, que vamos a tener que apretar el cinturón, una vez más. El gobierno del Ayuntamiento de Donostia también se ha manifestado en los mismos términos.

Ya sabemos que esta crisis sanitaria y de cuidados trae consigo una crisis económica, porque ya la estamos viviendo en nuestra propia piel y lo tenemos claro. Sin embargo, la reestructuración económica estará determinada por las decisiones que tome la administración pública y de cómo gestione los cambios.

¿En qué van a recortar? ¿En todas las políticas públicas se va a recortar de la misma manera? ¿Cuáles son los criterios para establecer dichos recortes? ¿Cuáles son las prioridades y cómo las establecen? ¿A quién están consultando?

A pesar de la opacidad de las declaraciones gubernamentales, sabemos que en vez de subir los impuestos a las grandes empresas que incrementan sus beneficios en tiempos de crisis, van a hacer recortes en políticas sociales, recortes en políticas de igualdad, recortes en políticas culturales y diversidad, en definitiva, recortes en las políticas que van dirigidas a las personas.

Deberían consultar a la ciudadanía, a las redes de solidaridad de los barrios, a las organizaciones que están en contacto con la gente más afectada, que consulten a las organizaciones de mujeres y feministas en qué podemos recortar y dónde vemos nuestras prioridades.

Y que como implicadas en esto, ¡tenemos mucho que decir y que nos escuchen!

Si nos preguntaran les diríamos que esta pandemia la estamos superando sobre todo gracias al trabajo invisible de muchas mujeres que lo han estado dando todo, las que trabajan en los ámbitos feminizados de la sanidad y en residencias de mayores, las empleadas de hogar y de cuidado de dependientes, las trabajadoras de los supermercados y tiendas, las limpiadoras... Y gracias también al trabajo no sólo invisible, sino también al trabajo gratuito de cuidados en los hogares, cuidados a personas enfermas, a mayores, a niñxs, trabajo de alimentación, de sostener familias enteras.

Les diríamos que no se puede recortar en políticas sociales y en políticas dirigidas a las personas, porque si lo hacen estarán contribuyendo a que el impacto de la crisis agrave las desigualdades ya existentes. Que recortar en políticas sociales va a suponer el empeoramiento de la vida de muchas personas, especialmente de las que más apoyos necesitan, mujeres en su gran mayoría.

Les diríamos que se necesita aumentar presupuestos sociales y no continuar con las mismas políticas que ha habido hasta ahora. Que hay que reducir, aplazar o eliminar inversiones y macro proyectos derrochadores que no revierten en la calidad de vida de las personas.

Si continúan las políticas anteriores, va a suponer no cambiar nada. Seguiremos teniendo pueblos, barrios, ciudades diseñadas más para el beneficio de los grandes capitales que para las personas. Seguiremos teniendo ciudades nada sostenibles y nada vivibles, cada vez más presas de los fondos buitre del mercado de viviendas, de las grandes empresas hoteleras y turísticas, de grandes superficies comerciales, de grandes empresas de alimentación, de grandes negocios en las residencias de mayores.

Por eso les diríamos que es el momento de realizar políticas públicas más humanas, más dirigidas al bienestar de la ciudadanía, a los comercios más desprotegidos, a la gente con menos recursos para hacer frente a la crisis. Si siguen con sus políticas neoliberales y patriarcales las más perjudicadas seremos las mujeres, sobre todo mujeres mayores con pensiones indignas o residiendo en centros mal habilitados, mujeres migrantes sin regularizar su situación, mujeres que sufren violencia machista, mujeres en paro, mujeres sin hogar, mujeres presas, mujeres en situación de pobreza.

Les diríamos que con esta pandemia hemos aprendido que la comunidad, la solidaridad y el apoyo mutuo nos está permitiendo sobrevivir, que a partir de ahora es más que necesario mantener e impulsar esos principios.

Les diríamos que las administraciones públicas tomen ejemplo de cómo nos hemos organizado la ciudadanía para el sostenimiento de la vida, que nos tomen en cuenta para orientar las prioridades del gasto público.

Les diríamos que dejen de mirar y de beneficiar a los grandes capitales y sus intereses, y que favorezcan a las personas, especialmente a las mujeres que cargamos con el peso de sostener el bienestar social, para que podamos aspirar a una vida que merezca la pena ser vivida.

DONOSTIAKO ASANBLADA FEMINISTA

En Donostia Mayo del 2020

Muestran su apoyo:
ASADE
Elkarrekin Donostia
Plazandreok Asoc. De Mujeres Separadas de Gipuzkoa

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fS7M

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal