lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fK0y

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

03/03/2018 :: Nacionales E.Herria

[Eusk/Cast] Del 3 de marzo al primero de mayo, ¡organicémonos!

x Maiatzak 1 egin
Han pasado 40 años largos de la masacre que cometió la policía el 3 de marzo de 1976 en Gasteiz.

[Euskara]

Martxoaren 3tik maiatzaren lehenera, antolatu gaitezen

40 urte luze pasa dira 1976ko martxoaren 3an poliziak Gasteizen burututako sarraskitik. Egun horretan, Zaramaga auzoko San Frantzisko elizan bilduta zeuden milaka langileen aurka oldartu eta haietako bost erail zituen: Romualdo, Pedro, Francisco, José eta Bienvenido. Errepresioak urte horietako klase borrokaren areagotzea geldiaraztea zuen helburu, eredugarria baitzen eta baita urte horietan zabaldu zen klase elkartasuna, batasuna eta borroka. Enpresa, sektore eta jatorri ezberdinetako langileen arteko esperientzia trukaketak, asanbladak, eztabaidak eta ekintzak anitzak izan ziren eta kontzientziak pizteko gaitasuna eta langile klasearen indarra erakutsi zuten. Horregatik guztiagatik, Euskal Herrian Martxoaren 3a langile klasearen boterearen eta duintasunaren sinboloa da, urte luzez isilarazita eta ahaztuta mantendu nahi izan badute ere.

40 urte luze hauetan, bere gorabeherekin, klase borrokaren zentralitateak eta hau gainditzeko langile antolaketaren balioak beherakada nabarmena izan dute. Maiatzaren Lehena adibide argia dugu: eduki politikoa eta borrokarako grina baztertu eta festa eguna bihurtu dugu. Atzoko eta gaurko langile borrokak eta aipatutako gogoetak buruan, Maiatzak1egin duela lau urte Bilbon herri mugimenduaren topagunea izateko jaiotako esperientzia da; klase borrokaren zentralitatea azpimarratzeko eta langile klasearen antolaketa eta borroka elikatzeko bere harri koskorra jarri nahi duen esperientzia. Gure txikitasunetik azken hiru urteotan Maiatzaren Lehenean mobilizazioak antolatzeaz gain, hainbat izan dira burututako asanbladak, hitzaldiak eta jardunaldiak; eta helburuei jarraiki, borrokan egondako langileekin elkarlana ere landu dugu.

Maiatzak1egin-en eragin gunea Bilbo bada ere, herri mugimenduak borroka honetan bere ekarpena Euskal Herriko txoko guztietara hedatzearen garrantzia azpimarratu nahiko genuke. Eta Euskal Herriko Maiatzaren Lehena bezala irudikatu dezakegun egun honetan, gure ahalmenaren arabera azken hilabeteotan zabaltzen aritu garen proposamena publiko egin nahi dugu: Euskal Herriko ahalik eta herri eta hiri gehienetan Maiatzaren Lehenera begirako deialdi bateratu bat adostu.

Ez dugu gure marka edo dinamika zabaldu edo/eta Bilbotik haragoko mugimenduak fagozitatu nahi. Aipatutako parametroetan lan egiten duten esperientziak biderkatu eta existitzen garenon artean erlazio bat eraiki nahi dugu, minimoa bada ere. Beti ere tokian tokiko subjektua, errealitatea eta autonomia oinarri izanda. Langile klasea eta bere borrokaren balioa eta garrantzia erdigunean kokatuko dituen tokian toki antolatutako ekimen deszentralizatuak barnebilduko dituen deialdi bateratua guztion artean eraikitzera deitzera gatoz.

Hilabete honen bukaeran deialdirako testu proposamena helaraziko dizuegu elkarlan honetan parte hartu nahi duzuen guztiei, zuen ekarpenak jasotzeko eta testua eta deialdia publiko egiteko era adosteko (kontaktua: maiatzak1egin@gmail.com).

Egun bakoitza Maiatzaren Lehena bilakatu eta Maiatzaren Lehena borrokaren momentu eredugarri bihurtu, hori da gure iparrorratza. Elkarrekin egingo dugu bidea?

Bilbon, 2018ko martxoaren 3an

________________

[Castellano]

Del 3 de marzo al primero de mayo, ¡Organicémonos!

Han pasado 40 años largos de la masacre que cometió la policía el 3 de marzo de 1976 en Gasteiz. Aquel día cargó contra las miles de trabajadoras que estaban reunidas en la iglesia de San Francisco del barrio de Zaramaga y mató a cinco de ellas: Romualdo, Pedro, Francisco, José y Bienvenido. La represión buscaba parar la intensificación de la lucha de clases de aquellos años, ya que la solidaridad, la unidad y lucha de la clase trabajadora era, y sigue siendo un peligroso ejemplo. El intercambio de experiencias, las multiples asambleas, discusiones y acciones entre trabajadoras de diferentes empresas, sectores y procedencias hicieron visibles la capacidad de despertar conciencias y la fuerza de la clase trabajadora. Por todo ello, en Euskal Herria el 3 de Marzo es el símbolo del poder y la dignidad de la clase trabajadora, aunque durante muchos años hayan tratado de mantenerlo acallado y olvidado.

Durante estos 40 años largos y con sus vaivenes, la centralidad de la lucha de clases y el valor de la organización obrera para superarla han sufrido una remarcable bajada. El Primero de Mayo es un claro ejemplo: dejando a un lado el contenido político y el ansia para la lucha lo hemos convertido en un día festivo.

Teniendo presentes las luchas obreras de ayer y de hoy y las mencionadas reflexiones, Maiatzak1egin es una experiencia nacida hace cuatro años en Bilbo para ser el lugar de encuentro del movimiento popular. Una experiencia que busca poner su granito de arena para subrayar la centralidad de la lucha de clases y alimentar la lucha y organización de la clase trabajadora. Desde nuestra pequeñez, además de organizar movilizaciones el Primero de Mayo los últimos tres años, hemos organizado asambleas, charlas y jornadas, y siguiendo nuestros objetivos hemos trabajado codo con codo con trabajadoras en lucha.

Aunque el área de influencia de Maiatzak1egin es Bilbo, querríamos subrayar la importancia de extender a todos los txokos de Euskal Herria la aportación del movimiento popular en esta lucha. Y en este día que podríamos describir como el Primero de Mayo de Euskal Herria, queremos hacer pública la propuesta que en la medida de nuestras posibilidades hemos estado tratando de extender los últimos meses: acordar un llamamiento conjunto para el Primero de Mayo en el mayor número de pueblos y ciudades de Euskal Herria.

No queremos extender nuestra marca o dinámica, y mucho menos fagotizar el movimiento más allá de Bilbo. Queremos multiplicar las experiencias que trabajen en los parámetros mencionados y construir una relación, aunque sea mínima, entre las que ya existimos, siempre teniendo como base el sujeto, la realidad y la autonomía de cada lugar. Hoy venimos a llamaros a construir un llamamiento conjunto que aglutine todas las actividades locales descentralizadas que tengan como objetivo poner en valor la importancia de la lucha de la clase trabajadora.

A finales de este mes, os haremos llegar a todas las experiencias que querais participar una propuesta de texto para recoger vuestras aportaciones y para acordar la forma de hacer el llamamiento público (contacto: maiatzak1egin@gmail.com).

Convertir cada día en Primero de Mayo y el Primero de Mayo en momento ejemplar de la lucha, ese es nuestro norte. ¿Os animais a compartir el camino?

En Bilbo, a 3 de marzo del 2018

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fK0y

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal