lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fR54

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

02/04/2020 :: Nacionales E.Herria, Anti Patriarcado

[Eusk/Cast] Denak ez du balio / No todo vale

x Bilgune Feministako Osatze Lan Taldea
Que no nos precaricen más en nombre de nuestra salud, que no nos individualicen más, que no nos aíslen ante múltiples violencias, que no reduzcan nuestros derechos

[Euskara]

DENAK EZ DU BALIO

Covid-19aren agerpenaren aurrean bizitzen ari garen egoeraren inguruan sortzen zaizkigun hainbat kezka, iritzi eta galdera plazaratu nahi ditugu. Berrogeialdi honek eta aurretik ere honen inguruan egunero entzundakoak eragiten ari diren hainbat ondorio kontutan hartuta, Bilgune Feministako Osatze Lan Taldetik gure ikuskera partekatu nahi dugu, nagusitu den diskurtsoa zalantzan jartzeko asmoz eta egoeraren inguruko beste begirada batzuk zabaltzeko lagungarria izango delakoan.

“Osasuna” eta “bizitza” hizpide dira, uneoro, lagunartean, etxean, sare sozialetan, komunikabideetan edo politikarien ahotan. Birusaren transmisioa eteteko neurri latzak hartu dira, pertsonon ongizatean eta osasunean eragin dezaketenak (bakartzeak, sedentarismoa, antsietateak, zaintza eta doluetarako ezintasunak). Baina aldi berean, elkarzaintzeko beharra aldarrikatu eta horretarako sareak sortu dituzten alternatiba herritarrak ere sortu dira: auzolaguntza sareak, askotariko doako formakuntza eskaintzak...

Testuinguru honetan, osasunak duen izaera politikoa ekarri nahi genuke eztabaidara. Izan ere, birusaren kontuarekin hedatzen ari den osasunaren ikuspegiak gaixotasunik eza defendatzen du, eta horren kontrako “guda” batean sartuak omen gaude denak. Birusa kanpotik (beste herrialde batetik eta gure gorputzetik kanpo) datorren “etsai” moduan azaltzen zaigu, eta hortik abiatzen da esku-hartze guztia. Horrela, fokua osasunean jarri beharrean, beste nonbaiten jarri da, alegia, beldurrean, kontrolean edota forma askotako murrizketetan.

Baina koronabirusaren aurrean, denak ez du balio. Gehiago hitz egin beharko genuke gure gorputzez, gure lurraldeez eta gure bizi ereduez. Eta galdetu beharko genuke nola eragiten diguten, besteak beste: prekarietateak, bizi erritmo azkarrak, burujabetzaren galerak, indarkeriak, estresak, elikadura prozesatuak eta transgenikoak, aire kutsadurak, gorputz-kanonak, adierazi gabeko minak, produkzioan zentratutako sistemak, zerbitzuen pribatizaioak, elkar-konparaketak eta autoexijentziak, besteekiko juizioak… Horrek guztiak galarazten baitigu osasuna modu integral batean garatzea, eta ondorioz, birus edo bestelako patogeno batzuen aurrean ahultzen gara.

Osasuna osotasunarekin lotzen dugu, ongizate fisikoa, emozionala, mentala eta sozialarekin, hain zuzen ere, gure bizitzak eta bizi proiektuak aurrera eramateko gaitasunak eta aukerak izatearekin. Horregatik, uste dugu ez dela lagungarria histeria kolektiboaren zabalpena. Bizitzen ari garen alerta egoera honek gure gorputzak desgaitzea-boteregabetzea eragiten digu. Ikara sartu da gure gorputzetan eta honela itsu-itsuan ari gara boterea delegatzen: adituengan, politikariengan, eta, baita poliziarengan ere. Erantzukizuna pertsonalizatzearen eta erruaren bidez, norbanakoaren bizkar jartzen ari da ardura osoa: “Kasu! kalera ateratzen bazara jendea kutsatu eta hilko duzu!”, “salatu ezazu bizilaguna!”.

Modu horretan, mekanismo errepresiboen konplize bihurtu gaituzte, instituzio eta eliteen ardurak deuseztatzen ari diren bitartean. Egunotan indar polizialak hedatu dituzte herri, hiri eta errepideetan, baita mugak militarizatu ere. Ezjakintasuna zabaldu da, eta errepresioaren gorakada jendarteak bizi duen zaurgarritasunari erantzuteko formula bakartzat hartu da. Zigorrekin ez bestela ezin omen dugu zentzuz jokatu, elkartasunez aritu edo arduratsuak izan. Baina jakin badakigu, haien presentziak “shock”aren doktrina eta kontrola areagotzea besterik ez dakarrela.

Krisi egoera honek, aspalditik zetozen bestelako zaintza eta ongizate krisi bat azaleratu du, eta guk gure erantzunkizunak hartu nahi ditugu, dagozkigunak, ez gehiago eta ez gutxiago. Ez gaitzatela inozoak bezala tratatu. Hartutako neurrien proportzionaltasuna zalantzagarria dela deritzogu, alarmaren bidez zabaldu baita kontraesanez betetako informazioa. Esaterako, iaz, 2019an, Espainiar estatuan 270.000 minbizi kasu antzeman ziren, eta horietatik 53.000 hil ziren. 525.300 gripe kasu antzeman ziren iaz, eta 6.300 lagun hil ziren gripearekin eta 10.000 lagun neumoniarekin, beste milaka eta milaka heriotzak ez aipatzearren (Karmelo Bizkarra Maiztegik emandako datuak). Azalpenak eta gardentasuna zor zaizkigu, erantzukizun publikoak diren heinean.

Konturatu orduko etxeko espetxealdietan sartu gara. Baina ez denak, gogoan izan nahi ditugu etxean geratu ezinik, bereziki, herritarrak zaintzen ari diren zaintzaileak, erizainak, erizaintzako laguntzaileak, garbitzaileak… gehienak emakumeak, eta sektore prekarizatuetakoak. Oraindik ere, egoera hau luzatuko dela aurreikusiz, proportzioz, zentzuz, lasaitasunez jokatzea eskatzen dugu eta pertsonen beharrak kontuan izango dituzten politikak aplikatzea, isolamenduari eta horren ondorioei aurre egiteko neurriekin.

Gure osasunaren izenean, ez gaitzatela gehiago prekarizatu, gehiago indibidualizatu, askotariko indarkerien aurrean bakartu, gure eskubideak murriztu, soldata gabe utzi edota etxekoen zaintza guztien arduradun bilakatu. Osasuna birusaren aurka joatea baino askoz gehiago delako, baliatu nahiko genuke geldialdi hau arnasteko, naturari birsortzeko aukera emateko, gure egunerokoaz hausrnartzeko eta bizitza bizigarriagoak irudikatzeko. Eta hori amaitzean, krisialdiak osasunean, burujabetzaren galeran edota ekonomian ekarriko dituen ondorioen eta sortuko dituen aukera berrien aurrean, bilatu dezagun bidea gertu egoteko, elkar zaintzeko sareak josteko eta bizitzak erdigunean jartzeko. Bidea egiten badakigu.

Euskal Herrian 2020ko martxoan, Koronabirusagatiko berrogeialdian.

 _______________________________

[Castellano] 

NO TODO VALE

 Ante la aparición del Covid-19, queremos plantear una serie de inquietudes, opiniones y preguntas que nos surgen en torno a la situación que estamos viviendo. Teniendo en cuenta las múltiples conclusiones que esta cuarentena y todo lo que escuchamos diariamente en torno a la misma, desde el Grupo de Trabajo de Sanación de Bilgune Feminista queremos compartir nuestra visión, con el fin de cuestionar el discurso predominante y que contribuya a abrir nuevas miradas sobre la situación.

 Se habla constantemente de "salud" y "vida", entre las amistades, en casa, en las redes sociales, en los medios de comunicación o los políticos. Se han adoptado medidas severas para interrumpir la transmisión del virus, que pueden afectar al bienestar y la salud de las personas (aislamiento, sedentarismo, ansiedad, cuidados y dolores). Pero al mismo tiempo, han surgido alternativas ciudadanas que han reivindicado la necesidad del cuidado mutuo y colectivo y se han creado redes para ello: redes de ayuda vecinal, ofertas de formación gratuitas diversas…

 En este contexto, nos gustaría traer al debate el carácter político que tiene la salud. De hecho, el enfoque de la salud que se está extendiendo con el tema del virus defiende la ausencia de enfermedades, y se dice que todos estamos metidos en una "guerra" contra ellas. El virus se nos presenta como un "enemigo" que viene de fuera (de otro país y desde fuera de nuestro cuerpo) y de ahí parte toda la intervención. Así, en lugar de poner el foco en la salud, se ha puesto en otra parte, es decir, en el miedo, en el control o en las diversas restricciones.

 Pero ante el coronavirus, no todo vale. Deberíamos hablar más de nuestros cuerpos, de nuestros territorios y de nuestros modelos de vida. Y deberíamos preguntarnos cómo nos afectan la precariedad, los ritmos rápidos de vida, la pérdida de soberanía, la violencia, el estrés, la alimentación procesada y transgénica, la contaminación del aire, los cánones corporales, los dolores no expresados, los sistemas centrados en la producción, las privatizaciones de servicios, las comparaciones y autoexigencias, los juicios hacia los demás … Todo ello nos impide desarrollar la salud de una manera integral y, por tanto, nos mostramos mucho más vulnerables y débiles ante patógenos como virus u otros.

 Nosotras asociamos la salud con la integridad, con el bienestar físico, emocional, mental y social, con las capacidades y oportunidades para llevar adelante nuestras vidas y proyectos vitales. Por eso, creemos que no ayuda la difusión de la histeria colectiva. Esta situación de alerta que estamos viviendo nos está provocando una incapacitación y una pérdida de poder sobre nuestro cuerpo. El miedo ha entrado en nuestros cuerpos y así estamos delegando el poder a ciegas: en los expertos, en los políticos y, también, en la policía. Mediante la culpa y la personalización de la responsabilidad, se está poniendo todo el peso en el individuo: "¡cuidado!, ¡si sales a la calle contagiarás y matarás a la gente!", "¡denuncia al vecino!".

 De esta manera, nos han convertido en cómplices de los mecanismos represivos que están despojando de las responsabilidades a las instituciones y a las élites. En estos días se han desplegado fuerzas policiales en pueblos, ciudades y carreteras, además de militarizar las fronteras. Se ha extendido el desconocimiento, la incertidumbre y el aumento de la represión como única fórmula para responder a la vulnerabilidad que vive la sociedad. Al parecer, sólo mediante el castigo somos capaces de actuar con sentido común, solidaridad o con responsabilidad. Pero sabemos que su presencia no hace sino aumentar la doctrina del “shock” y el control.

 Esta situación de crisis ha hecho aflorar otra crisis que es de cuidados y bienestar viene de lejos, y nosotras queremos asumir nuestras responsabilidades, las que nos corresponden, ni más ni menos. Que no nos traten como a tontas. Consideramos cuestionable la proporcionalidad de las medidas adoptadas, ya que a través de la alarma se ha difundido información contradictoria. Por ejemplo, el año pasado, en 2019, en el Estado español se detectaron 270.000 casos de cáncer, de los cuales murieron 53.000. El año pasado se detectaron 525.300 casos de gripe y 6.300 fallecimientos por gripe y 10.000 por neumonía, por no mencionar otros miles y miles de muertes (datos facilitados por Karmelo Bizkarra Maiztegi). Se nos deben explicaciones y transparencia, en la medida en que son responsabilidades públicas.

 Para cuando nos dimos cuenta, entramos en un arresto domiciliario. Pero no todas, queremos recordar a las que no pueden quedarse en casa, especialmente a las cuidadoras que atienden a los personas, enfermeras, auxiliares de enfermería, limpiadoras … La mayoría mujeres, y de sectores precarizados. Todavía, previendo que esta situación se prolongue, pedimos que se actúe con proporcionalidad, sensatez, serenidad y que se apliquen políticas que tengan en cuenta las necesidades de las personas, con medidas para hacer frente al aislamiento y sus consecuencias.

 Que no nos precaricen más en nombre de nuestra salud, que no nos individualicen más, que no nos aislen ante múltiples violencias, que no reduzcan nuestros derechos, que no nos dejen sin sueldo o que no nos hagan responsables de todos los cuidados de los familiares. Porque la salud es mucho más que ir contra el virus, nos gustaría aprovechar esta parón para respirar, para dejar que la naturaleza se regenere, para reflexionar sobre las dinámicas de nuestro día a día y para imaginar vidas más habitables. Y cuando esto acabe, ante las consecuencias que la crisis va a tener en la salud, en la pérdida de soberanía y en la economía; y también ante las nuevas oportunidades que se van a generar, busquemos el camino para estar cerca, tejer redes de cuidado mutuo y poner las vidas en el centro. Sabemos hacer el camino.

 En Euskal Herria en marzo de 2020, en cuarentena por Coronavirus.

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fR54

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal