lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 18/09/2025

Azaroaren 15ean, Euskal Selekzioa eta Palestinako Selekzioa izango dira aurrez aurre San Mamesen

La Haine - Euskal Herria
Gutxienez 355 futbol jokalari erail ditu Israelek genozidioa hasi zuenetik; baita beste kirol federazioetako 277 kide ere.

Euskal Selekzioa azaroaren 15ean itzuliko da zelaietara, eta Bilbon egingo du, San Mames futbol zelaian. Egun horretan egingo dio aurre Palestinako selekzioari. Palestinako Futbol Federazioak albistea baieztatu dio Cadena Ser irratiari, Euskadiko Futbol Federazioarekin “koordinazio ezin hobean” lan egiten duela adieraziz. Beste aldetik, Euskadiko Federazioak ez du albistea baieztatu ez gezurtatu.

Palestinako selekzioarentzat hau ez da futbol partida soil bat, Gazan eta Zisjordanian gertatzen ari dena salatzeko beste aukera bat baizik. Palestinako Futbol Federazioak adierazi duenez, 355 futbol jokalari erail ditu Israelek Palestinaren aurkako genozidioa hasi zuenetik; baita beste kirol federazioetako 277 kide ere.

Euskal Herrian gero eta gehiago dira Israelen aurkako boikot kanpainarekin bat egin dutenak eta Palestinari sostengua agertu diotena, baita kirol arloan ere. Horren froga gisa, Espainiako Vueltako protestak izan dira. Izan ere, Bilboko etapa geldiarazi zuten Israelen aurkako protestek, eta ez ziren helmugara iritsi. Bilboko erdigunean amaitu behar zuen txirrindularitza etapak, baina Deustun sartzear zirela antolakuntzak erabaki hori hartu zuen, helmuga ingurua manifestariz beteta zegoelako. Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu zituen.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal