lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 04/09/2025

Espainiako Vuelta gelditu dute Palestinaren aldeko protestek, Bilboko etapa helmugaratu baino lehen

La Haine - Euskal Herria
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu eta hauei elkartasuna adierazteko elkarretaratzea deitu dute gaurko.

Atzo, irailak 3, milaka pertsona bildu ziren Espainiako Vueltako hamaikagarren etapako helmugan, Bilbon, Palestinarentzako askatasuna aldarrikatzeko eta Israelek egindako genozidioa salatzeko, izan ere, Premier Tech talde israeldarrak parte hartzen du txirrindularitza proba honetan. Bilboko erdigunean amaitu behar zuen txirrindularitza etapak, baina Deustun sartzear zirela antolakuntzak etapa amaiera bertan behera uztea erabaki du, “segurtasun arrazoiengatik". Erabakiak sorpresaz hartu ditu txirrindulariak, baita irrati eta telebista emanaldietako berriemaileak ere. Antolakuntzak erabaki du etapa irabazlerik ez izendatzea, eta Deustuko puntu horretara arteko denborak hartzea kontutan.

Ertzaintza, bere partetik, mobilizatu diren pertsonen aurka oldartu da hiru pertsona atxilotuz eta beste bost identifikatuz. Indar errpresiboen indarkeria honen aurrean eta atxilotuei elkartasuna adierazi eta sionismoaren konplizeak presionatzen jarraitzeko konzentrazioa deitu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak. Mobilizazioa gaur arratsaldeko 19:00etan izango da, Arriagan(Bilbo).

Euskal Herriko beste hainbat lekutan ere izan dira protestak. Esaterako, atzo, 13:30 aldera, Enekuri gainera igotzen ari zela tropela, Palestinarekin Elkartasuna mugimenduko ekintzaile batzuk errepidera sartu ziren, “Destroy Israel! Palestinar errsstentzia aurrera!” aldarridun pankartarekin eta Palestinako ikurrekin. Txirrindulariak geldirik egon ziren, hainbat minutuz. Bestetik, asteartan, Foruzaingoak bi pertsona identifikatu zituzten Irunberrin(Nafarroa), Espainiako Vueltan Israel-Premier Tech txirrindulari taldearen parte-hartzearen aurkako protesta batean parte hartzen ari zirela. Hauek errepide erdian jarri ziren eta txirrindularien pasabidea oztopatu zuten. Larrabetzun(Bizkaia), Naiz-ek jakinarazi duenez, lasto fardoak ipini zituzten bide erdian hainbat ekintzailek, eta Palestinako banderekin eta ikurrinekin atondu zuten ingurua. Ertzaintza, baina, txirrindulariak baino lehen heldu zen.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal