lahaine.org

compartir

                        

Dirección corta: https://lahaine.org/fH3M

Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf
  tamaño texto
Enviar por e-mail  enviar        Versión para imprimir  imprimir

traductor

09/07/2017 :: Nacionales E.Herria

[Eusk/Cast] El ayuntamiento de Erandio quiere cerrar el gaztetxe en 24 horas

x Kalezulo gaztetxea (Erandio)
La actitud del ayuntamiento durante estos años ha sido totalmente destructiva. Muestra de ello son los intentos de desalojo y los seguimiento policiales realizados

[Euskara]

 Erandioko udalak 24 ordutan gaztetxea itxi nahi du| 

Kalezulo gaztetxearen inguruan azken egun hauetan prentsak igorri dituen berrien harira, honako adierazpena egitea berebizikoa ikusten dugu kalezulo osatzen dugun pertsona eta kolektiboek.

Gaztetxea orain dela 6 urte sortu genuen, herrian gazteontzako zegoen eskaintza faltari erantzuna emateko: autogestio eta elkarlanez gure bide propioa egiten hasi ginen. Urte hauetan udalaren jarrera suntsitzailea izan da momentu oro, horren adierazle dira orain arteko desalojo saiakerak eta udaltzaingoei eginarazi dieten jarraipen poliziala. Hemendik bota nahi gaituzte Kalezulon defendatzen den jendarte ereduarekin ez daudelako ados, ez dute proiektu hau nahi, gazteria kritiko eta antolatuak beldur ematen die.

Orain arte hirugarren pertsonengan eragindako presioen bidez Kalezuloren bukaera bilatzen egon dira, baina oraingoan udal gobernuak zuzenean hartu du iniziatiba gu kaleratzeko. Gauzak horrela, 2017ko uztailaren 6ko goizean El Correo-ko kazetari baten deiaren bitartez jakin genuen egoera, gure iritzia jakiteko egin baitzuen deia. Egun honetako arratsaldean bertan, Tele 7-k argitaratutako bideo-erreportaian Egoitz Bilbao, Erandioko Hirigintza zinegotziaren adierazpenak ezagutu genituen. Udalaren jokamolde hau da elkarlanerako eta proiektu honekiko duen jarrera eta errespetu faltaren islarik zintzoena.

Zinegotziaren adierazpenetan hainbat dira desalojoa agintzeko intentzio txarrez eta nahita plazaratutako sasi-argudioak:

ARRISKUAK ETA INFORME TEKNIKOA
Udala askotan saiatu da argudio hau erabiliz Kalezulo husten, baina aurretik esan bezala gure segurtasuna ez da arduratzen dituena. Gainera, behin eta berriz aipatzen duten eraikinaren inguruko informe tekniko horrek ez dauka inolako baliagarritasunik, Facebook-etik hartutako argazkietan baitago oinarritua, izan ere, teknikaria ez da inoiz gaztetxe barruan sartu honen egoera aztertu ahal izateko. Bideoan aipatzen diren hainbat gauza ez daukate inolako oinarririk: ez dago uralitarik, gaztetxeko teilatua “fibra de vidrio”-z baitago egina; gaztetxea eraikin bakar bat izan da beti; ez da inolako eskabazio lanik egin… Euskal Herriko espazio okupatu eta autogestionatu askoren aurka erabilitako argudioa izan da hau, gehienetan faltsua, horren adibide dugu Errekaleor beste askoren artean.

ESPEDIENTE ADMINISTRATIBOA ETA ELKARBIZITZA
Espediente administratiboaren inguruan, hau ezagutu gabe, ia segurtasun osoz esan dezakegu paper mordo horiek ez direla auzokideen salaketak. Izan ere, aurretik irabazi genuen epaiketan aurkeztutako espediente berdina da, horretaz ziur gaude eta hau kexaz ez ezik udaltzaingoak gaztetxearen inguruan egindako jarraipen polizial zabalaren pilaketa dela.

Kalezulo elkarbizitza zentroan jartzen duen proiektu bat izan da betidanik: barrukoak eta kanpokoak. Horregatik, beti zaindu izan da bai auzokideekin eta bai Erandioko beste norbanako guztiekin harremana. Kontziente gara antolatzen ditugun ekintza batzuk, kontzertuak kasu, auzokideen deskantsuan eragin dezaketela eta horregatik neurriak hartu izan ditugu beti: jaialdien notifikazioa, bolumenaren kontrola, ordutegiak adostea…

Prentsaurrekoan, beste argudio bat irabazteko saiakeran zinegotziak auzokideekin egindako bilera bat aipatzen du. Informazio hau egiaztatu dugu eta egia den gauza bakarra udala auzokide bakarrarekin bildu zela, udalaren proposamenez. Auzokide honek, bileran ez zuen gaztetxearen aurkako jarrerarik aurkeztu, udalak iritzi aldaketa bat bilatu arren. Gainera, auzokide erreferente honen aburuz, ez dago bere edo beste auzokideen gaztetxearen aurkako kexarik egun.

Honetaz gain, gaztetxearen esku izan dugu bai kalea argitzea eta bai kalea garbitzea antolatzen diren ekintzetan zehar. Udala ez baititu hauek betetzen.

Hala ere, esan beharra dago mota honetako ekintzak oso noizbehinkakoak direla eta parte hartutako pertsona kopurua ez datorrela bat zinegotziak aipatutako zifrarekin, benetakoak gutxiago izanik…

UDALEREN GAZTE ESKAINTZA
Hau izan da, beste zergaiti batzuen artean, gaztetxearen okupazioa eta urte hauetako jarduerak bultzatu dituen arrazaoi garrantzitsuetako bat. Esaten denaren aurka, herrian eta auzoan bereziki, ez dugulako gazteontzako eskaintza erreal, duin eta aberasgarririk izan.

Nahiz eta gazteok urteetan zehar gure artean antolatzeko eta gure aisia autogestionatzeko kapazak izan garen modu anitzetan, udalaren jarrera negatiboa izan da beti, ukazioan oinarrituz eta trabak behin eta berriz jarriz. Egia da azken urtean, gazte esparruan “LonjaGune” egitasmoa aurkeztu zaigula gazteoi, bereziki lonjetan antolatutakoei eta aipatzeko iruditzen zaigu, Gazte Asanbladak aurrera eramandako zenbait dinamikaren oso antzekoa dela.

Egitasmo honetan parte hartzea izan da udalak gaztetxeari eskaini izan dion gauza bakarra. Honetarako gaztetxeko kideok eta gazteria saileko zinegotziak bilera bat izan genuen orain urte bete. Elkarrizketa honetan, zinegotziak berak onartu zuen eskaintzen zen egitasmoa ez zetorrela bat eta ez zela baliagarria gaztetxearen proiektuarekin. Honek guztiak argi uzten du gazteok hitz egiteko prest agertu garela, hitz egin dugula eta udalak ez digula ganorazko proposamenik egin. Gainera, momentu berean udalak bultzatutako prozesu judizial penal bat martxan zen gaztetxea husteko eta beste bilera bat izan genuen alkate eta hirigintza zinegotziarekin, honetatik esku huts eta guganako mehatxuekin ateraz.

Postuko ginateke udalak behingoz merkatu zaharrean benetako gazteontzako proposamen sozio-kulturala edukiko balu, hitzetatik haratago. Baina tamalez udalaren ibilbidea ezagututa zalantza handiak ditugu. Izan ere, FASE 0-ak hainbeste ditugu herrian hurrengora noiz pasatzeko itxaroten eta merkatuan bertan izandako esku hartze bakarra, udal dokumentazioa pilatzeko espazioaren moldaketa izan da.

Adierazpenarekin bukatzeko, esan beharra daukagu egun dekretua ez dela kaleratu eta hau argitaratzerakoan informazio gehiagorekin berriro ere adieraziko garela. Bitartean, orain arte bezala, auzolanaz eta okupazioaz aurrea jarraituko dugu gure proiektuekin herriari bizia emanez eta hauek arriskuan baldin badaude, elkartasuna eta autodefentsa izango dira gure tresnarik eraginkorrenak.

Horregatik, hurrengo ostiralean 19:30tan herriko plazan gaztetxearen aldeko mobilizazioan parte hartzera dei egiten dugu.

 FollowKalezulo Gaztetxea @KalezuloErandio

Adi!!

Udalak 24 ordutan gaztetxea itxi nahi du.
Ez dira gure gainetik pasako!https://m.facebook.com/story.php?story_fbid=1934885966793590&id=1473383719610486 … 

7:38 AM - 7 Jul 2017  77 Retweets  likes

Twitter Ads info and privacy

 

________________

 

 [Castellano]

Declaración de Kalezulo Gaztetxea

Al hilo de las noticias publicadas por la prensa estos días en torno al gaztetxe Kalezulo, las personas y colectivos que formamos Kalezulo creemos imprescindible hacer esta declaración.

Hace 6 años que creamos el gaztetxe, para dar una respuesta a la falta de oferta para los jóvenes que había en el pueblo: mediante la autogestión y el trabajo común comenzamos nuestro propio camino.

La actitud del ayuntamiento durante estos años ha sido totalmente destructiva. Muestra de ello son los intentos de desalojo y los seguimiento policiales que han obligado a realizar al cuerpo de policía municipal. Nos quieren echar de aquí porque no están de acuerdo con el modelo de sociedad que se defiende desde Kalezulo. No quieren este proyecto, porque les da miedo la juventud organizada y crítica.

Hasta ahora han estado buscando el final de Kalezulo mediante el uso de presiones de terceros, pero en este momento la iniciativa de expulsarnos la ha tomado el ayuntamiento. Supimos el estado de la situación mediante la llamada de una periodista de El Correo en la mañana del 6 de julio de 2017, llamada que realizó para conocer nuestra opinión. Esa misma tarde conocimos las opiniones del concejal de urbanismo de Erandio, Egoitz Bilbao, en un bideo-reportaje de Tele 7. Con esta actitud el ayuntamiento se define él solo, mostrando falta de respeto hacia el trabajo común y este proyecto.
En las declaraciones, el concejal esgrime varios argumentos para justificar de manera rastrera el desalojo:

Peligros e informe técnico

El ayuntamiento ha utilizado este argumentario en diferentes ocasiones para conseguir el desalojo. Pero no les importa nuestra seguridad. Además, el informe técnico que tanto citan sobre el edificio no tiene ninguna validez, ya que está basado en fotos conseguidas vía la red social Facebook. La técnica municipal nunca ha estado dentro de Kalezulo para realizar ese examen. Varios datos del video no tienen ningún fundamento: no hay uralita, ya que el techo del gaztetxe está compuesto por fibra de vidrio; el gaxtetxe ha sido un único edificio; no se han llevado a cabo trabajos de excavación… Este argumento ha sido utilizado contra muchos espacios ocupados y autogestionados de Euskal Herria, en la mayoría de ocasiones de manera falsa. Un ejemplo de ello es Errekaleor, entre otros.

Expediente administrativo y convivencia

Aun sin conocer el expediente administrativo, podemos asegurar que todos esos papeles no serán quejas de vecinas. De hecho, es el mismo expediente que se presentó en el anterior juicio. De eso estamos seguro. Aquel expediente no eran solo quejas: es la suma de innumerables seguimientos policiales realizados por la policía municipal sobre Kalezulo.

Kalezulo ha sido un proyecto que desde sus comienzos a colocado la convivencia en su esencia: con las de dentro y con las de fuera. Siempre hemos cuidado la relación con las vecinas y con las demás personas de Erandio. Somos conscientes de que algunas actividades que realizamos, como pudieran ser los conciertos, afectan el descanso de las vecinas, y por eso tomamos medidas: notificar los jaialdis o festivales, control del volumen, acordar horarios… En la rueda de prensa de Tele 7, el concejal cita una reunión con las vecinas. Esta información la hemos contrastado y lo único verdadero es que el ayuntamiento se ha reunido con un único vecino, a petición del propio ayuntamiento. Este vecino no planteó una posición contra el gaztetxe en la reunión, por mucho que el ayuntamiento se esforzara en modificar su opinión. Además según este vecino, no hay ninguna queja contra el gaztetxe por parte de las demás vecinas. Ha estado en nuetras manos iluminar la calle y limpiar la calle en las actividades que organizamos, ya que el ayuntamiento no las cumple. Aun así, es necesario remarcar que las actividades de este tipo (jaialdis, conciertos…) son esporádicas, y que la cifra de las personas participantes no se acerca ni de lejos a la cifra dada por el concejar: la cantidad de personas que se acercan es mucho menor…

Oferta juvenil municipal

Este ha sido junto con otros motivos, la principal razón que ha motivado tanto la ocupación del gaztetxe como las actividades que hemos realizado estos años. En contra de lo que se dice, no tenemos en el pueblo ni en los barrios ofertas dignas, enriquecedoras ni reales para las jóvenes. Hemos sido capaces de organizar nuestro ocio de manera autogestionada, de manera diversa. Pero siempre hemos tenido en frente al ayuntamiento, con una actitud más que negativa, obstruyendo nuetra labor una y otra vez. Es cierto que los últimos años han presentado el proyecto “LonjaGune”, dirigido a las jóvenes organizadas en lonjas. Nos parece llamativo que su dinámica se parace a dinámicas propuestas y puestas en marcha desde la Gazte Asanblada. Lo único que le ha propuesto el ayuntamiento al gaztetxe es que participe en el proyecto. Hace un año tuvimos una reunión con el concejal de juventud. El mismo concejal admitió que el proyecto “LonjaGune” no está pensado para el gaztetxe y que no se pueden integrar.

Esto todo deja claro que las jóvenes no hemos renunciado en ningún momento al diálogo, y que el ayuntamiento deja claro que no tiene propuestas decentes. Por si fuera poco en aquel mismo momento teniamos sobre nosotras un proceso judicial penal iniciado por al ayuntamiento, con el objetivo de desalojar el gaztetxe. Al hilo de este proceso nos reunimos con el alcalde y el concejal de urbanismo. De esta reunión salimos con las manos vacías y con más de una amenaza.

Nos alegraría ver que el ayuntamiento tuviera una propuesta socio-cultural dirigida a las jóvenes de Erandio en el mercado viejo. Pero conociendo la trayectoria del ayuntamiento tenemos serias dudas. Tenemos demasiadas Fase-0 en el pueblo esperando pasar al siguiente nivel, y la única intervención realizada en el mercado viejo ha sido una modificación en el espacio dedicado al archivo de documentación municipal.

Para concluir con la declaración, tenemos que decir que el decreto no ha sido publicado y en caso de que así sea volveremos a realizar una declaración con más información. Mientras tanto, como hasta ahora, seguiremos adelante, dándole vida al pueblo con nuestros proyectos, de la ayuda del auzolan y de la ocupación. Y en el caso que estos estén en peligro, nuestras herramientas más eficaces serán la solidaridad y la autodefensa. Por eso os llamamos a la movilización que realizaremos a favor del gaztetxe, en la plaza del pueblo a las 19:30 el día 14 de julio viernes.

Gora Kalezulo!
Gora gaztetxeak!

compartir

                        

Dirección corta: https://lahaine.org/fH3M

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal