lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fJ2j

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

27/10/2017 :: Nacionales E.Herria

[Eusk/Cast] Exigencias, beneficios y peajes de la vía penitenciaria

x Jon Iurrebaso Atutxa, ex preso político vasco de ETA
Esas son las alternativas. Sumisión y beneficios individuales cuando el estado quiera y para quien quiera o dignidad y resistencia política con la represión que ello conlleva

[Euskara]

              Espetxe-ildoaren exijentziak, onurak eta bidesariak (*)

 

Egunotan, euskal preso politikoaren kontzeptu historikoaren ezaugarriez gain damuaz eta berarekin dakarren etsaiarekiko mendetasun osoaz aritu gara termino politikoetan. Era berean, horrek guztiak dituen ondorioak aipatu ditugu, hala nola, identitatearen galera eta euskal herri langilearen askapen nazional eta sozialari eragindako kaltea.

 

Gaurko honetan, okupatu eta zapaltzen gaituen etsaiarekiko mendetasuna zehazten ahaleginduko gara modu praktikoan, hartarako arrazoia edozein dela ere:  konbentzimendu politikoagatik edo bakarrik norberaren interesagatik banakako onura pertsonalak eskuratu ahal izateko. Jarraian, onura pertsonalaren bat eskuratzeko estatuak egiten dituen eskakizun batzuen aipamena egiten dugu, berriro diogu, onura <pertsonalez> ari gara.

 

Lehenik, estatuaren espetxe-politika osoari men egitea exijitzen da, eta horrek mugarik gabeko espetxe-inpunitatea dakarkio gure etsaiari, hau da, presoei emandako agindu guztiak betearaztea.

 

Afera preso sozialei nahiz politikoei dagokie, izan ere, nahiz eta agindu umiliagarriak izan, bete behar dira ezinbestez. Zertarako? Bada, alde batetik, mendetasuna egiaztatzeko eta, bestetik, presoen nortasuna eta izaera nahiz jardunbide politikoa suntsitzeko, azken hori euskal preso politikoen kasuan.

 

Halaber, norberaren onurari begirako aginduak besterik ez dira Izango. Euskal preso politikoei dagokionez, zehazki, gainerako euskal preso politikoekiko eta, oro har, preso politikoekiko lotura politikoa hautsi izana erakutsi beharko dute etengabe modu praktikoan (**).

 

Edozein errepresiozko ekintzaren aurrean, oso gordina eta basatia bada ere, halako espetxe-politikoari men egiten dion orok isildu beharko du betirako. Modu berean, men egiten dion orok ekintzen bidez egiaztatu beharko du halako gertaerekiko solidaritate eza.

 

Aldiz, inork aginduei muzin egin, men egiteari uko egin, presokideekiko solidaritatea erakutsi, izaera politikoa aldarrikatu, pertsona eta militante politiko gisa suntsitzeko darabiltzaten erasoen aurrean erresistentzia kolektiboari ekiten badio, mugarik gabeko errepresioa pairatu beharko du.

 

Errepresioak sufrimendua dakarkio presoari eta, horrez gain, galarazten ditu etsaiaren espetxe-erregelamenduan jasotako “eskubideak” eta aurreko militanteen belaunaldiek lortutako aurrerapauso guztiak.

 

Beraz, hauexek dira bi aukerak: mendetasuna eta banakako onurak, estatuak erabakiz noiz eta norentzat, ala duintasuna eta erresistentzia politikoa, berekin dakarren errepresioarekin batera. Lehenengoan, mendetasuna onartuz gero, etsaiaren eskuetara erortzen gara. Bigarrenean, erresistentziako dinamika kolektiboari ekinez gero, euskal herri langilearen eskuetan kokatzen gara.

 

(*) Artikulu hau aurreko bi hauen jarraipena da: “Izaera politikoa galtzearen gainean. Damuaren gainean. Garraztasunik gabeko termino politikoetan” eta Damua dela eta ez dela”.

 

(**) 16 urte kartzelan eman ondoren, eta sei eguneko baimena eskuratu nahian, hurrengo hauek dira ETA erakundean militatzeagatik atxilotutako euskal preso baten hitzok: “ …borroka armatua erabiltzearen kontra nago, helburua dena delakoa. Egindako delituez guztiz damututa nago eta oso penaturik nago biktimei eragindako kalteagatik. …erabat aldendu naiz ETA banda terroristatik. …. Destino bat eskatu eta onartu egin dut… Nire destino ordainduaren soldataren zati bati uko egiteko prest nago, nire delituen ondoriozko kalteei aurre egiteko erantzukizun zibila bete dadin. … ez dut inoiz parterik hartu, eurek hala eskatuta, egin diren protestetan… eta, batez ere, borroka armatuaren kontrako jarrera plazaratu eta egindako delituengatik damua adierazi egin dut, eta barkamena eskatu diet biktimei…” Hori dena sei eguneko baimen batengatik. Bada, horixe eta are gauza gehiago exijitzen diete gaur egun euskal preso politikoei.

________________

[Castellano]

                 Exigencias, beneficios y peajes de la vía penitenciaria (*)

 

Hemos venido hablando estos días de las características del concepto histórico, en términos políticos, del preso político vasco. También del concepto de arrepentimiento y de la total sumisión al enemigo que ello comporta. De la pérdida de identidad que acarrea y del perjuicio que todo ello conlleva para la liberación nacional y social del pueblo trabajador vasco.

 

Hoy vamos a tratar de concretar de una manera práctica lo que la sumisión al enemigo que nos ocupa y oprime comporta. Bien sea dicha sumisión por convencimiento político o por interés exclusivamente personal y con el objetivo de conseguir beneficios personales e individuales. Lo que a continuación relataremos son algunas cuestiones que el estado exige para obtener algún beneficio, repetimos, personal.

 

En primer lugar el estado exige un total sometimiento a su política penitenciaria en toda su extensión. Eso en la cárcel supone impunidad sin límites para nuestro enemigo. Es decir, exige el cumplimiento de todas las órdenes impartidas a los presos.

 

Esta cuestión afecta a los presos sociales como a los presos políticos. Las órdenes se cumplirán aunque éstas sean vejatorias. Se ordenarán para constatar la sumisión. Se efectuarán para destruir la personalidad del preso y su condición y posición política, en este caso, la de los presos políticos vascos.

 

Serán  ordenadas para que cada preso actúe únicamente por y para su beneficio personal. En el caso de los presos políticos vascos se exigirá una constante demostración práctica de la ruptura de los lazos políticos con el resto de presos políticos vascos en concreto y presos políticos en general (**).

 

Para el que se someta a su política penitenciaria será una constante el silencio ante cualquier hecho represivo que se cometa en la cárcel por muy cruel y salvaje que sea. El que se someta tendrá que demostrar con hechos que es insolidario ocurra lo que ocurra.

 

Si alguien no obedece, si no se somete, si es solidario con otros compañeros, si reivindica su carácter político, si actúa en una dinámica de resistencia colectiva ante los ataques por destruirlo como persona y como militante político, entonces sufrirá una represión sin límites.

 

Y la represión, además de sufrimiento, trae la pérdida incluso de los “derechos” que confiere el reglamento penitenciario del enemigo y de todos los avances conseguidos por anteriores generaciones de militantes por medio de mil protestas y mucho sufrimiento.

 

Esas son las alternativas. Sumisión y beneficios individuales cuando el estado quiera y para quien quiera o dignidad y resistencia política con la represión que ello conlleva. La primera, si se acepta la sumisión, está en manos del enemigo. La segunda, junto con una dinámica colectiva y de resistencia en las cárceles, está en manos del pueblo trabajador vasco.

 

(*) Este artículo es continuación de estos dos anteriores: “Sobre la pérdida del carácter político. Sobre el arrepentimiento. En términos políticos y sin acritud” y En relación al arrepentimiento”.

 

(**) Después de 16 años en la cárcel esto es lo que un preso vasco detenido por militar en ETA manifestó hace ya 7 años con objeto de conseguir un permiso de 6 días: “ …estoy en contra de la utilización de la lucha armada para cualquier tipo de fin. Me siento profundamente arrepentido de los delitos que he cometido y siento mucho el daño causado a las víctimas. … estoy totalmente desvinculado de la banda terrorista ETA. …. He solicitado y aceptado un destino… Estoy dispuesto a renunciar a una parte del sueldo de mi destino remunerado para cubrir la responsabilidad civil originada por mis delitos. … no he secundado ninguna de las protestas que nos piden que hagamos… y sobre todo he manifestado mi rechazo a la lucha armada y mi arrepentimiento por los delitos cometidos y he pedido perdón a las víctimas…” Todo esto por 6 días de permiso. Pues esto y más les exigen hoy en día a los presos políticos vascos.

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fJ2j

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal