lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 09/02/2026

Prozesu bolivartarraren defentsan eta AEBen eraso inperialistaren aurka mobilizatu dira HEH

La Haine - Euskal Herria
Euskal Herritik elkartasuna adierazi diote “eredu komunal eta sozialista eraiki nahi duen Venezuelako herriari”, eta Nicolas Maduro eta Cilia Floresen askatasuna exijitu dute.

Estatu Batuek Venezuelako Nikolas Maduro presidentea eta Cilia Flores bahitu eta ehun pertsona baino gehiago erail zituenetik hilabete pasa denean, hainbat erakundek mobilizazioak burutu dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan, Venezuelari elkartasuna adierazi eta AEBen “eraso inperialista” salatzeko.

Antolatzaileek azaldu dutenez, “Venezuelaren aurkako oraingo erasoa ez da berria, baizik eta prozesu venezuelarraren kontrako oldar historikoaren beste pauso bat”, eta “AEB-ren historia herrien desjabetzearen historia” dela adierazi dute, “lehenago lur horietan bizi ziren jatorrizko herriena, eta gero, Monroe doktrinaren eskutik, kontinenteko beste herriak izan dira jopuntuan”.

“Garai berri honetan ez dute ezta demokrazia eta askatasunaren defentsa aitzakia gisa erabili behar ere, beste momentu eta leku batzuetan egin duten moduan. Venezuelako gobernuaren kontrako narkoterrorismoaren aitzakia egun gutxitan desagertu da inperialismoaren interesen aurkezpen argiaren aurrean: Venezuelako baliabideen kontrola eta prozesu askatzailea menperatzea”, gaineratu dute.

Halaber, azpimarratu dute atzo bezala gaur ere, egungo egoera nahasi honetan, Venezuelako langile herriak irmo egingo diela aurre eraso inperialistei, bere subiranotasuna, bere proiektu eraldatzailea eta bere duintasuna defendatzeko.

Bukatzeko, Euskal Herritik elkartasun osoa adierazi diote “bere etorkizunaren jabe izan nahi duen eta eredu komunal eta sozialista eraiki nahi duen Venezuelako herriari, Chavezen legatuari jarraituz ‘¡Comuna o nada!’ aldarrikatzen duen herriari”, eta Nicolas Maduro eta Cilia Floresen askatasuna exijitu dute. “Venezuelak ez du inperialismoak eta bere lekaioek irudikatzen duten trantsizioa behar. Venezuelako herriak erabaki zuen eta egunerokoan bere norabidea erabakitzen jarraitu behar du, herrien esplotatzaileen esku-sartzetik libre”.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal