lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 09/02/2026

Donostiako Udaltzaingoak atxilotuen jatorriaren berri emango du

La Haine - Euskal Herria
Ertzaintzak urrian aldatu zuen irizpidea, PP eta VOX alderdien eskaerari erantzunez.

Donostiako Udalak jakinarazi duenez, hemendik aurrera Udaltzaingoak atxilotuen eta ikertuen jatorriari buruzko informazioa emango du bere komunikazio ofizialetan eta prentsa oharretan. Bilboko eta Gasteizko udalek, ordea, kontrako erabakia hartu dute, eta orain arte bezala, ez dute atxilotuen eta ikertuen jatorria jakinaraziko.

Donostiako alkatearen arabera, “informazio zehatza eta egiazkoa emateak susmoetan edo espekulazioetan oinarritutako estigmak eta diskurtso populistak saihesten laguntzen du”. Ildo horretan, atxilotuen jatorria ezagutaraztea “gardentasun ariketa” dela adierazi du. Delinkuentziak jatorriarekin lotura egiteak dituen arriskuez galdetuta, udalak dio “diskurtso arrazistak ekiditeko” hartzen dela neurria, besteak beste, donostiarrak “adinez nagusiak direlako”.

2025eko urritik aurrera, Ertzaintzak zenbait delitutan atxilotuen jatorria jakinarazten hasi zen, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak PP eta VOX alderdien eskaerei erantzunez egindako aldaketaren ondorioz. Neurri horrek zehaztapen handiagoa ekarri du, jatorriaz gain adina eta sexua ere ematen baitira.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal