lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fO8j

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

17/09/2019 :: Nacionales E.Herria

[Eusk/Cast] Urriak 12 alarde antifaxista Bilbon

x Alarde Antifaxista
Como la historia ha demostrado, generación tras generación, la bandera de la lucha antifascista no ha claudicado, continua viva y aquí estamos nosotrxs para atestiguarlo

[Euskara]

URRIAK 12 ALARDE ANTIFAXISTA BILBON

 Datorren Urriaren 12an, “hispanitatearen”, “arrazaren”, Guardia Zibilaren eta gaur egun Amerika bezala ezagutzen dugunaren jatorrizko herrien aurkako genozidioari hasiera eman zitzaion egunean, euskal antifaxistok ospatzeko ezer ez dugula adieraztera goaz, alarde antifaxista baten bidez gure aldarrikapenak kaleratuz.

Ekimen antifaxista honetan Bilboko Gran Via osoa zeharkatuko dugu faxisten aurka borrokatzera guda frontera abiatu aurretik Euzkadiko Gudarostearen zuzendaritzapean antolatutako batailoien antzera. Baina ekimen honekin ez dugu soilik gudari eta miliziar haiek omendu nahi baizik eta borroka hura bizirik darraiela eta, faxismoaren hauspo eta oinarria den sistema kapitalista garaitu artean, bizirik iraungo duela aldarrikatzea.

1934tik gaur egunera arte borroka antifaxistak ez du geldiunerik ezagutu: Kapitalismoaren ezarpenetik emandako borrokak ahazteko inolako intentziorik gabe, Erradikalak eta CEDAk gidatutako eskuineko Gobernuaren aurka 1934ko Urrian emandako langile eta herri altxamendua hartuko dugu abiapuntutzat. Altxamenduak Estatuko zonalde ezberdinetan gauzatu egin zen eta Euskal Herrian ere bere aztarna utzi zuen, han-hemenka milaka langile kartzeleratu zituztelarik. Hilabete gutxiren bueltan, 1936.eko otsaileko hauteskundeetan, Herri Frontearen programa politiko demokratiko eta aurrerazaleak ezagututako hauteskunde garaipenak bultzatuta, langile, nekazal eta herri masek Historiari norabide berri bat emateko aukera ikusi zuten. Honek erantzun militarra eragin zuen, banka eta industriaren ordezkari nagusi ziren sektore oligarkikoek, lur jabe handiek, Eliza katolikoaren jerarkia nagusiak eta armadaren sektore erreakzionarioenak gidatutako altxamendu faxista baten bitartez. Alemania naziaren eta Italia faxistaren laguntzarekin, eurak izan ziren demokraziaren defentsan eta gaur egunera arte klase borrokaren esentzia eta jasaten dugun zapalkuntzaren izaera ezaugarritzen dituen faxismoaren aurka piztutako Guda Iraultzaile ekidiezina eragin izan zutenak. Hiru urte luzez Herri Erresistentzia Antifaxistak gogor eutsi eta gero, faxistak gailendu ziren baina Erresistentziak mendira jo zuen, makis deitutakoa antolatuz: mendietan 1939tik 1960. hamarkadara luzatu zen borroka moldea mantenduz. Ezin ditugu ahaztu porrot militarra eta gero Bigarren Mundu Gerran borroka berean mantendu zirenak; izan nazismoaren aurka, kolaborazionismo frantsesaren aurka, italiar faxismoaren aurka, kontzentrazio esparru frantses eta alemandarretan, Leningrado sobietarreko setioan, barnekaldeko zein erbesteko berrantolaketa politikoan, etab….. aritutako guztiak. Beste horrenbeste faxismoak afusilatutako, desagerrarazitako, bide bazterretara botatako, torturatu eta kartzelaratutako milaka eta milaka kideak. Ia mende bat geroago, gaur egun, España deitzen duten estatu ustel honen gurasoek inposatutako basakeriaren aurrean euren ideal demokratiko eta aurrerazaleak modu kontsekuenteenean defendatu zuen belaunaldi baten hilotzekin beterik diraute bide bazterrak.

Dena amaituta ematen zuenean, iraultzaile belaunaldi berri batek egin zuen agerpena, garai hartan eta gaur egun langile eta herri mugimenduaren baitan esistitu eta esistitzen diren aukera politiko ezberdinen lerroetan antolatuz: Abertzaleak, Anarkistak, Komunistak, Autonomoak,…. Antifaxistak denak.

1939tik gaur arte, Herri Frontearen eskaera demokratiko guztiak armen indarrez ezereztu zituzten sektore oligarkiko berdinek agintean jarraitu izan dute. 1978an, edozein demokrata kontsekuentek onartzeko moduko oinarrien ezarpena eta estatuan nagusi den erreximen faxistarekiko apurketa demokratikoa gauzatu ezinik geratu zen. Langileriaren, herri masen eta gurea bezalako herri zapalduen eskubide nazionalen aurkako politika ekonomiko eta errepresiboak mantentzeko itxura aldatu zuen erreximenak, besteak beste, Euskal Herrian onartu egin ez zen eta maltzurki Trantsizio deitutakoaren itxuraldatzearen oinarria izan zen Konstituzioaren bidez. Une hartan, amore eman zuten sektore politiko batzuek bat egin zuten erreximenarekin, partzela instituzionalen bat kudeatzeko aukeraren truke bere burua salduz eta frankismoaren zehar emandako borroken helburuei traizio berria eginez. Traizio honek zera egiaztatu digu egunez egun azken 40 urteotan: langileoi, herri zapalduoi, askatasunean, justizian eta aurrerapenean oinarritutako idealak mantentzen ditugunoi ez zaizkigula balio euren hautes-konponbideak eta euren bizikidetza. Argi eta ozen diogu: gure lanpostuetan egunero matxakatzen gaituztenekin, etxetik botatzen gaituztenekin, euren tortura guneetan preso politiko eta sozialak erailtzen dituztenekin, autodeterminazio eskubidea burura eramatea debekatzen digutenekin, sare sozialetan gure iritzia emateagatik atxilotzen gaituztenekin edo NATOren izenpean herrialde subirauak suntsitu eta harpilatzeko asmoz tropak eta armak bidaltzen dituztenekin ez dugu elkarbizi nahi. Lotsa barik diogu: Bankari, esplotatzaile eta euren soldatapeko mertzenario armatuekin bizikidetzarik ez dugu onartzen, gure botoen truke ongizatea saltzen digutenen gezurrak sinisten ez ditugun bezala.

Faxismoa ez da alderdi politiko zehatz bat, forma zehatzak alboratuta, sektore oligarkikoek kapitalismoaren une gorenera iritsita zuzentzen duten diktadura terrorista baizik. Eta honi aurre egiten dihardugu, egoera onartu beharra dagoela dioten makurtuen aurrean. Atze-oihalak eta mozorroak erabiliz, hizkuntzaren manipulazioaz eta bestelako maskaraden bitartez ezingo dute errealitate hau ezkutatu eta guk ezin diogu berau salatu eta borrokatzeari utzi. Burkideok, horrela jokatuz gero, borrokan eroritako guztien memoria bazter uzten egongo ginateke eta horretara bai ez gaudela prest.

Herri honen historiak argi utzi duen bezala, belaunaldiz belaunaldi, borroka antifaxistaren bandera zutik mantendu da, amore eman gabe zutik dirau eta horren froga emateko batu gara gaur hemen. Europa osoan zehar eta hemen ere ematen ari den kapitalismoaren kontraesanen zorrozte eta areagotzearen aurrean, sektore oligarkiko eta monopolistek faxismoa aukeratzen ari dira menperatze forma eta euren pribilegioak betikotzeko tresna gisa. Guri dagokigu antolakuntza eta borrokaren bitartez XXI. mendeko faxismoari aurre egitea. Kapitalismoaren baitan salbaziorik dagoela sinestarazi nahi duten bide erreformistak baztertzen dituen eta kapitalismoa borrokatuko duen herri mugimendu antifaxistaren alde eginez. Klaseko antifaxismo borrokalaria tokiz toki suspertuz, antolatuz eta indartuz kalean, herri eta auzoetan, lantokietan, ikastetxe eta unibertsitateetan, gure eguneroko harremanetan,… Mugimendu antifaxista horrek printzipio eta aldarrikapen demokratikoak barne hartzen dituen Programa baten inguruko Batasuna gauzatzeko gai izan beharko da. Lan eta etxebizitza duinerako eskubidea, herrien autodeterminazio eskubidea, Amnistia, gizakion arteko erabateko berdintasun eraginkorra, Goardia Zibilaren eta Audientzia Nazionalaren deusestatzea, Elizaren pribilejioen ezereztatzea, herriaren zerbitzura jarritako kalitatezko Hezkuntza eta Osasungintza publikoak, inperialismoaren aurkako nazioarteko elkartasuna,… dira, besteak beste, batasun horri forma eman beharko dioten aldarrikapenak. Asko daukagu borrokatzeko eta ez gaude hasiberria den borroka batean. Etorkizunez beterik dauden aldarrrikapen historikoak dira, zilegiak, ezinbestekoak. Etorkizun hori Borrokaren bidea bertan behera uzten dugunean baino ez da desagertuko.

Urriaren 12an arratsaldeko 18:30etan Billboko Bihotz Sakratutik aterako den alardean parte hartzeko deia zabaldu nahi dugu: Gran Via zeharkatuko duten batailoietan edo “Atzoko eta Biharko Erresistentzia Antifaxistaren alde” dioen pankartaren atzetik ibilbidea gurekin eginez. 

Atzo eta gaur, Faxismoaren aurrean, formakuntza, antolakuntza eta borroka!

______________

[Castellano]

URRIAK 12 ALARDE ANTIFAXISTA BILBON

El próximo 12 de octubre, el día de “la hispanidad”, de “la raza”, de la Guardia Civil, día del inicio del genocidio de los pueblos originarios de lo que hoy conocemos como América, lxs antifascistas vascxs vamos a demostrar que no tenemos nada que celebrar y vamos a salir a la calle realizando un desfile antifascista.

 En este acto antifascista recorreremos la Gran Vía bilbaína simulando a los batallones que bajo el mando del “Euzkadiko Gudarostea” desfilaron por ella antes de partir al frente a luchar contra los fascistas. Pero con este acto no solo pretendemos homenajear a aquellxs gudaris y milicianxs, sino que queremos dejar claro que esa lucha continúa y continuará hasta derrotar al fascismo y al sistema que lo impulsa y sustenta, el sistema capitalista.

 Desde 1934 hasta nuestros días, en la lucha contra el fascismo no ha habido tregua. Sin querer obviar ni pasar por alto el conjunto de luchas desarrolladas desde la implantación del capitalismo, el levantamiento obrero y popular de Octubre de 1934 contra las políticas del Gobierno de derechas formado por los Radicales y la CEDA, y la brutal represión que la siguió en amplias zonas del Estado incluyendo Euskal Herria, donde se realizaron conatos insurreccionales que acarrearon encarcelamientos de miles de obrerxs, es un claro punto de partida de ello. Pocos meses después, empujados por la victoria del Frente Popular en las elecciones del 16 de febrero de 1936 teniendo como base un programa político democrático y progresista, las masas obreras, campesinas y populares vieron una oportunidad de darle un nuevo rumbo a la Historia. Esto fue lo que generó la consiguiente respuesta militar por medio de un alzamiento fascista dirigido por los sectores oligárquicos representantes máximos de la banca e industria, los grandes terratenientes, la alta jerarquía de la Iglesia católica y la rama más reaccionaria del Ejército. Apoyados por la Alemania nazi y la Italia fascista, el 18 de julio de ese mismo año fueron ellos quienes provocaron la inevitable Guerra Revolucionaria en defensa de la democracia y contra el fascismo que hasta nuestros días sigue caracterizando la esencia de la lucha de clases y la opresión continuada que padecemos. Tras tres años de Resistencia Antifascista popular, los fascistas cantaron victoria pero la guerrilla antifranquista se echó a los montes formando el maquis: Guerrillerxs resistiendo desde las montañas desde el mismo 1939 hasta bien entrada la década de los 60. No podemos olvidar a todxs lxs que continuaron en la misma lucha tras ser militarmente derrotadxs: en la Segunda Guerra Mundial combatiendo en todos los frentes al nazismo alemán, al colaboracionismo francés o al fascismo italiano, en los campos de concentración franceses y alemanes, en el cerco del Leningrado soviético, en la reorganización política del interior y del exilio, etc. Tampoco a los miles y miles de fusiladxs, desaparecidxs, cuneteadxs, torturadxs, encarceladxs,…. por el fascismo. A día de hoy, casi un siglo después, permanecen todavía las cunetas llenas de cadáveres de una generación que no dudó en defender de manera consecuente sus ideales democráticos y de progreso frente a la barbarie impuesta por los padres de este podrido estado que se hace llamar España.

 Cuando todo parecía terminado, nuevas generaciones de revolucionarixs fueron surgiendo, organizándose en las filas de las diferentes opciones políticas que existieron y siguen existiendo a día de hoy en el campo obrero y popular: Abertzales, Anarquistas, Comunistas, Autónomas,… Antifascistas todxs.

 Desde 1939 hasta hoy, los mismos sectores oligárquicos que aplastaron por la fuerza de las armas todas las demandas democráticas del Frente Popular continúan gobernando. En 1978, al no haberse materializado ninguna ruptura democrática para con el régimen fascista imperante en el estado que lograse establecer unas bases mínimamente aceptables por cualquier demócrata consecuente, solo se dio un lavado de cara que posibilitase dar continuidad a las mismas políticas económicas y represivas contrarias a los intereses de la clase obrera, las masas populares y los derechos nacionales de los pueblos oprimidos como el nuestro. La Constitución que se rechazó en Euskal Herria fue la base principal de aquella operación de maquillaje falsamente llamada Transición. La incorporación al régimen de los sectores políticos claudicantes que se vendieron a cambio de poder gestionar alguna parcela institucional, supuso una nueva traición a las aspiraciones del conjunto de las luchas desarrolladas durante el franquismo. Esta traición no ha hecho más que clarificar diariamente durante 40 largos años que a lxs obrerxs, a los pueblos oprimidxs, a lxs que seguimos creyendo en ideales de libertad, justicia y progreso, no nos valen sus soluciones electorales ni la convivencia con los que nos machacan a diario en nuestros puestos de trabajo o nos desahucian de nuestras casas o exterminan a lxs presxs políticxs y sociales en sus centros de tortura o no nos permiten poder ejercer el derecho de autodeterminación o nos detienen por dar nuestra opinión en las redes sociales o mandan tropas y armamento para destruir y saquear países soberanos bajo el manto de la OTAN. Lo decimos alto y claro, y sin avergonzarnos por ello: no queremos convivir ni con banqueros y explotadores ni con sus mercenarios armados ni tampoco vamos a aceptar las mentiras de los que prometen bienestar a cambio de nuestro voto.

 El fascismo no es un partido político concreto sino que es, por encima de las formas concretas que pueda adoptar, la dictadura terrorista abierta dirigida por los sectores oligárquicos al llegar el capitalismo a su última fase. Y es a eso a lo que nos estamos enfrentando todavía por mucho que nos quieran hacer creer que esto es lo que hay. Por encima de los telones, sus disfraces, cortinas de humo y perversión del lenguaje existe esa dictadura y no podemos permitirnos el lujo de dejar de denunciarla y combatirla. Sería faltar a la memoria de todxs nuestrxs caídxs y a eso, no estamos dispuestxs, compañerxs.

 Como la historia de este pueblo ha demostrado, generación tras generación, la bandera de la lucha antifascista no ha claudicado, continua viva y aquí estamos nosotrxs para atestiguarlo. Ante la agudización de las contradicciones del capitalismo, como se esta viendo en toda Europa y también aquí, los sectores oligárquicos y monopolistas recurren al fascismo como forma de dominación y defensa de sus privilegios. Es a nosotrxs a quienes corresponde hacer frente al fascismo del siglo XXI. Hacerle frente por medio de la organización y la lucha. Actuando en favor de un movimiento antifascista popular que luche contra el capitalismo dejando de lado las vías reformistas que hagan pensar que existe salvación posible dentro del sistema capitalista. Impulsando y fortaleciendo un antifascismo de clase y combativo en la calle, en los barrios y pueblos, en los puestos de trabajo, en los institutos, en la universidades, en nuestras relaciones cotidianas,... Y ese movimiento antifascista debe ser capaz de forjar la Unidad en torno a unos principios y a un programa de reivindicaciones democráticas que recoja como mínimo el derecho al trabajo y a la vivienda dignos, a la autodeterminación de los Pueblos, la Amnistía, la igualdad plena, real y efectiva entre seres humanos, la disolución de la Guardia Civil o la Audiencia Nacional, la abolición de los privilegios de la Iglesia, esté por una Educación y Sanidad realmente públicas y de calidad al servicio del pueblo, promueva la solidaridad en contra del imperialismo, etc. Hay mucho por lo que pelear y no es una lucha nueva. Son reivindicaciones históricas tan justas como necesarias que tienen forma de futuro. Y ese futuro solo lo habremos perdido el día en que abandonemos el camino de la Lucha.

 Hacemos un llamamiento a tomar parte en el Alarde Antifaxista que se va a llevar a cabo el 12 de Octubre a las 18:30 desde el Sagrado Corazón de Bilbo y animamos a formar parte de los diferentes batallones que desfilarán por la Gran Vía, así como a marchar tras la pancarta que irá detrás de los mismos bajo el lema “Atzoko eta biharko Erresistentzia Antifaxistaren alde”.

 Ayer y hoy, frente al fascismo ¡Organización, Formación y Lucha!

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fO8j

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal