lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 22/12/2023

Frantziar Gobernuak immigrazio-lege proiektua onartu du, eskuin-muturraren bozekin

Andrea Ibarra eta Anaiz Aguirre
Migrazioari buruzko lege berria, atzerritarren oinarrizko eskubideak mugatuko ditu.

Berrehun eta hirurogeita zortzi boz behar zituen eta laurogeita bat gehiago bildu ditu. Gerald Darmanin Lehen ministroak bultzaturiko immigrazio lege proiektua astearte gauean, abenduak 19, onartu zen frantziar hemizikloan, aldeko 349 bozka, kontrako 186 eta 38 abstentzio zenbakiturik. Rassemblement nationaleko 88 diputatuek aldeko bozka eman dute.

Joan den astean bozkatzekoa zen, baina ezker, eskuin eta eskuin-muturreko 270 diputatu batu ziren bozketa oztopatzeko, errefusa mozio baten bidez. Astebete berantago, frantziar hemizikloan aski bozka eskuratuko lituzkeen lege bat lortzeko, Batzorde Misto Paritarioa (CMP) deitu du Gobernuak, legearen bertsio berri bat aurkezteko.

Zazpi diputatuk eta beste hainbeste senatarik osatzen duten Batzorde Misto Paritarioa abenduaren 18ko goizean hasi zen lanean. Elisabeth Borne Lehen ministroak iragarri zuen hunkituak ziren ministerioei 2024an Estatuko Mediku Laguntzaren (AME) erreforma bat prestatzea aginduko ziela, «paperik gabeko» pertsonei oinarrizko osasun-laguntza kentzeko xedez. Bide beretik, Bornek ultraeskuinaren aspaldiko «frantsesei lehentasuna emateko» ideiarekin bat egiten duen etxebizitzarako laguntzei (APL) buruzko konpromiso-printzipio bat aurkeztu du.

Horrela, azkenean, gehiengoa eta eskuina bat etorri dira paperik gabekoen erregularizazio zorrotzagoan. Les Republicains (LR) eta Rassamblement Nationalek (RN) defendaturiko testu gogortuak migrazioari buruzko legeria berri bat ekarriko du, atzerritarren oinarrizko eskubideak mugatuko dituena.

«Garaipen» eta «atzerapen»

Marine Le Penek (RN) azpimarratu duenez, onarpen hau «garaipen ideologikoa» da Legebiltzarrarentzat, zuzentzen duen eskuin muturreko alderdiaren iritziz. Giza eskubideen alde lan egiten duten elkarte anitzek, tartean Emmaus eta Abbe Pierre fundazioak, azken 40 urteetako testu «atzerakoiena» eta «Vichyko erregimenetik izandako gogorrena» dela salatu dute.

Krisi gustua duen «garaipena» ere bada Macronen gobernuarentzat, eskuin-muturrarekin bereizten zituen marra gorria gibelean utzi baitu. Dimisioa ematearekin mehatxatzen duten ministroen artean ekintzara pasa dira zenbaitzu. Gobernuko hiru kidek, hau da, Aurelien Rousseauk (Osasuna), Sylvie Retailleauk (Goi-mailako Hezkuntza) eta Patrice Vergrietek (Etxebizitza), dimisioa aurkezteko nahia azaldu zioten Elisabeth Borni. Orain, Aurelien Rousseauk dimisio gutuna aurkeztu dio exekutiboari.

Darmanin immigrazio-lege proiektua onartua izan da, eskuin-muturraren bozekin | Mundua | KAZETA

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal