Gasteizko Mercedes-Benz enpresak 27 suhitzaile kaleratu ditu

Urtarrilaren 15etik greba mugagabean zeuden Gasteizko Mercedes-Benzeko 27 suhiltzaileak. Azpikontratuta zeuden, eta Previnsa enpresarentzat lan egiten zuten.
Duela gutxi arte, lan gatazka konpontzeko negoziazioak aurreratuta zeuden. Hala ere, testuinguru horretan, Mercedes-Benzek Previnsa enpresa adjudikaziodunarekin duen kontratua etetea erabaki du eta neurri horren ondorioz 27 suhiltzailek osatutako plantillari eragiten dion kaleratze kolektibokoa abiatu du.
Kontratua bertan behera uzteko, Mercedesek argudiatu du Previnsaren zerbitzuan urraketak egon direla.
ELA sindikatuaren ustez, ordea, grebaren testuinguruan ezin daiteke aplika argudio hori: "Hartutako erabakiek grebarako eta negoziazio kolektiborako eskubideak urratzen dituzte, eta gainerako azpikontratak beldurtzea bilatzen dute".







