lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 17/04/2026

Gaztetxe berriaren aldeko manifestazioa deitu du gaur Izetu Gazte Asanbladak Galdakaon

Maider Ibañez Espinosa
Gaztetxe berriaren harira identifikatu zuten pertsona baten kontrako epaiketa bertan behera uztea eskatuko dute mobilizazioan.

Apirilaren 11n, larunbatez, gaztetxe berria aurkeztu zuen Izetu Gazte Asanbladak Galdakaon. Hala ere, hustutzeko arriskua dagoela salatu dute gazteek, eta atzo arratsaldean agerraldia egin zuten: “Hustutzea edozein momentutan iristeko arriskuan gaude”. “Larunbatean espazioa aurkeztu eta gero, igandean jabearekin lehen hartu-emanak izan ondoren, salaketa jarri zuela esan zigun. Gainera, apirilaren 20an, identifikatua izan zen pertsonak epaiketa duela jakinarazi ziguten asteazken goizean”, azaldu dute.

Izetu Gazte Asanbladatik manifestazioa deitu dute gaur, apirilak 17, 19:00etan Iturrondo plazatik: “Asanbladaren eskakizunak argiak dira: gaztetxeak aurrera egin eta hustutzea bertan behera uzteko exijitzen diegu bai jabeari bai bertan eragina izan dezaketen instituzio publiko ezberdinei. Gainera, epaiketa bertan behera uztea ere eskatuko dugu mobilizazioan”.

“Okupazioaren kontrako ofentsibaren beste adibide bat besterik ez da hau, jabetza pribatua kosta ala kosta defendatu eta gaztetxeak modu azkarrean hustutzean oinarritzen dena. Gizarte kapitalista batean balio gehiago du erabilpenik gabeko jabetza pribatuak, ehunka gazteren proiektu kolektibo batek baino”, salatu dute, eta gaineratu dute: “Dena ez da amaitu, gaztetxearen proiektua fase berri batean aurkitzen da orain”.

Gaztetxe berriaren aldeko manifestazioa deitu du gaur Izetu Gazte Asanbladak Galdakaon | Geuria

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal