lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 17/04/2026

Hainbat banketxe seinalatu ditu JARKI antolakunde iraultzaileak

La Haine - Euskal Herria
"Heriotzaren negozioaz" bizi diren eta "gerra bermatzen dituzten horientzat" ez dela bakerik egongo Euskal Herri Langilearen partetik adierazi dute.

Banketxeetan “gerra kapitalistek ordain dezatela” lelopean margoketak egin eta hauen praktikak jasotzen zituzten afixak itsatsi ditu JARKI antolakunde iraultzaileak. Ekintza honen bitartez BBVA, Santander, Sabadell, Kutxabank, BNP bezalako bankuek industria armamentistikarekin daukaten erlazioa salatu nahi izan du.

JARKI antolakunde iraultzaileak salatu du kapitalaren "zuzeneko diktaduran" murgilduta bizi garela, eta honen menpean gerraren "zurrunbilo amaiezinera" lotu nahi dutela Euskal Herri Langilea: "gerra hotsak Euskal Herritik urrun geratzen badira ere, ez da zaila hauen aztarna gure atarira arte luzatzen denaz konturatzea, bakearen eta ordenaren maskarek konplizitatea ezkutatzen baitute". Segidan, "interes politikoetatik haratago", ohartarazi du kapitalismo finantzarioaren eskutik datorrela "lotzen gaituen lokarria", eta honek gerra sustatu, finantziazioz hornitzea bermatu eta honetatik etekina ateratzen duela.

Geroago, Erresistentziaren Ardatzaren aurkako erasoa salatu du, baita bankuen papera ere: "Gazako triskantza eta hau hautsera birrinduta utzi ostean, inperialismoak Erresistentzia Ardatzaren aurkako bere oldarraldian murgilduta dirau. Eta Israelek zein Estatu Batuek bonben bitartez euren borondatea inposatzen eta mapa geopolitikoa berritxuratzen diharduten bitartean, oharkabean igarotzen dira bankuek inperialismoaren krimenak hauspotzeko eta hauetatik elikatzeko egunero burutzen dituzten negozioak".

Antolakunde iraultzaileak azaldu duenez, "inperialismoaren borreroek lan zikina egiten duten bitartean, itxuraz eskuak garbi dituztenak, gure egunerokotasunean gure kaleetan normaltasunez eta inpunitate osoz negozioak egiten presente dauden horiek", industria militarraren babesle eta inbertitzaile dira, eta horren adibide garbia jarri du: "BBVA, Santander, Sabadell, Kutxabank eta BNP bankuen inguruko titularretara jo besterik ez dugu, hauek armagintzaren sustapenean, arma nuklearren ekoizpenean eta Gazako genozidioaren harira egin dituzten inbertsioak nahiz etekinak zeintzuk diren ikusteko".

Antolakunde iraultzaileak ohartarazi du egun Euskal Herriko langileria bizitzen ari den bizi baldintzen "kaskartze etapobretze" orokortua "bere burua defendatzen ari den" Irango estatuaren erresistentziaren gain kokatu nahi dutela: "ardura eta erruduntza publikoa izan arren, alfonbra azpian ezkutatutako informazioa dugu egoera horren muina den egiturazko egoera. Hain zuzen ere, kapitalisten zikoizkeria eta honen mesedepean hauek langile klasea zapaltzeko eta txikiziorako duten prestutasuna".

Azkenik, hausnarketarako deia egin du: "Ez gaitezen tronpatu. Ez dezagun iruzurra irentsi. Kapitalaren eta honen lepo bizi direnburgesen eskutik ari da gauzatzen Euskal Herri Langilearen miseriaren areagotzea. Izan ere, Gaza, Yemen, Siria, Libano zein Iran suntsitzen ari den inperialismoa da Euskal Herri Langilearen bizi baldintzen kaskartzearen erantzule bera. Eta, horrela, heriotzaren negozioaz bizi diren horiek argi eduki dezatela munduko herri langilearentzat gerra bermatzen duten era berean, eurentzat ere ez dela bakerik egongo Euskal Herri Langilearen partetik".

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal