Hamalau euskal preso politikoei oinarrizko eskubideak urratzen ari zaizkietela salatu dute


Larunbatean, hainbat euskal preso politikoen senideek eta lagunek agerraldi bat egin zuten Gasteizen. Hauek, 14 euskal preso politikoei ezartzen ari zaizkien salbuespenezko neurriak salatu zituzten, izan ere, presoek gutun baten bidez azaldu zutenez, oinarrizko eskubideak urratzen ari zaizkie.
Agerraldian Eusko Jaurlaritzak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako kartzelen eskumena lortu zuenetik hamarnaka bisita-eskaera kartzeletako zuzendaritzek atzera bota dituztela salatu zuten, eta bisitak ukatzeko arrazoia "eskatzailearen eta presoaren ideologia edo militantzia politikoa" direla argitu zuten ere. Era berean, “ezker abertzalearen ildo ofiizialarekin” bat ez datozen presoei neurri hauek aplikatzen ari zaizkiela gehitu zuten, izan ere, Eusko Jaurlaritzaren Bulego Nagusitik argudiatu zutenez, preso hauek “konfrontazio estrategiaren” aldekoak dira. Hala ere, hau ez da izan preso politiko hauen kontrako neurri bakarra, hain zuzen ere, kartzela barruko jardueretan parte hartzeko mugak ere jartzen ari zaizkiela salatu dute senideek.
Egoera honen aurrean, hainbat presok Ikuskaritza Penitentziarioko Epaitegian salaketak eta kexak jarri dituzte, baina Espainiako Auzitegi Nazionalak ere neurri hauek babestu ditu, bisitak ukatzea justifikatuta dagoela esanez “damutzeen aurkakoak” eta “borrokaren aldekoak” diren postulatu ideologikoak babesten dituzten presoei eta bisitariei bisitak ukatzea justifikatuta dagoela esanez.
Senideek eta lagunekk adierazi dutenez, Eusko Jaurlaritza aplikatzen ari den salbuespen eta bazterketa neurriak presoei “antolatzeko baldintzak ezabatzean" datza “ borrokarako hautua egiten dutenekin komunikazioak moztuz, egungo egoera politiko eta sozialaren berri zuzenik jaso ez dezaten". Bestetik, “haien izaera politikoa ukatuz, sumisioko bide bat jarrai dezaten” dute helburu.
Bukatzeko, “Euskal Herriko kartzeletan presoen kontrako xantaia politikoak indarrean jarraitzen du” gaitzetsi zuten prentsaurrekoan. Eta, hala, Eusko Jaurlaritzari exijitu zioten “salbuespen eta bazterketa neurriak” alde batera uzteko; gainontzeko alderdiei, berriz, “isiltasun konplizea” amaitu eta “tratu baztertzaile” horien aurka irmo erantzuteko eskatu zieten.