lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 18/10/2025

Azken egunetan, bi langile hil dira Euskal Herrian

La Haine - Euskal Herria
Maulen, 20 urteko nekazari bat traktore istripuz hil da, eta Muxikan, 63 urteko garraiolari bat kamioi istripuz hil da.

Garraiolari bat hil zen astehazken arratsaldean BI-635 errepidean, Muxika(Bizkaia) parean, gidatzen ari zen kamioia bidetik atera eta trenbidera erori zenean. Ibilgailuaren gidaria oso larri zauritu zen, eta bertaratutako osasun-taldeak ezin izan zuten susperrarazi eta bertan hil egin zen. Hildako langilea Transportes Barreira Arabako Langraitz herrian basea duen enpresako langilea zen, 63 urtekoa. LAB sindikatuak salatu duenez, Transportes Barreira enpresak urte batean 600 ordu extra sartu arazi dizkio langile bati, eta enpresak hainbat prozesu juridiko galdu ditu gai honetan.

Astelehenean, laborari batek lan-istripuz galdu zuen bizia Maulen (Zuberoa). Dirudienez, traktore batekin malda batetik behera zihoala irauli zen ibilgailua, eta etxebizitza baten kontra jo zuen. Arratsaldeko 20:00ak aldera galdu zuen bizia 20 urteko gazteak.

Aurten, gutxienez 56 langilek galdu dute bizia Euskal Herrian.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal