lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 17/01/2015

Iosu Uribetxeberriaren heriotzaren aurrean

Amnistia Ta Askatasuna
Ante la muerte de Iosu Uribetxeberria

IOSU URIBETXEBERRIAren heriotzaren aurrean, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak zera adierazi nahi du:

Lehenik eta behin gure doluminak eta besarkadarik beroena helarazi nahi diegu bere senide eta hurkoei.

Bigarrenik, gure mina eta amorrua adierazi nahi dugu galdu dugun burkideagatik. Ez dugu ahazten etsaiak bere atxiloketatik azken unera arte lintxatu egin duela IOSU: torturatu egin zuten, espetxe politika hiltzailea aplikatu zioten, gaixorik egon arren preso mantendu zuten eta kaleratu eta gero berriz atxilotu eta kartzelaratu eurentzat arazo bihur litekeela pentsatu zuten arte… Eta etxean egonda ere AVT eta gisako faxistek lintxamentu mediatikoarekin jarraitu zuten.

Hirugarrenik, gure harrotasuna adierazi nahi dugu IOSU bezalako militante eredugarria eta pertsona osoa bidelagun izan dugulako. Eraso guztien aurrean IOSU ausardia eta duintasun eredua izan da eta izango da aurrerantzean ere.
Lekzio handia eman die estatu terroristei, sasi guztien gainetik borrokan tinko mantenduz, bizitza makurtuta ez igarotzeko bezain ederra dela erakutsiz. Horregatik gure omenaldirik onena jo ta ke Euskal Herriaren ASKATASUNA irabazi arte jarraitzea izango da. IOSUri eta eroritako gudari guztiei hori eta gehiago zor diegu.

IOSUren heriotzaren aurrean ezin dugu gaixo dauden preso politikoen egoera ahaztu. Ez dugu IOSUk gai honekiko bizi izan duen egoera beste inorekin errepikatzea nahi, horregatik preso gaixo guztien berehalako ASKATASUNA exijitzen dugu.

Bukatzeko errepikatu nahi dugu horrelako egoerak berriro errepikatu ez daitezen bermatuko diguna AMNISTIAren gauzatzea izango dela. Hori da gatzka bukatzeko eta benetako bakea eta ez zapaltzailearen bakea lortzeko bide bakarra, IOSUk argitutako bidetik adorez lan eginez. Borroka da bide bakarra!

AGUR ETA OHORE, IOSU!

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal