lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 02/05/2026

Langile bat hil da Zamudion

La Haine - Euskal Herria
Behargina makina baten azpian geratu zen harrapatuta. Urtea hasi zenetik, gutxienez 25 langile galdu dute bizia Euskal Herrian.

61 urteko langile bat hil da ostegun honetan Zamudion (Bizkaia), lan-istripuz. Lan istripua 09:00etan inguru izan zen Ugaldeguren III poligonoko Eurobots Industrial Machinery Export enpresan: langilea makina baten azpian geratu zen harrapatuta. Dirudienez, langilea kamioia deskargatu aurreko lanak egiten ari zen, garraiatzen ari zen zamak jo duenean. Suhiltzaileak eta anbulantzia bertaratu baziren ere, ezin izan zuten langilearen bizitza salbatu.

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal