lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 08/01/2025

Maccabi taldearen Gasteizko partida bertan behera uztea exijitu du Palestinarekin Elkartasunak

Alea
Plataformak salatu du Israelek kultur eta kirol ekimenak palestinarren aurkako krimenak estaltzeko erabiltzen dituela eta mobilizatzeko deia egin du.

Otsailaren 7an Maccabi Tel Aviv saskibaloi talde israeldarrak Baskoniaren aurkako partidua dauka Gasteizen. Urtero bezala, talde sionistaren bisitak hautsak harrotu ditu hirian, eta Palestinarekin Elkartasuna taldeak partidua bertan behera uzteko exijitu du.

Israelen aurpegi garbiketari ez. Maccabi kanpora lelopean aurkeztu dute ekimena, eta partiduaren egunean mobilizatzeko deia ere egin dute, "Euskal Herrian edo beste inon genozidioa normalizatzen duen ekitaldirik ez baimentzeko". Hala ere, oraindik ez dute deialdi zehatzik plazaratu.

Gauza jakina da Israelek Maccabi Tel Aviv taldea bera eta bestelako kultur eta kirol ekitaldiak erabiltzen dituela bere irudia normalizatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformatik ere salatu dute "herri palestinarraren aurkako krimenak egiten dituen estatu kolonial baten existentzia normalizatzeko" erabiltzen dituela halakoak.

2005ean ezarri zuen Israelek "Hasbara" plana, propaganda estrategia berria, estatu sionistaren irudia hobetzeko eta "kolonizazioarekin duen lotura ezkutatzeko". Plataformako kideek azaldu dutenez, Israelgo ministroek "argi eta garbi" onartu izan dute nazioartean halako ekitaldi eta artistak sustatzearen helburua hori dela, "Israelen aurpegirik atseginena" erakustea, eta "entitate kolonial gisa duen errealitatetik bereiztea".

Sionismoaren normalizazioa Euskal Herrian

Euskal Herrian aurrekari ugari izan ditu normalizazio estrategia honek. Bilbon emanaldi bat egin berri du Noa abeslari israeldarrak, eta Espainiako txirrindularitza Vueltan parte hartu zuen Israel Premier Tech taldeak. Kirol ekitaldiak ere ugariak izan dira, askotan etorri izan da Maccabi Tel Aviv saskibaloi taldea Gasteiaz, Euroligan parte hartzen duelako.

Kirol arloan "Israelgo estatuaren ordezkari nagusia" da Maccabi, plataformaren hitzetan. Izan ere, saskibaloi taldeko jokalariek eta zuzendaritzak aktiboki hartu dute parte Israelgo armadaren aldeko kanpainetan, eta, salatu dutenez, "baita herri palestinarraren aurkako genozidioa areagotzen ari den testuinguruan ere".

Palestinarekin Elkartasuna plataformatik salatu dute Israelekin harremanak normalizatzeak indartu egiten duela proiektu sionistaren zilegitasuna, eta harremanak eteteko beharra azpimarratu dute. Joan den azaroan egindako agerraldi batean eskatu zuten Israelekin harreman oro eteteko, harreman militarrak, diplomatikoak, komertzialak zein kirol eta kultura arlokoak.

Israel ezegonkortzeko interes falta

Euskal erakunde publikoei leporatu die plataformak ez dutela "benetako interesik" Israel ezegonkortzeko. Are gehiago, Israel "lehentasunezko bazkidetzat" hartzea egotzi diete, eta Mendebaldeko Asia kontrolatzeko "funtsezko potentzia" gisa hartzen dutela salatu.

Gainera, Israel ezegonkortzeko benetako interesik ez izatea leporatzen diete euskal erakunde publikoei, Israel ”lehentasunezko bazkidetzat" eta Mendebaldeko Asiaren gaineko kontrolaren funtsezko potentzia gisa jotzen baitute. Plataformako kideek adierazi dute Palestinarekin elkartasuna izateak esan nahi duela Israel den estatu terrorista desegitearen alde egitea.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal