lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fS0j

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

03/05/2020 :: Nacionales E.Herria

Politizar el problema de la vivienda, organizar la solidaridad de barrio

x Auzoetatik piztu Bilbo
[Eusk/Cast] Algunas reflexiones sobre vivienda, auzodefentsa y lucha de clases

[Euskara]

Etxebizitzaren arazoa politizatzea, auzo-elkartasuna antolatzea.

Etxebizitzari, auzodefentsari eta klase borrokari buruzko gogoeta batzuk

Gaur egungo gizarte kapitalistan langileok gero eta esplotatuago eta prekarizatuago bizi(raun) gara. Prekarietate horretan –lan arlotik haratago, baldintza existentzial bilakatu dena– etxebizitzaren gaia premiazkoenetako eta kezkagarrienetako bat da. Kapitalismoak bizitza erabat merkantilizatzen
duen testuinguru honetan, etxebizitza, eskubidea itzatetik, negozio izatera igaro da; hau da, merkatu globaleko beste merkantzia bat, oinarrizko premia izatetik ia luxuzko ondasun bihurtu dena. Sistema kapitalistan, etxebizitza funtzionala da bai helburu produktibo (higiezinen espekulazioa, lurzoruaren
errenta...) bai erreproduktiboeentzako (lan-indarraren eta bizitzaren erreprodukzioa). Langile klasearentzat aldiz, etxebizitza, oinarrizko beharra da –bizitzaren alderdi intimoa garatzeko tokia, bizitzeko lekua–, baina baita xantaia elementua ere – soldatapeko lan-kateetara lotzen gaituen ondasuna da: lanik ez badaukagu, ez ddaukagu etxebizitzarik!–.

Egoera hori are larriagoa suertatzen da COVID-19ren larrialdiarekin; zeina osasun larrialdia izateaz harago, sistema kapitalistaren egiturazko krisiaren sintoma den (ekonomikoa, politikoa, soziala, zibilizatorioa, etab.). Osasunlarrialdiarekin, gero eta proletarizatuagoa dagoen langile-klasearen miseria larriagotu egin da: ERTE eta EREak, lanaldi-murrizketak, kaleratzeak... Lana
eta soldata izatea (hau da, esplotatuak izatea) ia pribilegio bihurtu da. 

Egoera honetan, gero eta zailagoa da etxebizitza duin bat eskuratzea. Espainiako Gobernuak neurri batzuk hartu ditu larrialdi honi aurre egiteko. Hauek (aurrerakoiak direla azpimarratzen duten arren) ez zaizkigu nahikoak iruditzen, koiunturalak eta epe laburrekoak baitira. Gasteizko Etxebizitza
Sindikatutik oso ondo adierazi dutenez: apurrak gaurko, gosea biharko. 

Oztopo burokratikoen eraginez laguntzak lortzea ia ezinezko suertatzeak erakusten duen bezala, argi gelditzen da apur hauek ez zaizkigula guri bideratu; krisi honetan zehar jabeek mozkin maila manten dezaten sortutako "partxe" neurriak dira.

Azterketa hau Euskal Herrira ekarriz, zera ikus dezakegu: klase desjabetuek gero eta zailtasun gehiago dituztela bizi-mailari (eta erreprodukzioari) eusteko. Are gehiago, bada larrialdiko lehen aste hauetan azaleratzen ari den beste faktore bat: krisia espekulatzaile handien onurarako aukera bihurtzen ari dela. Azken asteetan, 1.000 etxebizitza baino gehiago erosi dituzte Blackstone eta Azora fondo-putreek Gasteizen eta Donostin. Film apokaliptiko guztiek bezala, honek ere baditu bere putre sarraskijaleak. Gainera, nahiz eta "etxegabetzeak etenda egon", jendea etxetik botatzen jarraitzen dute (Iruñeko Alde Zaharreko etxebizitza-blokea eta Fires espazio askatua husteko saiakera ditugu adibide).

AUZOETATIK PIZTU BILBO

Lan egin eta bizi garen auzoan, Bilboko Alde Zaharrean , larrialdi berri hau aspaldi bizi dugun larrialdi estrukturalari gehituko zaio. Egitura larrialdi horri gentrifikazioa eta turistifikazioa deritzo.

Prozesu horiei esker, gure auzoa aire zabaleko merktal gune bihurtu da , zeinean gure lurraldea eta
bizimoduak merkatuan saldu beharreko beste produktu batzuk diren. Oso argi dugu osasun krisiak irek itako "aukerak" baliatuko dituztenak, gentrifikazioaren merkatuan gure auzoa saltzen ari ziren berberak direla: enpresari handiak, inmobiliariak eta turismo enpresak; espekulazio inmobiliario basatia, espazio publikoaren pribatizazioa eta gure bizitzen mer kantilizazioa bultzatzen jarraituko dutenak. Eta ondorioak ordaintzen jarraituko dugunak gu geu izango gara: langile klaseko auzokideak, etxebizitza ordaintzeko eznezkotasunaren ondorioz gure burua gure auzotik alde egitera behartuta ikusik dugunak.

Horretarako, gure auzoan eta beste herri/auzo batzuetan etxebizitzaren aldeko borroka erradikala aktibatzeko beharraz hausnartzen hastea funtsezkoa dela deritzogu (jada Alogerekoak , San Inazio Deustuko Etxebizitza Sindikatuko kideak, egiten ari diren bezala). Zentzu honetan, uste dugu ez
garela hutsetik hasten, eta interesgarria litzatekeela Bartzelona edo Madril bezalako beste hiri batzuetan antolatzen ari diren auzo eta etxebizitza sindikatuen ereduei erreparatzea : etxebizitzaren arazoa komunitatea sortzeko p itzadura gisa ulertu eta logika asistentzialista eta instituzionalistarekin hausten duen anolakuntza eredua . Adibide horiei jarraituz, kaltetuen behar materialei kolektiboki erantzuteko antolatzen hasi behar gara horretarako, auzokoek auzotik alde egin be har ez izateko behar diren bitarteko eta tresna guztiak erabiliz ––, auto antolakuntza, elkartasuna eta borrokan oinarritutako komunitate bat eraikitzea bultzatuz.

Ezinbestekoa da alokairuaren burbuilagatik literalki itota gaudenok eta auzoan borroka ideolo gikoa garatzen dugunok geratzen zaigun irtenbide bakarra borroka eta antolakuntza kolektiboa dela jabetzea. Etxebizitzaren arazoa politizatzea beharrezko deritzogu . Horretarako, gure bi lan ardatzak garatzea planteatzen dugu, auzodefentsa eta auzo boterea etxebizitzaren gaitik abiatuta; ez borroka hori sektorializatzeko, baizik eta etxebizitzaren arazoari borroka integralago baten abiapuntu gisa erantzuteko; beste auzo bat eraikitzeko borroka, behetik, auzotarrek eta auzotarrentzat eraikia, auzo
solidario bat eta (r)esistitzen duena, elkarrekiko zaintzak eta borroka kolektiboak mugitua.

________________

[Castellano]

Politizar el problema de la vivienda, organizar la solidaridad de barrio.

Algunas reflexiones sobre vivienda, auzodefentsa y lucha de clases

En la sociedad capitalista actual las trabajadoras (sobre)vivimos cada día más explotadas y más precarizadas. En esta precariedad que no es solo laboral, sino una condición existencial la cuestión de la vivienda es una de las más urgentes y preocupantes . En el contexto actual de mercantilización total de la vida por parte del capitalismo, la vivienda ha pasado a ser de un derecho a un negocio ; es decir, es una mercancía más en el mercado global, una  mercancía que de ser necesidad básica se ha convertido casi en un bien de lujo. La vivienda es, en el sistema capitalista, funcional para fines productivos (especulación inmobiliaria, renta del suelo...) y reproductivos
(reproducción de la fuerza de trabajo y de la vida). Para la clase trabajadora en cambio, la vivienda es, a la vez, una neces idad básica el lugar donde desarrollar la parte más íntima de la vida, donde habitar y una forma de chantaje una mercancía que nos ata a las cadenas del trabajo asalariado: ¡si
no tenemos trabajo, no tenemos vivienda!

Este panorama se hace todavía más grave con la emergencia del COVID 19, la cual, mucho más allá de ser una emergencia sanitaria, es el síntoma de una crisis estructural del sistema capitalista (económica, política, social, civilizatoria...). Con la emergencia sanitaria, la miseria de la clase trabajadora cada vez más proletarizada se ha agravado: ERTE, ERE, reducción de jornadas, despidos... Tener un trabajo y un sueldo (es decir, ser explotadas) se ha convertido casi en un privilegio . En esta situación, es cada vez más difícil acceder a una vivienda digna. Desde el Gobierno español se han impulsado medidas para hacer frente a esta emergencia, medidas que (aún subrayando su carácter progresista) nos parecen del todo insuficientes, por su carácter coyuntural y cortoplacista. Migajas para hoy, hambre para mañana, como han dicho muy bien desde Gasteizko Etxebizitza Sindikatua. Estas migajas, además de ser de muy difícil acceso, debido a las trabas burocráticas que hacen casi imposible conseguir las ayudas, no son para nosotras, sino que
son un parche para que los propietarios de las viviendas sigan pudiendo obtener beneficios durante esta crisis. 

Para bajar este análisis a Euskal Herria , podemos ver cómo , mientras las clases desposeídas tienen cada vez más dificultades para mantener su nivel de vida (y de reproducción), hay otro factor que está emergiendo en estas primeras semanas de emergencia: la crisis se está convirtiendo en una oportunidad de beneficio para grandes especuladores . En las últimas semanas, más de 1000 pisos han sido adquir ido por los fundos buitre Blackstone y Azora en Gasteiz y Donosti. Como en toda película apocalíptica, ésta también tiene sus buitres carroñeros . Además, a pesar de la supuesta “moratoria de los desahucios”, siguen desalojando gente de sus viviendas (como el de un bloque de viviendas en el Casco Viejo de Iruña y el intento de desalojo del espacio liberado FiresFires).

En el barrio donde trabajamos y vivimos, el Casco Viejo de Bilbao, esta nueva emergencia se va a sumar a la emergencia estructural que estábamos que estábamos viviendo desde hace tiempo. Esta emergencia estructural se llama gentrificación y turistificación, procesos que han convertido nuestro procesos que han convertido nuestro barrio en un centro comercial a cielo abierto, donde nuestro territorio ynuestra forma de vida son una mercancía más a vender en el mercado.Tenemos muy claro que quienes van a aprovechar de las “oportunidades” abiertas por la crisis sanitarias son los mismos que estaban vendiendo nuestro barrio en el mercado de la gentrificación: grandes empresarios, inmobiliarias y empresas turísticas, que seguirán impulsando unaespeculación inmobiliaria feroz, la privatización del espacio público y la mercantilización de de nuestras vidas. Y quienes seguiremos pagando las consecuencias seremos nosotras, las vecinas de clase trabajadora, quienes tendremos que abandonar donar nuestro barrio por la imposibilidad de pagar una vivienda.

Para ello, pensamos que es fundamental empezar a reflexionar en nuestro barrio y en otros barrios populares (como están haciendo las compañeras de Alogerekoak, Sindicato de Etxebizitza de San Inazion Inazio--Deustu), sobre la necesidad de necesidad de activar una lucha radical por la vivienda. Creemos, en este sentido, que no empezamos desde cero y que sería interesante mirar hacia los modelos de los modelos de los sindicatos de barrio y de viviendaque se están organizando que se están organizando en otras ciudades como Barcelona o Madrid;  entendiendo la problemática de la vivienda como una grieta a partir de la que crear comunidad  y tratando de romper con una lógica asistencialista e institucionalista.Siguiendo estos ejemplos, tenemos que empezar a organizarnos para responder de forma colectiva a las necesidades materiales de las personas afectadas – utilizando para ello todos los medios y herramientas necesarias para que las vecinas no se tengan que ir del barrio––impulsando la auto--organización la solidaridady la construcción de una comunidad en lucha.

Es imprescindible que tanto quienes estamos literalmente ahogadas por la burbuja del alquiler y quienes desarrollamos una lucha ideológica en el barrio seamos conscientes de que seamos conscientes de que la única salida que nos queda es la lucha y la organización colectiva. Vemos necesario politizar el problema de la vivienda. Para ello, planteamos desarrollar nuestros dos ejes de trabajo, auzodefentsay y auzo boterea, a partir del tema de la vivienda, no para sectorializar esta lucha, sino para responder al problema de la vivienda como punto de partida de una lucha más integral; una lucha para la construcción de una barrio construido desde abajo, por y para las vecinas, un barrio solidario y r/existente, movido por el cuidado mutuo y la lucha colectiva.

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fS0j

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal