lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 20/03/2017

Poliziaren jarduera grabatu, bai, baina nola?

Ahotsa, Argia, Topatu, Hala Bideo, Ekinklik eta Eleak/Libre
Hona hemen poliziaren jarduera grabatzeko aholku batzuk. Izan ere, polizia grabatzea zure eskubidea bada ere, haiek eragozten saiatuko dira

 


Argia, Topatu, Ekinklik, Hala Bideoak, Eleak mugimendua eta Ahotsa.info elkarlanean Mozal Legea salatzeko eta jarduera poliziala kontrolatzeko #GrabatzeaEzDaDelitua dinamikaren azken bideoa kaleratzen dugu gaur.

Hona hemen poliziaren jarduera grabatzeko aholku batzuk. Izan ere, polizia grabatzea zure eskubidea bada ere, haiek eragozten saiatuko dira. 

Zure eskubideez ondo informatuta egon eta segurtasunez jokatu. Esaiezu grabatzea legala dela, poliziaren jarduera grabatu dezakezula. Zure burua identifikatzea eskatzen badizute, ez esan ezetz. Baina jarraitu grabatzen!

Debekatzen saiatzen bada, salatu. Saiatu babestuta egoten, saiatu beti beste pertsona batekin grabatzen. Eta irudiak zabaltzen badituzu, egin modu seguruan edota bidali grabatutakoa herri komunikabideei.

Eta kontuz interneten zabaltzen duzunarekin, irudi horiek beste batzuen kontra erabili ditzazketelako.

Poliziaren Inpunitatea mugatu eta gure askatasunak babesteko…
Grabatu! Zabaldu! Salatu!

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal