lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fO1b

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

20/06/2019 :: Nacionales E.Herria

Proceso de paz, reinserción

x Jon Iurrebaso Atutxa
No nos cansaremos de recordarlo. No hay nación oprimida que apoyándose en las leyes de su opresor encuentre su libre futuro.

Bake prozesua, birgizarteratzea

"Bakea Bideak", "Harrerak" eta "Coistek" konferentzia bat antolatu dute datorren ekainaren 25erako, eta aurreratutakoaren arabera, preso politikoen “birgizarteratzea" bake prozesuaren baitan” hartuko dute mintzagaitzat (euskal eta irlandar preso politikoez arituko direlakoan gaude, bai eta, Euskal Herriko eta Ipar Irlandako “bake prozesuaz" ere).

Sozialdemokraten, epel jokatzen dutenen, burokraten eta, oro har, norberaren ongizatea lortzea xede nagusitzat dutenen kontura “oraindik hamaika ikusteko jaioak gara” esan dugu sarritan kideon artean koiunturazko politika orokorrari eta partikularrari buruzko eta gauzatu beharreko ildo politikoari buruzko barne eztabaidetan. Euren burua euskalduntzat, irlandartzat, eusko-espainiartzat edo direnak direlakotzat jotzen badute ere.

Modu laburrean bada ere, "bake prozesuaz" hitz egingo dugu. Euskal Herrian behintzat, 2009 amaierarako, borroka politiko-militarra desfasaturik zegoela ziurtzat ematen ziguten, eta horixe zela nazio eta gizarte askapenerako prozesuan aurrera ez egiteko arrazoi eta kontraesan nagusia, horrenbestez, indarkeriaren monopolioa estatuaren (kapitalaren) esku uztea zen bidezkoa eta, euskal gizarte helduak desobedientzian oinarritutako dinamikari ekin behar zion.

Halako dinamikaren bidez lortuko litzateke ordura arte eta azken 60 urteetan Euskal Nazio Askapenerako Mugimendua lortzeko gai izan ez zena. Alegia, eta den-dena kolpetik ez esatearren, nazio eta gizarte askapenerako helburu nagusiak lortzea demokraziaren makiltxo magikoaren bidez, okupatu eta esplotatzen gaituen sistemaren demokrazia, hain zuzen ere.

Asko laburbilduz, desobedientzia izpirik ez, ezertxo ere ez. Horra, PSOE-GALi emandako babesa eta, itun autonomista espainiar berriaren hitzaurrea dela eta, EAJko burgesia eusko-espainiarrarekin egindako akordioak, Euskal Estatu Sozialista lortzeko modurik ez dagoen arren, eta hori guztia hamar urte baino gutxiagotan.

Era berean, gure memoria freskatzeko ondoko hauek aipatuko ditugu: porrot egin zuen negoziazio estrategia (ustez, esku hartzeko eremu justua, baina kapitalak eta gure kasuan Frantziak eta Espainiak erabat hondatua) eta Mendebaldeko Europan, azken hamarkadetan, geratzen zen gotorleku iraultzaile gutxitako bat espainoldu eta frantsesteko etengabeko ahaleginak eskuinaren aldetik. Hau da, demokrazian bizi gara, askatasunez bozka dezakegu eta askok soldata ona jasotzen dute. Baina, egia esan, demokrazia da okupatu eta esplotatzen gaituen legea, eta libre ez izateaz gain, diruz justu gabiltza edo egoera txarragoan gaude.

Behin eta berriro gauza bera ekarriko dugu gogora, ez dago etorkizun askerik nazio zapalduarentzat, baldin eta zapaltzailearen legeria oinarritzat hartzen bada. Klase kapitalistak ez du inoiz gerra tresneria prestatuko (Estatua, sistema ekonomikoa, alderdiak, sindikatuak, komunikabideak eta abarrak), baldin eta bere interesak babesteko ez bada, halaber, bere legeriak eta bere demokraziak ez dituzte inoiz zapalduak eta esplotatuak kontuan hartuko. Euskal herri langileaz ari gara. Era berean, ez du inoiz onartuko bere instituzioetan (ezta kanpoan ere)euskal langileak euren etorkizunaren jabe izaterik, ez modu onean behintzat.

Zoritxarrez ez dugu ezer berririk kontatzen. Ondorengoa da Ezker Abertzale Ofizial eta Erreformistaren arazorik behinena, bada, bere burua halakotzat jotzen duenak ez dakiela noraino iritsiko diren bere egitura politikoak: atzo Obamarekin eta gaur Trump-ekin, POSE-GAL espainiar ezkertiartzat hartzen da, EAJ beharrezko da kezko itunak egiteko. Gaur egun, esku hartzei, itunei, aliantzei, bere egitekoari, justifikazioei... dagokienez, EHBilduk jarduten du frantses edo espainiar sistemaren alderdi bat gehiago bezala.

Halaber, tamalez, kokapen-arazo bat daukagu halako kritika egiten dugunok, horretara, kostatzen ari zaigu jakitea nondik gatozen, nola iritsi garen egoera honetara eta zein diren gure perspektibak. Gure iritzirako, klase posizioak zituzten eta dituzten iraultzaileen artean jarrera okerrak nagusitu ziren, denok elkarrekin herri zapaldu gisa aurrera egitekoak, alegia. Alabaina, azkenean euskal burgesia txikiaren estalpean ibili gara eta gabiltza, bai eta, banketean parte hartu nahi izan duten burokrata eta oportunista guztien estalpean ere. Espero dezagun iraganean egindako akatsak ez errepikatzea.

Gauzak horrela, eta aipatu konferentziaren izenburuari erreparaturik,hau da, “preso politikoen birgizarteratzea” eta “bake prozesua”, eskertzekoa da mozorro ia osoa kentzea eta oraindik sinesgogorrei argixeago ikusaraztea hurrengo hauen arteko osotasuna: "Sortu Bidea, birgizarteratzea, preso politikoak eta bake prozesua".

Makabroa den desastre politiko, humano eta etiko honen aurrean dialektikoki oraindik erreakzionatzen ez dutenei zera aipatuko diegu: nazioarte mailan zer esan nahi dute birgizarteratzeek, Sortu Bideek, bake prozesuek...? Bada, estatu okupatzaile eta zapaltzailearekiko edo kapitalaren uneko diktadurarekiko matxinatuen sumisioa.

Hemen ez dago bake prozesurik, borroka prozesua baizik, eta klase posizio argia duen euskal nazio askapenerako mugimendu sozialista eta iraultzailea orain osatzea da kontua, izan ere, 60 urte eta gero helburu nagusiak bere horretan darrai: Euskal Estatu Sozialista eratzea.

______________

[Castellano]

Proceso de paz, reinserción

"Bakea Bideak", "Harrerak" eta "Coistek" convocan una conferencia el 25 de junio y anticipan que la misma disertará sobre la "reinserción" de los presos políticos dentro del "proceso de paz" (imaginamos que los presos políticos serán vascos e irlandeses y que el "proceso de paz" también estará en relación con Euskal Herria y el Norte de Irlanda).

Muchas veces hemos dicho internamente, entre compañeros y compañeras, en sesiones de debate sobre la coyuntura política general y particular, sobre la línea política a seguir que..."todavía lo que tendremos que ver" de parte de los social-demócratas, tibios/as, burócratas y, en general, de los y las que como logro superior tienen su propio bienestar. Se sientan vascas, irlandesas vasco españoles o lo que tengan a bien elegir.

Aunque sea brevemente, hablemos del "proceso de paz". Al menos en Euskal Herria, a finales del 2009, nos aseguraban que la cuestión y contradicción principal para avanzar en el proceso de liberación nacional y social era que la lucha político-militar estaba desfasada. Lo correcto era dejar el monopolio de la violencia al estado (del capital) y, como la sociedad vasca era madura, iniciar una dinámica de desobediencia.

Ésta dinámica de desobediencia lograría lo que hasta ese momento , y en los últimos 60 años, el MLNV no había podido conseguir. Esto es, y sin decirlo todo de golpe,con la varita mágica de la democracia del sistema que nos ocupa y explota, lograr nuestros máximos objetivos de liberación nacional y social.

Resumiendo mucho, de desobediencia nada de nada. Apoyo al PSOE-GAL, acuerdos con la burguesía vasco-española del PNV en relación al preámbulo de un nuevo pacto autonomista español de donde nunca vendrá el Estado Socialista Vasco... Y todo esto en menos de 10 años.

Por refrescar también nuestra memoria diremos que, además de la fracasada estrategia de negociación (campo de intervención supuestamente justo pero totalmente minado por el capital, y en nuestro caso Francia y España), hay un constante empeño en españolizar y afrancesar por la derecha lo que fue uno de los pocos reductos revolucionarios en la Europa Occidental de las últimas décadas. Esto es, vivimos en democracia, somos libres de votar y muchos tienen un buen sueldo. Claro que lo cierto es que la democracia es la ley del que nos ocupa y explota y además de no ser libres la mayoría andamos con el bolsillo justito, o peor.

No nos cansaremos de recordarlo. No hay nación oprimida que apoyándose en las leyes de su opresor encuentre su libre futuro. Jamás la clase capitalista organizará sus instrumentos de guerra (Estado, sistema económico, partidos, sindicatos, medios de comunicación, etc.) si no es para salvaguardar sus intereses. Jamás su ley, su democracia, contará con los que oprime y explota. Y hablamos del pueblo trabajador vasco. Jamás en sus instituciones (ni fuera de ellas) admitirá que la clase trabajadora vasca sea dueña de su futuro. Al menos por las buenas.

Por desgracia, no estamos contando nada nuevo. El problema fundamental que tiene la Izquierda Abertzale Oficial y Reformista es que nadie que se considere como tal sabe hasta dónde van a ir sus estructuras políticas. Ayer con Obama y hoy con Trump. El PSOE-GAL es considerado izquierda española. El PNV, necesario para pactar humo. Hoy en día EHBildu funciona en sus intervenciones, pactos, alianzas, en lo que no hace, en lo que justifica en... como un partido más del sistema francés o español.

Y, por desgracia, también tenemos un problema los que hacemos esa crítica. Nos está costando situar de dónde venimos, cómo hemos llegado a esta situación y qué perspectivas tenemos. Pensamos que la gente que mantuvo, y mantiene, posiciones revolucionarias, de clase, en el pasado primó equivocadamente posiciones que pretendían avanzar todos juntos como pueblo oprimido. Lo que finalmente ocurrió y ocurre es que hemos caminado bajo el manto de la pequeña burguesía vasca y todos los burócratas y oportunistas que se han querido unir al festín. Es de esperar que no cometeremos los errores del pasado.

Asi las cosas, y en relación al titular de la anunciada conferencia "reinserción de presos politicos " y "proceso de paz" es de agradecer que casi se quiten la careta y hagan ver un poco más claro, a los todavía incrédulos, un todo entre la "vía Sortu, reinserción, presos políticos y proceso de paz".

Si todavía hay alguien que no relaciona dialécticamente este macabro desastre político, humano y ético, diremos que internacionalmente la reinserciones, las Vías Sortu, los procesos de paz... quieren decir sumisión de la parte insurgente al Estado ocupante y opresor o a la dictadura del capital de turno.

Aquí no existe proceso de paz. Aquí existe un proceso de lucha que en estos momentos pasa por la conformación de un movimiento socialista revolucionario vasco de liberación nacional con clara posición de clase. Y el objetivo principal sigue inalterable después de 60 años. La creación del Estado Socialista Vasco.

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fO1b

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal