lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 01/06/2026

Sidenorreko sarreran protesta egin duten 12 lagun identifikatu ditu Ertzaintzak

Maider Ibañez Espinosa
Larunbat goizean egin zuten protesta-ekintza, “herri palestinarraren aurkako genozidioan izan duen papera salatzeko”.

KEM-MOC erakunde antimilitaristak protesta egin zuen maiatzaren 30ean Basauriko Sidenor siderurgia-enpresaren sarreraren aurrean, “herri palestinarraren aurkako genozidioan izan duen papera salatzeko”.

“Euskal industria siderurgikoa, Sidenor altzairu berezien erreferentzia duena, funtsezko urratsa da arma-industriaren hornidura-katean. Ibilgailu blindatuetarako, motorretarako eta artilleriarako osagai kritikoak ekoizteko ezinbesteko altzairua hornitzen duenez, Israelgo gerra makineriaren ezinbesteko laguntzaile bihurtzen da enpresa”, salatu dute, eta gaineratu dute: “Israelgo armadarekin aritzen diren armamentu enpresei hornitutako altzairuzko pieza bakoitzak Gazan eta Zisjordanian gertatzen ari diren genozidioan, gerra krimenetan, legez kanpoko okupazioan eta apartheidan parte-hartze zuzena suposatzen du“.

Ildo horretan, KEM-MOCek Sidenorri eskatu dio bere ekoizpena “helburu zibiletara bakarrik” bideratzea: “Sidenorreko altzairuak okupazioan eta hilketa masiboan laguntzen badu, gure betebeharra da hori salatzea. Ezta altzairuzko gramo bat ere gerrarako; gerra hemen hasten da, geldi dezagun hemen”, esan zuten.

“Ezin dugu onartu gutxi batzuen negozioa Palestinako etxebizitza, eskola eta ospitaleen hondarren gainean oinarritzea; onura ekonomikoa ezin da izan heriotzaren, minaren eta suntsiketaren errealitatea makilatzen duen justifikazioa”, azpimarratu zuten.

12 identifikatu

Ertzaintzako agenteak bertaratu ziren Basauriko lantegira eta 18 eta 59 urte bitarteko 12 pertsona identifikati zituzten. Herritarren Segurtasuna Babesteko Legearen arabera administrazio-isuna jarri diete denei, eta hiruri enpresaren eremuan sartzeagatik ere isuna jarri diete.

“Enpresako arduradunek ohartarazi dute Israelgo gerraren aurkako ekintzaile talde bat beren instalazioetara sartu zela kamioi baten sarrera aprobetxatuz. Haietako bik garita hartu eta kateatu egin ziren. Bitartean, beste talde batek Israelgo gerraren aurkako pankartak zabaldu zituen, eta sarrerako atearen aurrean bildu ziren ibilgailuak eta pertsonak sartzea galarazteko”, azaldu dute Segurtasun Sailetik.

Bideoa | GEURIAk jaso du Basauriko Emakumeon V. Korrikaldiko 001 dortsala | Geuria

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal