lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fR2x

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

20/03/2020 :: Nacionales E.Herria

[Video] GKS anuncia campaña política: Burgesiaren ofentsiba gelditu!!

x Gazte Koordinadora Sozialista
Con el objetivo de parar la ofensiva de la burguesía y su estado de excepción

Krisi egoera larria eta ezohikoa bizi dugu egun. COVID-19 birusaren hedapenak mundu mailako osasun larrialdi egoera sortu du, milaka hildako eta kutsatu utziz herrialde askotan. Egoera horretan, beharrezkoa da mediku eta osasun-adituen irizpideak lehen lerroan jartzea eta hartu behar diren neurri guztiek irizpide horiek jarraitzea. Gainera, zantzu guztien arabera, osasun-egoerak okerrera egingo duela dirudi, eta gizarteko gero eta zati handiago baten bizitzak arriskuan jarriko dira.

Ondorioz, arduraz jokatzeko garaia da. Egungo egoeraren larritasuna, ordea, ez da horretara mugatzen. Izan ere, osasun krisialdiarekin batera, goi-burgesiaren ofentsiba politikoa etorri da. Horren aurrean, GKStik alarma egoeraren aurkako kanpaina politikoa abiarazteko hautua egin dugu. Salaketa kanpainaren helburua goi-burgesiaren ofentsiba nabarmentzea da. Izan ere, alarma egoera ez da kontzeptu neutral bat, politikoa baizik, eta horren atzean salbuespen egoera ezkutatzen da. Hortaz, alarma egoera baino, "salbuespen egoera" da egunotan bizi duguna, eta banketxe eta enpresari handiak dira salbuespen egoera hori arautzen ari direnak.
Beharrezkoa iruditzen zaigu gertatzen ari dena termino horietan seinalatzea eta salatzea; batetik, egun bizi dugun egoera latzak arduradunak dituelako, eta, bestetik, ezinbestekoa iruditzen zaigulako etorkizunean gizarte eredu hobe bat eraikitzeko printzipio sozialistetan oinarritutako proletalgoaren antolakuntza politikoa gaurdanik garatzea.

Alarma egoeraren aurkako kanpaina lau puntutan ardaztuko dugu:

1. BURGESIAREN SALBUESPEN NEURRI POLITIKOAK BERTAN BEHERA UZTEKO ETA ASKATASUN POLITIKOAK BERREZARTZEKO URGENTZIA
Alarma egoeran salbuespen neurri politikoak ezartzen dihardute eta horrek ondorengo egoera ekarri du: Lehenik, askatasun politikoen ezabapena. Itxialdi edota konfinamenduarekin jarduera politikoa debekatu dute, besteak beste, biltzeko askatasuna eta manifestazio askatasuna bertan behera utziz. Baina ez hori bakarrik: jardun politikoa debekatu dute; kontrara, ekoizpen prozesua ez. Ezin da gordinago ikusi: askatasun politikoak ezabatu dituzte, aldiz, botere burgesaren ekoizpen prozesuak mantendu dira! 

Bigarrenik, langileriaren zati handi bat behartutako lanak egiten ari da egunero. Bizi dugun osasunegoera larriaren aurrean medikuen eta adituen irizpideak lehenetsi beharrean, interes ekonomikoen irizpidea gaildendu da; horrek, langile asko baldintza arriskutsuetan jardutea ekarriz. Egunotan lantegiak itxi badira ez da langileen osasuna lehenetsi dutelako, baizik eta langileen auto-antolakuntzak ekoizpena bertan behera uztera behartu dituelako; edota, oro har, ekoizpen prozesuetako katea hautsi denez produktuen zirkulazioa geldituta egon delako. Argi geratu da, horrela, medikuen eta osasunadituen irizpideak irizpide ekonomikoei menderatuta daudela, osasun-interes unibertsalen gainetik banketxeen eta enpresari handien interes partikularrek agintzen baitute uneoro. Hirugarrenik, banketxeen eta enpresari handien zuzeneko diktadura ezarri da. Lehen esan bezala,salbuespen egoera honen gainean erabakiak hartzen dituen agentea oligarkia da. Laugarrenik, burgesiaren indar armatuak kale eta espazio publikoen kontrol zuzen eta mugagabea hartzen ari dira. Egoera are kezkagarriagoa da mundu mailako testuinguruari erreparatzen badiogu. Gure ustez, kontuan hartu beharreko gutxieneko hiru elementu garrantzitsu aipatu behar dira: batetik, mundu mailako krisi kapitalista; bestetik, Europaren gainbehera inperialista, mundu mailako lehia geopolitikoan agente indartsuagoak gailendu direlarik; eta, azkenik, Europako klase ertainaren geruza zabalen desintegrazioa eta proletarizazio prozesu orokorra. Badirudi osasun-krisialdiaren harira Europa mailan proletarizazio prozesua bizkortu egin daitekeela. Beraz, osasun-krisialdia lehenago edo beranduago gaindituko badugu ere, ondorengo hilabeteetan etor daitekeena are okerragoa izan daiteke langileriarentzako.

2. SOZIALDEMOKRAZIAREN IZAERA KOLABORAZIONISTA ALARMA EGOERAREN AURREAN
Izan gobernuan dauden alderdi sozialdemokratak edota izan oposizioan daudenak estatuaren bitartez oligarkia inposatzen ari den salbuespen neurri politikoekin kolaboratzen ari dira. 

Ezkerreko alderdi nazionalistek eta herri mugimenduko zenbait sektorek, baita beren burua iraultzailetzat duten zenbaitzuek ere, krisiari aurre egiteko garatu duten aldarrikapen zerrendaren, eta instituzioetako alderdi guztien onespenarekin oligarkiak aplikatu duen gobernu programaren arteko antzekotasunak zer pentsatua ematen du. Gainera, gobernutik ezartzen ari den programa politikoa krisia geroratzeko programa baino ez da, eta egun hartzen ari diren neurriak gerora langileriaren gainera etorriko dira.

Nazio auziari eta autonomien konpetentzien baliogabetzeak, gure ustez, agerian uzten ditu zenbait kontu: batetik, autonomia estatutua erabat dependentea dela Espainiako estatu burgesarekiko eta salbuespen egoeretan autonomia hori indargabetuta gelditzen dela; bestetik, autonomia estatutuaren bitartez antolatzen duela oligarkiak euskal lurraldea; eta, azkenik, Euskal Herriaren askatasunerako oztopoa dela autonomia estatutuak.

3. KORONABIRUSAREN KAUSEN, DIMENTSIOAREN ETA ERAGINEN EGIA EZAGUTZEKO PREMIA
Koronabirusaren hedapenak sortu duen egoeran egiazko azalpen baten gabezian gaude. Horren aurrean, komunikabideen desinformazioa salatu eta gizarteko masa zabalei ondorengo puntuak azal diezazkigutela exijitzen dugu: 

Batetik, arazoaren jatorri soziala zein den azaltzea exijitzen dugu. Kapitalismoaren eta bloke politikoen funtzionamendua zein den jakinik ez dugu uste birusaren hedapena naturaren kasualitate hutsa denik.Egungo kapitalaren dinamikaren baitan ondorengo gertakariak ikus ditzakegu: guda inperialistetan erabiltzeko arma biologikoak, sendagaiak ekoiztera bideratu beharrean birusak manipulatzen diharduten instituzioak, elikagai transgenikoen ekoizpen masiboak, etab.

Bestetik, arazoaren dimentsio soziala zein izango den azaltzea; hau da, burgesiak sortu duen osasun arazoak eragingo dituen benetako kalteen aurreikuspena zein den azaltzea exijitzen dugu.Amaitzeko, Espainiako Estatua ezartzen ari den neurri ekonomiko, politiko eta sozialak noraino iritsiko diren eta horien bitartez benetako zer agertoki sortzeko asmoa duten azaltzea exijitzen dugu. 

4. ALARMA EGOERAREN AURREKO BEREHALAKO ZEREGINAK 

Lehenik, gure baliabide guztiak alarma egoeraren kontrako kanpaina politikoari ahotsa emateko martxan jarriko ditugu.Bigarrenik, dei egiten diogu egoeraren gaineko analisi hau partekatzen duten talde, kolektibo edota antolakunde orori kanpainara batzera eta alarma egoera honetan ezartzen ari den ofentsiba salatzera.
Lehenesten duguna osasun-egoera honen politizazioa ematea eta salbuespenezko neurri politikoen kontrako ahalik eta ahots bateratuena osatzea da, bakoitza bere antolakuntza eta baliabideetatik abiatuz.

Hirugarrenik, langileriaren bizi eta lan baldintzen aurkako erasoaldiaren aurrean, langileriaren babeserako dinamika eta antolakuntza baliabideak handitzea defendatzen dugu. Zentzu horretan, datorren ofentsibari aurre egiteko kaltetutako kolektiboen auto-antolakuntza eta langileriaren defentsa politiko, juridiko eta ekonomikoa antolatzeko dinamikak bultzatu eta babestuko ditugu, beti ere, bere interesei soilik erantzuteko eta independentzia organizatiboa eraikitzeko.
Horrekin batera, ez dauka zentzurik ekoizpen prozesu burgesak bere horretan jarraitzea eta antolakunde zein eragile politikoek ez izatea baldintzarik bere jardun politikoa aurrera eraman eta krisialdi honetan langileriaren aldeko defentsa antolatzeko.
Amaitzeko, hasieran esan dugun bezala, medikuen zein osasun-adituen irizpideak jarraituko ditugu eta gure jardun politikoa horrekiko arduratsua izango delako konpromisoa hartzen dugu.

Koiunture orokorraren eta burgesiaren erasoaldiaren bilakaeraren arabera joango gara egokitzen gure jardun politikoa.

.

Estamos viviendo una situación de crisis grave y extraordinaria. La expansión del virus COVID-19 a causado una situación de emergencia global, dejando miles de muerto e infectados en numerosos países. En esta situación, es necesario dar prioridad absoluta a los criterios de los y los expertos sanitarios y que todas las medidas que se tomen respondan a esos criterios. Además, según todos los indicios, parece que la situación sanitaria va a empeorar, que van a estar en peligro las vidas de una parte cada vez más grande de la sociedad. Por lo tanto, es momento de actuar con responsabilidad. Sin embargo, la gravedad de la situación actual no se limita a éste aspecto. Junto con la crisis sanitaria, a venido la ofensiva política de la gran burguesía.

Frente a esta situación, desde GKS hemos optado por emprender una campaña política contra el estado de alarma. El objetivo de dicha campaña es señalar la ofensiva política de la gran burguesía. Ya que el estado de alarma no es un concepto neutral, sino político, que encubre un estado de excepción político. Por lo tanto, más que un estado de alarma, es un “estado de excepción político” lo que estamos viviendo estos días, y son los bancos y las grandes empresas las que están legislando estos días. 

Nos parece necesario señalar y denunciar en estos términos lo que está pasando, porque esta cruda situación tiene responsables y porqué para desarrollar una sociedad mejor en el futuro nos parece imprescindible desarrollar desde ahora la organización política integral del proletariado, basada en principios socialistas.
Vamos a vertebrar la campaña contra el estado de excepción en cuatro puntos:

1. En la situación de alarma se están aplicando medidas políticas de excepción y esto ha traído la siguiente situación:

Primero, la anulación de las libertades políticas. Con el confinamiento han prohibido la práctica política, suspendiendo, entre otras, la libertad de reunirse y manifestarse. Es más, han prohibido la actividad política y no el proceso productivo. No se puede ver de forma más cruda: ¡mientras prohíben las libertades políticas, mantienen los procesos productivos del poder burgués! 

Segundo, gran parte de los trabajadores está realizando trabajos forzados a diario. Frente a la grave situación que estamos viviendo, en lugar de priorizar los criterios de los médicos y expertos, ha prevalecido el criterio del interés económico, haciendo trabajar a muchos trabajadores en condiciones peligrosas. Si estos días se han cerrado fábricas no ha sido porqué se han tomado medidas preventivas. Se han cerrado las fábricas porque la auto-organización obrera ha obligado a suspender la producción o porque, en términos generales, se a roto la cadena de los procesos productivos y se ha parado la circulación de productos.

Tercero, se ha establecido una dictadura directa de los bancos y los grandes empresarios. Como hemos mencionado, quien toma las decisiones en este estado de excepción es la oligarquía. 

Cuarto, las fuerzas armadas de la burguesía están tomando el control ilimitado de las calles y el espacio público. La situación es aun más preocupante si observamos el panorama global. En nuestra opinión, hay que mencionar tres elementos importantes a tener en cuenta: por un lado, la crisis capitalista global, basada en la imposibilidad de valorizar y acumular descomunales masas de capital; por otro lado, la decadencia de Europa como bloque imperialista, habiendo prevalecido agentes más fuertes en la competencia geopolítica mundial; y, finalmente, la desintegración de amplias capas de la clase media europea y la proletarización generalizada. Parece que a raíz de esta situación crisis sanitaria el proceso proletarización a nivel Europeo puede acelerarse. Así pues, aunque tarde o temprano superaremos la crisis sanitaria, puede que lo que esta por venir en los próximos meses sea peor para la clase trabajadora.

2. Tanto los partidos socialdemócratas que están en el gobierno, como los que están en la oposición, están colaborando con las medidas políticas de excepción que está imponiendo la oligarquía mediante el estado. Son un elemento más del orden estatal. La verdad es que, que el programa de gobierno que está imponiendo la gran burguesía, junto al PSOE y Podemos, coincida con las reclamaciones de algunos movimientos populares y partidos socialdemócratas nacionalistas, debería de dar que pensar a los segundos. En nuestra opinión es un reflejo de la desorientación ideológica y estratégica dominante en el panorama de la izquierda, que las
reivindicaciones que hacen algunos de los grupos más de izquierdas, incluso varios que se consideran revolucionarios, coincidan con el programa de gobierno de la burguesía. Además, el programa político que están aplicando no hace sino aplazar la crisis, y las medidas que se están adoptando ahora acabarán en contra de la clase trabajadora.

En lo que respecta a la cuestión nacional y la anulación de las competencias autonómicas, esta situación deja al descubierto varias cuestiones: por un lado, que el estatuto de autonomía es completamente dependiente del estado burgués español y que en situaciones de excepción esta autonomía queda en suspenso; por otro lado, que la oligarquía organiza mediante el estatuto de autonomía el territorio vasco; y, finalmente; que el estatuto de autonomía supone un impedimento para
la liberación de Euskal Herria.

3. Nos falta una explicación de verdad sobre la situación que ha generado la expansión del coronavirus. Frente a ello, denunciamos la desinformación de los medios y exigimos que se explique a la sociedad los siguientes puntos:

Por un lado, que se explique cual es el origen social del problema. No creemos que la expansión de este virus sea una mera casualidad de la naturaliza, sabiendo como funcionan el capitalismo y los bloques políticos de poder. En la dinámica actual del capital, podemos encontrar los siguientes acontecimientos: se producen armas biológicas para las guerras imperialistas, hay instituciones en todo el mundo que en vez de invertir el esfuerzo en producir medicinas se dedican a manipular virus, etc. 

Por otro lado, que nos expliquen cual va a ser la dimensión social del problema; es decir, que nos ofrezcan una previsión real de los daños que va a generar este problema causado por la burguesía: tasa de mortalidad, el número real de afectados, cuanto tiempo se va a alargar, etc. 

Por último, hasta donde van a llegar las medidas que está aplicando el Estado Español y cual es el escenario que pretenden crear con estas medidas. 

4. Por último, frente a la situación de alarma identificamos varias tareas inmediatas: 

Por un lado, vamos a poner en marcha todos nuestros medios para dar voz a la campaña contra el estado de alarma.
Por otro lado, hacemos un llamamiento a los grupos, colectivos y organizaciones que comparten nuestro análisis a sumarse a la campaña y a que denuncien la ofensiva que se está aplicando con el estado de alarma. Priorizamos la politización de esta situación sanitaria y crear una voz lo más unitaria posible contra las medidas políticas de excepción, partiendo cada cual desde su organización y sus medios. 

Tercero, frente a la ofensiva contra las condiciones vitales y laborales de los trabajadores, defendemos el aumento de las dinamicas y la organización para la denfensa de la clase obrera. En este sentido, frente a la ofensiva que se avecina, llevaremos adelante y apoyaremos tanto la auto-organización de los
colectivos más afectados, como dinámicas para organizar la defensa política, jurídica y económica de los trabajadores, siempre y cuando, solo se defiendan sus intereses y se construya su independencia organizativa. 

Con esto, no tiene sentido mantener intactos los procesos de producción burgueses y que las organizaciones y los colectivos políticos no tengan condiciones para llevar a cabo su actividad y organizar la defensa de los trabajadores.

Por último, como hemos dicho, seguiremos los criterios amrcados por los médicos y los expertos sanitarios. Nos comprometemos a que nuestra actividad política sea responble con esos criterios. 

Iremos adecuando nuesta actividad política al desarrollo del estado de alarma y la evolución de la ofensiva política burguesa.

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fR2x

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal