lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 08/09/2016

Aletxu Zobaran eta Ibon Goieaskoetxearen mezua Valenceko zigor ziegetatik

Aletxu Zobaran eta Ibon Goieaskoetxea
[Euskara]

 

SAKABANAKETA AREAGOTZEARI STOP !Valence-ko espetxe honetara pasa den ekainean ekarri gintuzten unetik argi ikusi genuen frantziar agintariek beste eraso politikoa burutzen zutela gure aurka, sakabanaketa areagotuz. Orduan erantzun beharrean denbora tarte bat utzi genuen prozedura legal eta administratiboak martxan jartzeko. Horrekin batera, erasoaren neurria ondo aztertu nahi genuen.


Azken urte hauetan gatazka politikoaren konponketa bideratzeko lehen puntuetako bat dugu Euskal Preso Politikoon gaineko salbuespen neurriekin bukatzea. Gaixotasun larriak dituzten Euskal Preso Politikoen askatzea eta beste guziok elkarbiltzea eta euskalherriratzea adierazpen ofizial guztietan agertu da lehentasun gisa.Frantziar estatuari dagokionez, Pariseko bake Foroan edo Ipar Euskal Herrikoan, Frantziako ordezkari politiko eta instituzional ezberdinek puntu honen garrantzia azpimarratu dute behin eta berriz.
Sakabanaketaren areagotzearekin, Valenceko espetxera Euskal Preso Politikoak ekarriz, Pariseko agintariek ttu egiten diete aurpegian ordezkari eta pertsonalitate hauei guztiei.


Gainera gure herriaren eskaria da sakabanaketa eta salbuespen politika bukatzea, Euskal Herriko jaietan eta bestelako herri topaldietan ikusi ahal den bezala. Zentzu komuneko zilegizko eskakizuna da, eta Euskal Preso Politikoen Kolektiboan urteak daramatzagu horren alde borrokatzen.

Frantziar agintariek ez dituzte euren legeak ere errespetatu nahi, eta gainera gezurretan aritzen dira. Familiatik gerturatzea izan daespetxe honetara gu ekartzeko erabili duten argudio faltsua.

Horregatik guztiagatik eta baita espetxe honen ezaugarri bereziengatik, hemen gauden kideok behartuak gaude sakabanaketaren areagotzeari STOP! esatera borrokaren bidez. Horrela, abuztuaren 8-tik aurrera espetxe hau errefusatu dugu eta zigor ziegatan konfinatu gara gure kabuz. Horrekin batera, uko egin diogu bisita eskubideari, gure gertukoei bidaiaren 2000 kilometroak ekidituz.
Euskal Herritik gertu, kideekin elkar biltzea exigitzen dugu.

Bitartean determinazioarekin eta herriarekin bat eginik, guztiok batera inposaketari garaipen txiki hau aterako diogu Euskal Preso Politikoontzat sekulan zabaldu behar ez zen Valence-ko espetxea sakabanaketaren mapatik ezabatuz.


Aletxu Zobaran ArriolaIbon Goieaskoetxea ArronategiValence-ko zigor ziegetan2016 abuztua

*Hona hemen kartzelako zuzendariari eta Justizia Ministroari gutun bidalketa masiboa egiteko modua: Gutun bidalketa

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal