Amnistiaren Aldeko Mugimenduak kontzentrazioa egin du Bilbon azken atxiloketak salatzeko
Azken egunetan egindako atxiloketak salatzeko eta Guardia Zibilari alde egiteko esateko 50 pertsona bildu dira Arriaga plazan arratsalde honetan. Kontzentrazioaren leloa "Adierazpen askatasuna, Guardia Zibila, alde hemendik!" izan da. Bukaeran honako mezua irakurri dute:
Astelehenean zipaioak izan ziren Gasteizen, asteartean pikoloak Hego Euskal Herrian eta estatu espainolean, eta asteazkenean polizia frantsesa Baionan. Adierazpen askatasunaren aurka burututako hiru operazio, hiru kolore ezberdinetako txakurrek burututakoak, baina berberen interesak defendatzeko operazioak, kapitalista inperialisten interesak defendatzeko. Hiru kolore ezberdin, txakur berberak.
Astelehenean zipaioak Gasteizen agertu ziren Aiala, Igarki eta Ibon atxilotzera Audientzia Nazional faxistaren zerbitzupean. Segikoak zirelakoan atxilotu zituzten eta baita lehenago Xabat, Bergoi, Ainhoa eta Marina atxilotu ere, torturapean lapurtutako autoinkulpazioetan oinarritutako epaia betearazteko.
Ez diogu Espainiari inolako zilegitasunik onartzen Euskal gazteriaren antolatzeko modua epaitzeko. Ez diogu Espainiari inolako zilegitasunik onartzen Segi epaitzeko. Etsita, kokilduta eta kaletik kanpo nahi dute Euskal gazteria, eta guk diogu ezetz, gazteria borrokalaria, solidarioa, desobedientea eta errebeldea nahi dugula. Segiren borroka gurea egiten dugula eta gure gazteriaz harro gaudela. Gu ere Segi gara.
Gasteizen gertatutakoarekin batera PNVren txakurren, zipaio madarikatu horien portaera salatu beharra dugu. Gure gazteak atxilotzearekin nahikoa ez eta elkartasuna adieraztera Andra Mari Zuriko plazan bildutako boluntarioen aurka basatiki oldartu ziren: jendea zapaldu, buruak ireki, iraindu, eskumuturrak eta besoak bihurritu, hezurrak apurtu… Krudelkeriaz jokatu dute zipaio nazkagarriek.
Hau, ordea, ez da berria. Urte luzeak daramatzate zipaioek gure herriaren aurka era guztietako astakeriak egiten. Mende hasieran ehunka gazte atxilotu eta torturatu zituzten, aurreko mende bukaeran zein honen hasieran ETAko militanteak tirokatu eta erahil zituzten, gerra zikinarekin kolaboratu zuten, pilotakadaz manifestariak hil dituzte, eta manifestariak ez zirenak ere bai. Audientzia Nazional Espainolarekin etengabe kolaboratzen dute, gazteria kaletik jazarri dute, langileen protestak zanpatu dituzte, gaztetxeak desalojatu dituzte, Rosa Zarra eta Iñigo Cabacas hil zituzten, Ina Zeberio eta Arkaitz Otazua hil zituzten… Nazka ematen diguzue! Ez dute zipaioak deitzerik nahi baina ezin diegu ertzain deitu Gurdia Zibilak bezalakoak direlako. Zuei ere esan behar dizuegu: ALDE HEMENDIK!
Asteartean pikoloek sare sozialetan euren iritzia plazarazten dutenen aurkako atxiloketak burutu zituzten. Egia desitxuratu nahi dute eta txiolarien mezuen beldur dira. A la Guardia Civil se lo diremos en castellano para que nos entiendan: sobráis en Euskal Herria y en el resto del mundo, porque lo que no queremos para nosotros no lo queremos para el resto de pueblos. Ayer aparecíais en una web del Gobierno Vasco como organización terrorista porque eso es lo que sois. Desde el Duque de Ahumada hasta hoy habéis asesinado, torturado y saqueado.
No queréis que la gente cuente que Txabi Etxebarrieta y Argala no fueron asesinos, que los asesinos eran Carrero Blanco y Melitón Manzanas. No queréis que se cuente que hasta hoy ha habido muchos Melitones y muchos Carreros más. Que los zipaios que han detenido y torturado a cientos de jóvenes también son Melitón; que quienes torturaron a militantes de Segi son Melitón, que los que torturaron a Igor Portu y Mattin Sarasola, a Gurutze Iantzi, a Kalparsoro y a Arregi son Melitón; que quienes mataron a tantos militantes de ETA a sangre fría o simplemente les dejaron desangrarse son como los cuneteros del franquismo; y que el Sr X del GAL que es Felipe Gonzalez, Aznar, Zapatero y Rajoy son los Carrero Blanco de su época, pero con otro disfraz.
No nos váis a callar y parafraseando a Jon Idigoras os queremos decir que saquéis vuestras sucias manos de Euskal Herria.
Eta bukatzeko, atzo polizia frantsesak Aintzinako gazte bat atxilotu eta bere etxea miatu zuen beste behin ere, eta beste behin ere margoketak egitea leporatuta. Argi dago Frantziako estatua Espainiakoaren konpartsero moduan jokatzen duela Euskal Herriari dagokionean. Aspaldian deklaratu zion Frantziak Euskal Herriari gerra eta argi eta garbi esango diegu gerra nahi izanez gero izango dutela, ez gaituztela kikilduko. Azken hitza ez dago esanda eta Euskal Herriaren askatasuna irabazteko prest gaude.
Jo ta ke irabazi arte!
Gora gu ta gutarrak!
Bilbon, maiatzaren 21ean