lahaine.org
Nacionales E.Herria, Euskal Herria :: 26/05/2016

Elkartasuna ez dago gelditzerik. Euskal preso eta iheslariak, deserritik etxera!

Ernai
Isun, epaiketa, atxiloketa… betidanik gelditu nahi izan dituzte elkartasun aldarriak.

Mila esker hurbildu zareten guztioi.

Gaurko prentsaurreko honekin mezu argi eta garbi bat jarri nahi dugu mahai gainean: Elkartasuna ez dago gelditzerik.

Mezu honekin gatoz gaurkoan, izan ere, 400 gaztek abenduan burututako kateatze masiboaren aurkako erasoak sufritzen hasi gara. Gazte bat epaitu eta isun ekonomikoak ere heltzen hasi zaizkigu.

Urte bukaera beti izan ohi da familia, lagun edota aspaldian ikusi gabeko jendearekin batzeko data seinalatua. Tamalez, Euskal Herrian, aspaldidanik daude beraien artean norbait faltan duten ehunka familia. Ohe hutsak, aulki hutsak. Hala ere, gure Herrian ederki jakin izan dugu falta den aulki bakoitzaren inguruan dantza egiten.
Elkartasunez eta konpromisoz.

Abenduak 30ean Bilbo, Iruñea, Gasteiz eta Donostian kateatu ginen gazteok.
Preso bakoitzeko gazte bat. 400 euskal preso, 400 gazte. 400 kate, kateak hausteko. Falta zaizkigunen argazkiak soinean jantzita, aldarri argi batekin: euskal preso eta iheslari politikoak deserritik etxera.

Euskal Herrian bizi dugun garai honetan, preso eta iheslarien aldeko borroka ahalik eta eraginkorrena behar du izan. Amnistiaren norabidean, barrutik eta kanpotik ekin behar dugu, azken euskal preso eta iheslari politikoa etxean izan arte. Euskal preso eta iheslarien kolektiboek daukate azken hitza, eta guri dagokigu beraien hitza defendatu eta kaleratzea.
Ontzi berean goazen borrokalariak gara, beti egin dugun bezala.

Gutunak idatzi, bisitan joan, Mirentxinen gidari izan, kaleak aldarriz bete… hamaika konpromisoz eraikitzen da elkartasuna.
Abenduan ere halaxe egin genuen 400 gaztek. Bagenekien ordea, ekimen desobediente hori ez zitzaigula merke aterako.

Horren jakitun izanda ere, ekimenaren helburuak merezi zuen, merezi du.
Kateatu ginen hainbat laguni isunak ordaintzeko agindua heldu zaigu.
Ezin ahaztu ere, duela hilabete bat ekimenean parte hartu zuen gazte bat epaitu zutela.

Kartzeletan bizi den egoera oso larria da. 25 kide daude isolamenduan bahiturik.
Gaixo larri dauden presoen egora krudela, eskubideen murrizketak edota astebururo-astebururo senide eta lagunek milaka kilometro egin beharra horren adibide da. Mendekuzko espetxe politika honekin bukatu beharra dago.

Ezin ditugu ahaztu ere, sorterritik ihes egin behar izan zuten ehunka iheslari ere. Batzuk bueltatzeko hautua egin bazuten ere, asko dira oraindik itzuli ezin direnak.
Denoi dagokigu guztien sorterriratzeko bidea egitea
.

Gaurkoan gogoan izan nahi ditugu, Itziar Moreno bilbotarra isolamendutik ateratzeko espetxeetan borrokan dabiltzan Ekhine, Iratxe, Saul, Oier, Ugaitz, Xabi eta Iker, baita Itziar bera ere.
Bat loturik deino, ez gara libre izango. Animo, euskal gazteria zuekin dago!

Isun, epaiketa, atxiloketa… betidanik gelditu nahi izan dituzte elkartasun aldarriak. Kolpeak kolpe, erasoak eraso, gaur gure konpromisoan berresten gara. Dei egiten diogu euskal herritar orori, gatazka politikoaren konponbidean bere aletxoa jartzera.
Horretarako ezinbestean behar ditugu euskal preso eta iheslari politikoak gure artean. Animo eta lanera!

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal