Nacionales E.Herria :: 10/06/2026
Laudion izan den azken lan-heriotza salatu dute

Langile bat hil zen atzo goizaldean Laudion, Vibrantz pintura industriala ekoizten duen fabrikan gertatutako lan istripu batean. Lehen informazioen arabera, labe bat lehertu da pigmentuak fabrikatzen dituen lantegi horretan eta 49 urteko behargin bat hil da eztanda horren ondorioz.
Vibrantz enpresako langileen batzordeak deituta, elkarretaratze bat egin dute gaur enpresaren atarian. Laudioko Vibrantz batzordeak ohartarazi duenez, “ez da nahikoa lan heriotza bakoitza deitoratzea”; gertatutakoa ikertzea eta “benetako neurriak, zaintza eta zigorrak” ezartzea exijitu du.







