lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 06/09/2026

Langile bat hil da Lantziegon

La Haine - Euskal Herria
Muztioak irakitean sortutako karbono dioxidoak isilean ardogile hori ito egin du. Duela hiru urte antzeko lan-istripu bat gertatu zen herrian, eta bi langile zendu ziren.

Ardogile bat hil zen pasa den ostiralean Lantziegon (Araba), Hermanos Calleja upategian izandako lan-istripuan. Eguerdian gertatu zen ezbeharra. Muztioak irakitean sortutako karbono dioxidoak isilean lagile hori ito egin zuen, eta ardo biltegira erori zen, kontzientzia galduta. Bertaratu ziren larrialdi zerbitzuek ezin izan zioten bizitza salbatu.

Duela hiru urte antzeko ezbehar bat gertatu zen herrian, lanean ari ziren bi lagun kontzientzia galdu eta itota hil zirenean. Garai honetako arrisku nagusietako bat hartziduraren eraginez sortzen den karbono dioxidoa (CO2) edo ardoaren bafada metatzea da. Izan ere, gas hori koloregabea eta usaingabea denez, eta bereziki beheko aldeetan eta aireztapen gutxiko eremuetan meta daitekeenez, arrisku larriko egoerak sor ditzake. Horregatik, instalazioen aireztapen egokia bermatzearen garrantzia nabarmendu du, CO2a detektatzeko sistema finkoak edo eramangarriak erabiltzea eta atmosferaren baldintzak egiaztatzea gasak meta daitezkeen deposituetara edo guneetara sartu aurretik, eta lanek irauten duten bitartean kontrolpean izatea.

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal