lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 18/05/2024

12 pertsona izan dira auziperatuak Castejongo CAF-Trenasan burututako ekintza batengatik

La Haine - Euskal Herria
Ekintza honek enpresak jokatzen duen papera Palestinako kolonizazioan seinalatzea zuen xede eta azupetuei elkartasuna adierazteko kontzentrazioa deitu du Palestinarekin Elkartasunak.

Urtarrilaren 25ean, Palestinarekin Elkartasuna plataformak egindako mobilizazio batean, Castejongo CAF-Trenasak entitate sionistaren kolonizazioan parte hartzen ari dela salatu zuten, izan ere, enpresa honek tranbide sare bat eraikitzen ari da okupatutako lurraldeetan, zeintzuk Jerusalen eta kolonia sionistak lotuko dituzte. Palestinarekin Elkartasuna plataformak salatu duenez proiektu honekin palestinarrei "beren lurrak kentzen dizkiete eta bere etxe eta herrietatik" botatzen dituzte. Honi jarraipena emanez "Israelen esiztentzia horrelako kolobarazioak ahalbidetzen dituztela" esan dute, "mendebaldeko enpresa eta instituzioen babesa izango ez balu ezingo luke aurrera jarraitu" gehituz.

Egun horretan hamabi kide identifikatuak izan ziren, horietako bi kazetariak. Gertakari hauen harira Palestinaren aldeko elkartasunaren kriminalizazioa salatu du plataformak agerraldi baten bidez, eta jakitera eman duenez, identifikatutako hamabi pertsonak maiatzaren 21ean goizeko 10:00etatik aurrera aitortzera deitu dituzte ikertu gisa Tuterara, kalte delituen presuntziopean. Hori salatzeko Tuterako auziteguietan konzentrazio bat deitu dute, egun eta ordu berdinean.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal