lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fM8b

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

10/02/2019 :: Nacionales E.Herria

13 de febrero: día contra la tortura

x Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua
Concentraciones en Gasteiz y Bilbo

Otsailak 13: torturaren aurkako eguna

Elkarretaratzeak Gasteizen eta BilbonLa, 2019/02/09 - 13:29 argitaratua

Otsailaren 13an 38 urte betetzen dira Joxe Arregi Carabanchelgo kartzelan hil zenetik Espainiako Poliziak, atxiloketa epeak iraun zuen denboran zehar, egindako torturek eragindako zaurien ondorioz. Ordutik, data honek torturaren aurkako borrokan erreferentzialtasun nagusia izan du Euskal Herrian.

Tortura ez da haien onetik kanpo zeuden zenbait funtzionariok aurrera eramandako praktika kasuala izan, baizik eta disidenteak zigortzeko Espainiako Estatuak sortutako makinaria oso baten emaitza. Makinaria horren parte dira poliziak, baina baita epaileak, fiskalak, epaitegietako auzi-medikuak, polizien aurrean kokiltzen diren ofiziozko abokatuak, bitarteko hauek guztiak bermatzen dituzten politikariak eta, nola ez, torturaren aldeko iritzia sortzen duten enpresari handien komunikabideak ere.

Ezinbestekoa da torturak betetzen duen papera ulertzea Euskal Herriaren askapen borroka bera ulertzeko. Tortura zapalkuntza bitarteko gordina den heinean, torturatzaileen aurkako borroka ere gordina izan da ezinbestean, izan ere sistemak berak torturatzaileak babestu, saritu eta ordaindu dituen bitartean, herriak bere burua defendatzeko mekanismoak jarri baititu martxan. Ez dezagun ahaztu ETAk Melitón Manzanas torturatzaile ospetsua 1968an hil bazuen ere, gaur egunera arte asko izan direla Manzanasen papera bete dutenak edota babestu dutenak.

Asko dira oraindik torturapean lapurtutako deklarazioetan oinarrituta kartzela zigorra pairatzen ari diren euskal militanteak. Hau salatzeak balio behar digu preso politiko hauen militantzia zilegitzeko eta amnistiaren aldeko borroka indartzeko. Hori dela eta, otsailaren 13an, asteazkena, 19:30ean Gasteizen (Andra Mari Zuria) eta Bilbon (Gobernu Zibilaren aurrean) burutuko ditugun elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egiten dugu.

Euskal Herria, 2019ko otsailaren 9a.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

__________________

13 de febrero: día contra la tortura

Concentraciones en Gasteiz y Bilbo

El 13 de febrero se cumplen 38 años desde que que Joxe Arregi muriera en la cárcel de Carabanchel como consecuencia de las heridas causadas por las torturas que la Policía Española le infligió durante el periodo de detención. Desde entonces, esta fecha a adquirido una referencialidad absoluta en Euskal Herria en la lucha contra la tortura.

La tortura en las comisarías no es una actividad casual llevada a cabo por algunos funcionarios que se encontraban fuera de sí, sino el resultado de toda una maquinaria creada por el Estado español para castigar a la disidencia. Son parte de esa maquinaria los policías, pero también lo son los jueces, los fiscales, los médicos forenses de los juzgados, los abogados de oficio que se amilanan ante los policías, los políticos que garantizan toda esta maquinaria y, cómo no, esos medios de comunicación de grandes empresarios que crean corrientes de opinión favorables a la tortura.

Es imprescindible entender el papel que desempeña la tortura para entender la propia lucha de liberación de Euskal Herria. En la medida en que la tortura es un método de opresión crudo, también la lucha contra los torturadores ha sido necesariamente cruda ya que, mientras el sistema les ha protegido, premiado y pagado, el pueblo ha puesto en marcha sus propios mecanismos de defensa. No olvidemos que aunque ETA mató en 1968 al conocido torturador Melitón Manzanas, hasta hoy han sido muchos los que han cumplido el papel de Manzanas o le han dado cobertura.

Son muchxs lxs militantes vascxs que todavía siguen cumpliendo condenas de cárcel basadas en las declaraciones robadas mediante la tortura. Denunciar este hecho nos debe servir para legitimar la militancia de estxs presxs políticxs y reforzar la lucha por la amnistía. Por eso, llamamos a participar en las concentraciones que llevaremos a cabo el miércoles 13 de febrero a las 19:30 en Gasteiz (Virgen Blanca) y Bilbo (frente al Gobierno Civil).

En Euskal Herria, a 9 de febrero de 2019.

Movimiento Pro Amnistía y Contra la Represión.

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fM8b

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal