lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 10/04/2024

17 lagun auzipetu dituzte Ibai Aginaga euskal preso politikoari egindako Ongi Etorriaren harira

La Haine - Euskal Herria
Epaileak "terrorismoa goratzea" leporatzen die auzipetuei eta JARDUN Koordinadora, Tinko eta Gasteizko Elkartasun Komitea seinalatu ditu.

Ismael Moreno Espainako Auzitegi Nazionaleko epaileak 17 lagun auzipetu ditu Ibai Aginaga euskal preso politikoari 2022ko martxoan, Berangon (Bizkaia), egindako omenaldiagatik 21 urteko espetxe-zigorra bete ostean. Instrukzioko 2. zenbakiko Epaitegi Zentraleko titularrak zantzuak aurkitu ditu auzipetuek, horien artean Aginaga bera, terrorismoa goratzeko delitua egin zezaketela pentsatzeko. Ebazpenean, magistratuak dio ikertuek 2022ko martxoan "ETAren eta haren kideen terrorismoa goraipatzeko ekitaldiak" egin zituztela, "modu publikoan eta antolatuan, Bizkaian, erakunde terrorista horren indarkeriazko metodoak oraindik ere beren helburuak lortzeko baliagarriak direlako ideia bizirik mantentzeko (Euskal Herri sozialista, independente, euskaldun eta bateratu bat), eta etorkizunean indarkeriazko metodo horiei heldu beharko zaiela, helburu horiek lortzeko beste biderik ez dagoelako". Aginaga kartzelatik irten baino egun batzuk lehenagotik, JARDUN Koordinadorako, Tinko-ko eta Gasteizko Elkartasun Komiteko (GEK) Twitter kontuetan, martxoaren 13an, Berangoko (Bizkaia) preso ohiaren aldeko ongi etorri edo omenaldi-ekitaldi baten deialdiaren berri eman zela seinalatu du epaileak. "Ezker abertzalearen hiru mugimendu 'antirrepresibo' horiek Sortu alderdi politikoak, EPPK-k (Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren) eta ETAko presoen kolektiboak jarraitutako ildotik aldendu dira. Hain zuzen ere, JARDUN Euskal Herri independiente eta sozialista baten alde borrokatzen duten erakundeetako militanteak bildu nahi dituen proiektu politikoa da, eta Tinko 2021aren erdialdean sortutako erakundea da, 'errepresaliatu politiko' guztien amnistia osoa helburu duena", azaldu du epaileak. Ildo horretik, ASKE antolakundeak jakinarazi zuenez, JARDUN-eko zenbait militante deklaratzera deituak izan ziren Espainiako Auzitegi Nagusian ongi etorri honen harira. Epaileak gehitu duenez, "Ibai Aginaga aske utzi aurreko egunean, ETAko presoarentzako ongi etorria iragartzen zuten pankartak eta paskinak jarri ziren Bizkaiko hainbat tokitan". Horrez gain, Berangoko frontoia bertso saio bat eta bazkari bat egiteko erreserbatu zela adierazi du epaileak eta bertaratutako guztiak frontoira iritsi ondoren, antolatzaileek "sarrera itxi eta leihoak estali zituztela, ekitaldia ez ikusteko" gehitu du, bertan, ETAri, borrokari eta Estatuarekiko konfrontazioari buruzko hitzaldiak eman zituztela esanez.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal