lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 21/09/2024

2.500 euroko isuna ezarri die Ertzaintzak sei aiaraldearri, iazko greba feminista orokorragatik

Txabi Alvarado Bañares
"Mozal legea" baliatuta jarri ditu poliziak isunak. Tubacexen eginiko piketegatik izan dira zigor gehienak.

.500 euroko isuna ezarri die Ertzaintzak Aiaraldeko bost bizilaguni, iazko greba feminista orokorrean eginiko zenbait ekintzengatik. 601 euroko isun bana jaso dute lau grebalarik, Tubacexen Laudioko lantegiaren aurrean eginiko piketeengatik. Bosgarren bizilagunak, aldiz, 100 euroko zigor ekonomikoa jaso du greba iragartzeko Urduñan eginiko agerraldiagatik, ekitaldi hori baimendutako tokian egin ez zela argudiatuta.

Ernaiko militantea da Tubacexeko piketean isundutako gazteetako bat. Hain zuzen, gazte antolakunde horretako Aiaraldeko zazpi kide isundu dituzte azken hilabeteetan, hainbat ekimenengatik (grebakoa tartean).

Iazko azaroaren 30ean egin zen greba feminista orokorra Euskal Herrian, "Euskal zaintza sistema publiko-komunitarioa" aldarrikatzeko. Deialdiak jarraipen zabala izan zuen Aiaraldean. Aiaraldeko Greba Batzordeak eman du sei isunen berri, baina ohartarazi du gehiago iritsi daitezkeela. Gauzak hala, e-mail bat jarri dute herritarren eskura, isun gehiago iristen badira harremanetan jartzeko eskatuz: aiaraldekogrebabatzordea@gmail.com.

2.500 euroko isuna ezarri die Ertzaintzak sei aiaraldearri, iazko greba feminista orokorragatik - Aiaraldea - Aiaraldea.eus

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal