lahaine.org
Nafarroa :: 16/12/2023

2020ko Greba Orokorrean atxilotutako 4 grebalariak hurrengo asteetan epaituko dituzte

La Haine - Euskal Herria
Hauetako hiru 2 urteko espetxe-zigorraren eskaerari aurre egin beharko diote eta laugarrena berriz, 6 hilabeteko espetxe zigorra eta 600 euroko isunari.

2020ko urtarrilaren 30eko Greba Orokorrean egon ziren polizia-kargaren ondorioz 4 pertsona inputatu dituzte. Egun hartan, Donibanen(Iruñea) zegoen pikete bat geldiarazi zuten Espainiako Poliziaren patruila batzuek, eta kideak identifikatu eta kolpatu zituzten. Horren ondorioz, hainbat pertsona zauritu zituzten, eta horietako bat berehala atxilotu zuten. Egun batzuk geroago, kontzentrazio batek poliziaren basakeria salatu zuen. Hala ere, grebalarien aurkako jazarpena ez zen hor geratu, eta handik egun batzuetara Espainiako Poliziak beste 3 pertsona atxilotu zituen.

Orain jakitera heman duenez “Grebalariekin bat” plataformak prentsaurreko baten bidez, datorren abenduaren 19an, 6 hilabeteko espetxe zigorra eta 600 euroko isunari aurre egin beharko dioen pertsona bat epaituko dute, eta gainerakoak martxoaren 26an, 2 urteko kartzela-zigorraren eskaerari aurre egin beharko diotena. Era berean, plataforma honek grebalariekin elkartasunean mobilizazioak antolatuko duela iragarri du eta hauetan parte hartzeko deia luzatu dute.

(Irudia:Ahotsa)

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal