Erailketa marxista Arguedasen

Erailketa matxista baten berri eman dute Arguedasen, Nafarroan. 44 urteko emakume bat hil zuen igandean haren senarrak. Antza, senitarteko batek atzo arratsaldean eman zion abisua Foruzaingoari, eta ondoren, 43 urteko gizonak bere burua aurkeztu zuen Guardia Zibilaren Valtierrako kuartelean; emakumeari eraso egin diola aitortu du.
Zabaldu den informazioaren arabera, Arguedasko Postigo kalean izan zen hilketa. Foruzainek berehala baieztatu dituzte erailketaren inguruan zabaldu diren lehen datuak, eta albistea eguneratzen joango direla jakinarazi dute. Guardia zibilek atxilotu egin dute gizonezkoa, andrea hiltzea leporatuta.







