lahaine.org
Nafarroa :: 03/06/2026

Zizurren dagoen adin txikikoen harrera etxebizitzaren kontrako erasoa salatu dute

Euskalerria Irratia
Erresidentziako langileek erabiltzen duten furgonetaren gurpilak zulatuta azaldu dira gaur goizean. Eskuin muturreko elementuak etxearen inguruan probokazioetan dabiltza egunotan.

Gurera iritsitako gurasorik gabeko adin txikikoen erresidentziako langileek erabiltzen duten furgonetaren gurpilak zulatuta azaldu dira gaur goizean. Eskuin muturreko elementuak etxearen inguruan probokazioetan dabiltza egunotan. Euskalerria Irratian egin du salaketa Alex Mimenza zinegotziak.

“Inoiz ez da arazorik izan bertan, elkarbizitza oso ona zegoen zonaldean” azaldu du Geroa Baiko zinegotziak Euskalerria Irratian, “Baina eskuin muturreko kide batek egindako bideo batetatik hasita, azken asteotan giroa nahastu da eta eskuin muturreko probokatzaileak ere azaldu dira”. Azken kasua gaur goizean bertan ezagutu da, “Udaltzainek baieztatu digute, norbaitek nahita zulatu dituela, egoitzan erabiltzen den furgoneta”. “Ezin dugu ahaztu pertsona zaurgarrienen aurka ari direla” salatu du Alex Mimenzak.

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal