lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 30/07/2024

2024ko lehen seihilekoan lan istripuetan hildakoen kopuruak %28,5 egin du gora EAE-n

La Haine - Euskal Herria
Era berean, larri zauritutako langileen kopuruak %45 egin du gora lurralde horietan, 116 pertsonara iritsiz.

OSALAN-ek(Euskadiko Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Institutua)emandako datuen arabera, 2024ko lehen seihilekoan lan istripuetan hildakoen kopuruak %28,5 egin du gora eta zauritu larrien kopuruak %45 EAE-n. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako datuei erreparatuta, iaz epe berean 14 langile hil ziren, eta aurten 18 izan dira hildakoak. Era berean, larri zauritutakoen kopuruak gora egin du baita ere, aurten urtarriletik ekainera bitartean 116 langile zauritu dira eta aurreko ekitaldian 80 larriki zauritu ziren. Lan-istripuei erreparatuz, gutxienez 21.174 lan-istripu izan dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, hau da, iazko epe berean baino %7,6 gehiago (1.490 istripu gehiago). Batez ere ‘in itinere'(langilearen bizilekutik lantokirako joan-etorrian gertatutako istripua edo alderantziz) izandako istripuak areagotu dira;2.274, pasaden urtean baino %12,4 gehiago.

Lanaldian ezbehar gehien izan dituen sektorea Zerbitzuak (9.607 ezbehar) izan da, ondoren Industria (5.835 ezbehar), Eraikuntza (2.163 ezbehar) eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Arrantza (304 ezbehar).

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal