lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 31/05/2024

290.500 euroko isuna jaso dute Ernaiko 133 kidek

La Haine - Euskal Herria
Aitor Zelairi eta Galder Barbadori elkartasuna adierazteko Bilbon eta Gasteizen egindako ekintzengatik isundu dituzte, Mozal Legea baliatuta.

2023ko irailaren 22an, Bilboko espainiar Gobernuaren Ordezkariordetzan eta Gasteizko Ertzaintzaren polizia-etxean kateatu ziren Ernaiko hainbat kide Aitor Zelaiaren eta Galder Barbadoren espetxeratze agindua salatzeko, beste batzuk trafikoa sentadekin mozten zuten bitartean. Ertzaintzak 133 pertsona identifikatu zituen.

Atzo egindako agerraldian, identifikatutako 133 gazteei 1.500 eta 2.500 euro arteko isunak bidali dizkietela jakinarazi zuen gazte antolakundeak, 290.500 euro orotara. Lakuako Segurtasun Sailak jarri du gazteen aurkako salaketa, Mozal Legea aplikatuta.

Agerraldian "desproportzionatua den operazio baten jopuntuan topatzen" direla salatu dute, “Ernairen aurkako eraso argi bat” dela nabarmenduz. Izan ere, ordura arte jasandako "erasorik larriena" dela adierazi dute, "antolakundearen jardun politikoa hipotekatzea eta proiektuarekin aurrera ezin egitea" helburu gisa duena. Honen atzean erabaki politiko bat dagoela ere salatu dute, “Ernairen aurka izan duten obsesio etengabean beste urrats bat”.

Egoera honi aurre egiteko, administrazioarekiko auzien epaitegian isunen aurkako helegitea aurkeztu eta prozesu judiziala abiaraziko dutela aurrerarazi dute. Era berean, elkartasun zozketa eta crowdfunding bat egingo dute, eta euskal gizarteari kanpaina ekonomikoan parte hartzera eta elkartasunez erantzutera deitzen dute.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal