3.364 langabe gehiago erregistratu dira abuztuan Hego Euskal Herrian
Abuztuaren amaieran, 140.770 herritar zeuden langabezian Hego Euskal Herrian; iazko abuztuan baino ia 3.000 gehiago. Berriz, uztailetik abuztura, 3.364 langabe gehiago erregistratu dira. Emakumeak gehienak: ia hamarretik sei.
Herrialdeka, langabeziaren igoera Gipuzkoan nabaritu da gehien –%4,64ko igoera–, eta hurrenez hurren Bizkaian –%2,84–, Araban –%1,29– eta Nafarroan –%0,22–. Denean egin du gora, beraz.
Datu horiek erakusten dutenez 2010etik abuzturik txarrena izan da aurtengoa langabeziari dagokionez, izan ere, abuztuan sinatutako kontratuan %79 aldi baterakoak izan dira. Bestalde, iturri sindikalen arabera, langabezian inskribatutako pertsonen erdiak ez zuen inolako prestaziorik jaso uztailean, eta hirutik batek kotizaziopeko langabezia prestazioa; batezbestekoa 1.000 euroren azpitik.